76. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Aldaketa, Aranguren Ibarreko hilerrietako zerbitzuak emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Aranguren Ibarreko Udalak, 2017ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Aranguren Ibarreko hilerrietako zerbitzuak emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean.

Jendaurrean jartzeko iragarkia 2018ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 18an, eta jendaurrean egon bitartean inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Beraz, behin betiko onetsirik gelditu da, eta honako hau da haren testua.

Mutiloan, 2018ko martxoaren 1ean.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

6. ORDENANTZA

ORDENANTZA FISKALA, ARANGUREN IBARREKO HILERRIETAKO ZERBITZUAK EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuaren arabera, eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitatea da Aranguren Ibarreko hilerrietako berariazko zerbitzuak ematea.

Subjektu pasiboa

3. artikulua. Zerbitzua eskatzen duen pertsona natural edo juridikoak ordaindu beharko du dagokion tasa, subjektu pasibo gisa.

Zerga-oinarria

4. artikulua. Ordenantza honen tarifen eranskinean jasotako kopuruei jarraikiz, zerga-oinarria honako kontzeptu hauei dagozkien zerbitzu moten arabera finkatuko da:

–1. epigrafea.–Panteoi, hilobi, nitxo eta kolunbarioak.

–2. epigrafea.–Ehorzketak, berrehorzketak eta ehorzteko eskubideak.

–3. epigrafea.–Hobitik ateratzeak.

–4. epigrafea.–Hilotzak edo gorpuzkiak jada okupatuta dauden nitxoetan edo kolunbarioetan ehorztea.

Tarifen aplikazioa

5. artikulua. Hilerri bereko beste hilobi batzuetatik atera eta nitxo batean berriz ere ehortziz gero, hilotza ateratzeagatik eta ehorzteagatik ordaindu beharko dira tasak. Gorpuzkiak ibarretik kanpoko hilerri batetik ekarriz gero, ehorzketari dagokion tasa ordainduko da bakarrik.

6. artikulua. Hilotzak nahiz gorpuzkiak erretzetik sortutako errautsek gorpuzkiak hobiratzerakoan hartzen duten tratamendua izango dute, ordenantza honi dagokionez.

7. artikulua. Hilotzak edo gorpuzkiak okupaturik dauden nitxo eta kolunbarioetan ehorzteko ematen diren lizentziak baimen berritzat hartuko dira, eta III. epigrafeko prezioei IV. epigrafean aurreikusitako murriztapena aplikatuko zaie, aitzineko baimena edo haren luzapena eman zenetik igaro den urte bakoitzeko.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.–Panteoi, hilobi, nitxo eta kolunbarioak.

1. Panteoiak.

Panteoiak egiteko lurren emakidak 500,00 euroko tasa sortuko du m² bakoitzeko.

Emakidak 50 urterako da, eta 24 urtez luzatzen ahal da behin baino gehiagotan, luzapen bakoitzean 600,00 euroko tasa (m² bakoitzeko) ordainduta.

2. Hilobiak.

Lurra 10 urteko aldirako okupatzeak tasa hauek sortuko ditu:

–Lehen emakida (10 urterako): 150,00 euro.

–Lehen luzapena (10 urterako): 100,00 euro.

–Bigarren luzapena eta hurrengoak (10 urterako): 125,00 euro.

3. Nitxoak.

Nitxoa 10 urteko aldirako okupatzeak tasa hauek sortuko ditu:

–Lehen emakida (10 urterako): 100,00 euro.

–Lehen luzapena (10 urterako): 125,00 euro.

–Bigarren luzapena eta hurrengoak (10 urterako): 150,00 euro.

4. Kolunbarioak

Kolunbarioa 10 urteko aldirako okupatzeak tasa hauek sortuko ditu:

–Lehen emakida (10 urterako): 80,00 euro.

–Lehen luzapena (10 urterako): 100,00 euro.

–Bigarren luzapena eta hurrengoak (10 urterako): 120,00 euro.

II. epigrafea.–Ehorzketak, berrehorzketak eta ehorzteko eskubideak.

–Panteoietan: 80,00 euro.

–Lurrean: 80,00 euro.

–Nitxoan: 50,00 euro.

–Kolunbarioan: 50,00 euro.

III. epigrafea.–Hobitik ateratzea.

–Lurretik: 100,00 euro.

–Panteoitik: 80,00 euro.

–Nitxotik: 80,00 euro.

–Kolunbariotik: 50,00 euro.

IV. epigrafea.–Hilotzak edo gorpuzkiak jada okupatuta dauden nitxoetan edo kolunbarioetan ehorztea.

Hilotzak jada okupatuta dauden nitxoetan ehorzteko ematen diren lizentziak, edo gorpuzkiak jada bertze gorpuzki batzuekin okupatutako kolunbarioetan ehorztekoak, emakida berritzat joko dira, eta honako murriztapen hauek aplikatuko dira I. epigrafean aurreikusitako tarifetan.

–Aitzineko emakida edo luzapena amaitzeko 5 urte edo gehiago falta badira, dagokion tarifaren %50 likidatuko da.

–Aitzineko emakida 5 urtetik beherako epean amaitzekoa bada, dagokion tarifaren %75 likidatuko da.

Iragarkiaren kodea: L1803246