76. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ATARRABIA

Deialdia, izangaien zerrenda bat osatzeko, Atarrabiako Udalaren Kirol Zerbitzuan kirol jardueren arduradunaren lanpostuan aldi baterako kontratazioaren bidez aritzeko

1.–Deialdiaren xedea eta arau orokorrak

1.1. Deialdia egiten da izangaien zerrenda bat osatzeko, kirol jardueren arduradunaren lanpostuan aldi baterako kontratazioen bidez aritzeko, Atarrabiako Udalaren Kirol Zerbitzuan sortzen diren aldi baterako beharrei erantzutearren.

1.2. Izangaien zerrenda honek indarrik eta ondoriorik gabe utziko du deialdiaren lanposturako aldi baterako kontratazioak egiteko lehendik dagoen izangaien zerrenda oro.

1.3. Deialdi hau egingo da Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuan, 42.2 artikuluan, aldi baterako langileen hautapenari buruzkoan, eta aplikatzekoak diren gainerako arauetan ezartzen denari jarraituz.

1.4. Hauek dira eginkizunak:

–Kirol jardueren antolaketa, jarraipena eta ebaluazioa: egutegiak, ordutegiak, seinaleztatzeak, tokien erreserba...

–Laguntza teknikoa eta ebaluazioa kirol monitoreei: kirol materiala...

–Instalazioen kudeaketaren ebaluazioa eta jarraipena.

–Kirol klub eta federazioekin harremanak izatea.

–Diru-laguntzak tramitatu eta kudeatzea eta kirol arloko memoriak prestatzea.

–Jardueren erabiltzaileei laguntza ematea.

Eta, oro har, aipatutakoen antzeko guztiak, zerbitzua dela eta bere gain utzitakoak.

1.5. Lanpostua lanaldi erdikoa da eta B mailari dagokion hasierako soldata jasoko du, Nafarroako Administrazio Publikoetako langileendako ezarritakoetarik, gehi Udalaren plantilla organikoan ezarritako osagarriak (14.000 euro gordin/urtea, gutxi gorabehera).

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Deialdi honetan onartuak izateko, izangaiek ondoko baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko beste estaturen batekoa.

Aitzineko paragrafoan ezarritakoa aplikatuko zaie, orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatu bateko nazionalitatea dutenen ezkontideei, zuzenbidearen arabera bananduta ez badaude, hala nola haien oinordekoei eta ezkontidearen oinordekoei ere, zuzenbidearen arabera bananduta ez badaude, baldin eta oinordekoak hogeita bat urtetik beheitikoak badira edo, zaharragoak izanda ere, haien bizkar bizi badira.

Halaber, Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen aplikazio esparruan sartutako pertsonek badute parte hartzeko eskubidea, herrialde horietan langileen zirkulazio librea aplikagarria bada.

b) Hemezortzi urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina ez gainditzea.

c) Jarduera fisikoaren eta kirolaren zientzietako graduaren edo haren baliokideren baten jabe izatea edo hura eskuratzeko moduan egotea eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

d) Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko B2 maila izatea euskaraz, gutxienez.

e) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

f) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

2.2. Baldintza horiek guztiak agiri bidez egiaztatu beharko dituzte hautatzen diren eta aldi baterako kontrataziorako deia jasotzen duten izangaiek, adierazten zaien unean, kontratua formalizatu aurretik.

2.3. Dei eginda, aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan salbu, aipatutako agiri horiek aurkezten ez dituztenak ezin izango dira kontratatu, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, euren eskabidearen faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzunbeharra galarazi gabe.

2.4. Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira aurreko baldintzak, eta hautapen-prozedurak eta kontratazioak iraun bitartean beharko dira bete.

3.–Inskribatzeko prozedura.

3.1. Hautapen prozesuan parte hartu nahi dutenek eskabidea aurkeztu beharko dute Atarrabiako Udaleko Erregistro Orokorrean, bertara agertuta edo bere egoitza elektronikoaren bitartez, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren tokietako edozeinetan.

3.2. Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izango da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3.3. Parte hartzeko eskabidean, izangaiek adierazi behar dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

3.4. Deialdian parte hartzeko eskabidea I. eranskineko ereduaren araberakoa izango da eta harekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

–Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua, edo izangaiaren nortasuna frogatzen duen beste agiri ofizial baliokideren batena.

–Deialdian parte hartzeko eskubidea ematen duen titulu akademikoaren fotokopia konpultsatua.

–Euskararen ezagutza frogatzen duen tituluaren fotokopia konpultsatua: Hizkuntza Eskola Ofizial batek luzatutako Gaitasun Agiria edo ofizialki baliokidetzat jotzen den titulazioa aurkeztu ahalko da.

