76. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga edo zirkulazio zerga borondatez ordaintzeko epea

Alloko Udaleko alkate udalburuak, 2018ko martxoaren 27an eman 32. Ebazpenaren bidez, erabaki zuen onestea Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren edo zirkulazio zergaren errolda, 2018ko ekitaldiari dagokiona, eta borondatezko diru-bilketarako aldia 2018ko maiatzaren 1etik 31ra ezartzea, biak barne.

Ordainagiri helbideratuak kobratzera ekarriko dira borondatezko epearen azken egunean.

Ordaintzeko epea iraganik, zorrak premiamendu-prozeduraren bidez eskatuko dira eta epe exekutiboaren errekarguak sortuko dira, baita berandutze-interesak ere, eta hala bada, sor daitezkeen kostuak.

Alkatetzaren erabaki hau behin betikoa da bide administratiboan; hortaz, haren kontra errekurtso hauetako bat jar daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita. Nolanahi ere, aitzinetik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa ezar daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita; edo, bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

Aditzera ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Allon, 2018ko martxoaren 27an.–Alkate udalburua, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1804278