76. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Aldaketa, Kultur Etxeko kultur jardueretan sartzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Aranguren Ibarreko Udalak, 2017ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa Kultur Etxeko kultur jardueretan sartzeko tasak arautzen dituen ordenantzan.

Jendaurrean jartzeko iragarkia 2018ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 17an, eta jendaurrean egon bitartean inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Beraz, behin betiko onetsirik gelditu da, eta honako hau da haren testua.

Mutiloan, 2018ko martxoaren 1ean.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

ORDENANTZA FISKALA, KULTUR ETXEKO AUDITORIOAN
EGITEN DIREN KULTUR JARDUERETAN SARTZEKO
TASAK ARAUTZEN DITUENA

1. artikulua. Ordenantza honetako tasa ezarri da martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legeak aldatu zuen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babesean.

2. artikulua. Ordainarazpen hauek ordaintzera behartuta daude Kultur Etxeko auditorioan era guztietako ikuskizun, emanaldi edo proiekzio ikusteko sartzen direnak.

3. artikulua. Instalazio horietara sarbidea ematen duen sarrera eskuratzen denean sortzen da ordaindu beharra.

Udalak, salbuespenez, sarrera librea ezartzen ahalko du zenbait jardueratarako, beren kultur interes bereziagatik. Orobat, eskubidea du prezio bereziak ezartzeko udalerrirako interes berezia duten jardueretan.

4. artikulua. Prezio hauek ezarri dira:

–Guztiendako ikuskizunak: 3,00 euro.

–Gazte eta helduendako ikuskizunak: 6,00 euro.

–Haurrentzako filmak: 2,50 euro.

–Zineforum saioak: 2,50 euro.

5. artikulua. Ekitaldi aretoa alokatzea:

a) Jokaespazioa eta aldagelak soilik alokatzea eta agertokira sartzea denbora hau baino laburragoan:

5 ordu/eguneko: 198,00 euro.

10 ordu/eguneko: 275,00 euro.

b) Ekitaldi aretoa, besaulki patioarekin, agertokia, aldagelak eta agertokira sartzea denbora hau baino laburragoan:

5 ordu/eguneko: 308,00 euro.

10 ordu/eguneko: 550,00 euro.

Kultur Zinegotzigoarekin beste kontraprestazioren bat emateko akordiorik adostu ez duten entitate pribatu edo sozietateei alokairua kobratuko zaie. Aranguren Udaleko alorren premiek lehentasuna dute, eta baldintzatuko dute alokatzeko aukera. Eskaera gutxienez 30 egun lehenago egin beharko da, horren balorazioa egin ahal izateko.

6. artikulua. Aretoak alokatzea:

a) 10. aretoa edo antzeko bat alokatzea (gehienez 20 pertsonarako): 2,5 ordu eguneko/15 euro.

b) Ludoteka alokatzea (gehienez 50 pertsonarako): 2,5 ordu eguneko/30 euro.

c) Pertsona gehiagorako: Ikusi “Ekitaldi aretoa alokatzea” atala.

Kultur Zinegotzigoarekin beste kontraprestazioren bat emateko akordiorik adostu ez duten entitate pribatu edo sozietateei alokairua kobratuko zaie. Kultur Alorrak doako alokairua aztertuko du kultur, kirol edo gizarte jardueraren bat egin nahi denean.

7. artikulua. Eskaerak eta ordainketa.

Espazioak lehenago erreserbatu behar dira. Asteazkenean jasoko dira eskaerak. Erreserba onartzeko, aztertuko da erabiltzeko aukera dagoen ala ez. Aranguren Ibarreko Udaleko alorrek egindako jarduerek lehentasuna dute.

Erreserba ezeztatzeko, gutxienez ere 48 ordu lehenago egin beharko da. Erreserba ezeztatzen ez bada eta erreserbatutako aretoa okupatzen ez bada, pertsona edo entitate eskatzaileak ezin izanen du beste erreserba bat egin hurrengo 30 egunetan.

Tasak eskudirutan ordaindu beharko dira Kultur Etxean.

8. artikulua. Ondasunen gaineko erantzukizuna.

Erabiltzaileek erantzukizuna dute Aranguren Ibarreko Kultur Etxearen materialak behar bezala erabili eta zaindu daitezen.

Jardueretan parte hartzen dutenen ondasunen zaintza jabeei dagokie Kultur Etxearen barnean; beraz, Aranguren Ibarreko Kultur Etxeak ez du bere gain hartuko galeren, lapurreten, narriaduren, kalte edo okerren erantzukizunik, gauzetan edo haiek dutenengan, egoitzan dauden bitartean.

Iragarkiaren kodea: L1803247