Ofizialki onartutako titulu eta ziurtagiriak dituzten izangaiak salbuetsirik daude proba horiek egitetik; horretarako tituluaren jatorrizkoa edo kopia konpultsatua aurkeztu beharko dute hautaketa prozesuan parte hartzeko eskabidea aurkezten dutenean. Ez dira onartuko azterketa-txartelak ez eta ofizialak ez diren zentroek emandako egiaztagiriak.

Titulazio hori ez dauketenek eskatutako hizkuntza mailaren proba bat gaindituta frogatu ahalko dute ezagutza hori. Pobra hori deialdian parte hartzeko eskabidea aurkezterakoan eskatu beharko dute (I. eranskina).

3.5. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

3.6. Agiriak aurkezten badira Administrazio Prozeduraren Legeak baimendutako gainerako bideetakoren bat erabiliz, eskatzaileak eskabidea igorri duela jakinaraziko du fax bidez (948 136 386 zenbakia), telegramaz edo posta elektronikoz (ayuntamiento@villava.es), eskabideak aurkezteko epearen azken eguna eta ordua baino lehen.

3.7. Bi betekizun horiek gabe dokumentazioa ez da onartuko, kontratazio organoak jasotzen badu oinarri hauetan adierazitako epea amaitzeko eguna eta ordua pasatu eta gero. Dena den, aipatutako epea iragan eta bost (5) eguneko epean dokumentazioa jasotzen ez bada, ez da inola ere onartuko.

4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Atarrabiako Udaleko alkate udalburuak ebazpena emango du, onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko. Zerrenda horretan izangaien izen-abizenak jasoko dira eta, baztertuen kasuan, horretarako arrazoia ere bai.

4.2. Deialdiaren garapenari buruzko iragarki eta argitalpen guztiak Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian (www.villava.es) argitaratuko dira.

4.3. Izangai baztertuek, behin-behineko zerrenda argitaratu ondoko bost egun baliodunen barrenean, erreklamazioak egiten ahalko dituzte eta okerrik egin badute, haiek zuzendu.

4.4. Erreklamazioetarako epea burututakoan eta haiei erantzun ondotik, alkateak ebazpena emango du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko. Izangai bazterturik ez badago, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda. Zerrenda horretan izangaien izen-abizenak jasoko dira eta, baztertuen kasuan, horretarako arrazoia ere bai.

5.–Deialdiaren epaimahaia.

5.1. Deialdiaren epaimahaia honako hauek osatuko dute:

–Mahaiburua: Atarrabiako Udaleko alkate udalburua edo Hirigintza Batzordeko burua.

–Mahaikidea: Udaleko idazkaria.

–Mahaikidea: Udaleko Kirol Zerbitzuko zuzendari teknikoa.

–Mahaikidea: langileen ordezkari bat.

–Mahaikide idazkaria: Udaleko Giza Baliabideen zuzendaria.

5.2. Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratuko da eta ezin izango da eratu, ezta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa biltzen ez bada.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdi honetako oinarrien interpretazio eta aplikazioari buruzko arazo guztiak.

5.4. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emango diote laguntza epaimahaiari.

6.–Hautapen prozesua.

6.1. Hautapen prozesua oinarri hauetan ezarri bezala eginen da, hiru proba izanen ditu eta ziurrenik 2018ko apiriletik aurrera gauzatuko da.

6.2. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpen berean zehaztuko da oposizioaldiko probak non eta zer egunetan eta zer ordutan hasiko diren. Gainerako proben hurrenez hurreneko iragarkiak gutxienez 48 ordu lehenago emango dira argitara.

6.3. Lehendabiziko proba teoriko-praktikoa izanen da, eta bertan hainbat aukeratako galdera sorta bati erantzun beharko zaio, erantzun zuzena bakarra izanik. Gaiak deialdiko II_a Eranskinean (kirol arloko legeria) ageri dira eta probaren gehieneko puntuazioa 35 da. Erantzun okerrengatik puntuak kenduko dira, epaimahaiak probak hasi aurretik ezarritako proportzioan. Bazterturik geldituko dira probaren gehieneko puntuazioaren erdia lortzen ez duten izangaiak.

6.4. Bigarren proban, praktikoa baita, hainbat ariketa ebatzi beharko dira Office 2010 mikroinformatikako tresnen erabilerari buruz: Word, Excel, Outlook eta Edge web-arakatzailea, Windows 10 ingurunean. Gehienez ere 30 puntu lortu ahalko dira. Bazterturik geldituko dira probaren gehieneko puntuazioaren erdia lortzen ez duten izangaiak.

6.5. Hirugarren proban lanpostuko eginkizunekin zerikusia duen ariketa bat eginen da, deialdiko II_b Eranskineko gaiei buruzkoa (Atarrabiako herriko kirol sistema) eta probaren gehieneko puntuazioa 35 da. Izangai bakoitzak ahoz azaldu eta defendatuko du ariketa, epaimahaiaren aitzinean.

6.6. Dei bakarraren bidez egingo dira probak, eta izangaiak NANa aldean dutela agertuko dira, nork bere nortasuna behar bezala frogatzeko. Baztertu eginen dira iragarritako egun, ordu eta tokietan agertzen ez diren izangaiak, arrazoia edozein delarik ere.

6.7. Epaimahaiak finkatuko du probak egiteko ordena, eta erabakiko du egun bakarrean edo gehiagotan egin behar diren.

7.–Hautaprobak gainditzen dituztenen zerrenda eta lanean hasteko deia.

7.1. Proben kalifikazioa amaiturik, epaimahaiak argitara emanen du gainditu duten izangaien zerrenda, izangai bakoitzaren kalifikazioak batuta lortutako puntuazioaren hurrenkeran, eta 5 egun balioduneko epea irekiko du, emaitzei buruzko alegazioak aurkezteko.

7.2. Alegazioetarako epea iraganik, eta horiek ebatzita, epaimahaiak gainditu duten izangaien zerrenda igorriko dio alkateari, hautapen prozesuko espediente osoarekin batera. Zerrenda horrek izangaien izen-abizenak jasoko ditu.

7.3. Bi izangaik edo gehiagok puntuazio bera baldin badute, berdinketa hausteko, lehentasuna izango du adinez nagusiena den izangaiak.

7.4. Atarrabiako Udaleko alkate udalburuak aldi baterako kontratazioak egiteko izangaien zerrenda hauek osatuko ditu.

–Probak gainditu dituzten izangaien zerrenda.

–Probak gainditu ez dituzten izangaien zerrenda.

7.5. Izangaiak deituko dira “Aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrendak kudeatzeko arauetan” ezarritakoari jarraituz. Arau horiek 2016ko ekainaren 28an onetsi zituen Atarrabiako Udalak eta www.villava.es web-orrian daude.

8.–Datu pertsonalen babesa.

8.1. Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Legearekin bat, izangaiek, deialdira aurkeztu hutsez, baimena emango dute beren datu pertsonalen tratamendurako, eta jakinaren gainean geldituko dira “langileen kudeaketa” izeneko fitxategia dagoela, besteak beste, langileak hautatzeko prozesuak egiteko.

8.2. Era berean, aditzera ematen zaie izangaiei bildutako datuak hirugarrenei lagatzen ahal zaizkiela legean berariaz adierazten denetan, edo lagapena beste administrazio publiko batzuei egiten zaienean, bakoitza bere eskumenetan ari dadin.

8.3. Hautapen prozesuaren emaitzak jendaurrean jarriko dira, ez bakarrik aplikatzeko arauetan ezartzen diren tokietan, baita Atarrabiako Udalaren iragarki-taulan eta Udalaren web-orrian ere.

8.4. Atarrabiako Udala da fitxategiaren arduraduna eta udal egoitzan erabiltzen ahalko dira fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta horien aurka jotzeko eskubideak.

9.–Errekurtsoak.

Deialdi honen, haren oinarrien eta hura aplikatzeko egintzen aurka, hautara, ondoko errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza burutu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Atarrabian, 2018ko otsailaren 28an.–Alkate udalburua, Mikel Oteiza Iza.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua (PDFa).

II_A ERANSKINA

Kirol arloko legeria

1.–15/2001 Foru Legea, uztailaren 5ekoa, Nafarroako Kirolari buruzkoa: II. titulua, II. kapitulua “Nafarroako udalerrien eta kontzejuen eskumenak”.

2.–15/2001 Foru Legea, uztailaren 5ekoa, Nafarroako Kirolari buruzkoa: III. titulua, I. kapitulua: “Kirol jarduera denendako”.

3.–15/2001 Foru Legea, uztailaren 5ekoa, Nafarroako Kirolari buruzkoa: III. titulua, II. kapitulua “Kirol jarduera eskola urteetan”.

4.–15/2001 Foru Legea, uztailaren 5ekoa, Nafarroako Kirolari buruzkoa: III. titulua, IX. kapitulua “Kirol jardueren sustapena”.

5.–15/2001 Foru Legea, uztailaren 5ekoa, Nafarroako Kirolari buruzkoa: IV. titulua, I. kapitulua “Erabilera publikoko kirol instalazioak”.

II_B ERANSKINA

Atarrabiako herriko kirol sistema

6.–Atarrabiako Udalaren kirol tarifak.

7.–Atarrabiako Udalaren kirol instalazioak.

8.–Udalaren Kirol Zerbitzuaren eta “Kirol Martiket” enpresa publikoaren helburuak.

9.–Udalaren Kirol Eskolen programa.

10.–Udalaren kirol jardueren programa gazte eta helduendako.

11.–Herriko kirol klubak.

Oharrak:

1. Zein egunetan onesten diren deialdiaren oinarri arautzaileak, egun horretako legeriaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

2. II_b Eranskinean jasotako gaiei buruzko dokumentazioa www.villava.es web-orrian kontsulta daiteke.

Iragarkiaren kodea: L1803484