76. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

13/2018 FORU DEKRETUA, martxoaren 28koa, Juan Luis Beltrán Aguirre jauna Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko lehendakari izendatzen duena.

Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legea aldatu zuen apirilaren 28ko 5/2016 Foru Legearen bidez, Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua sortu zen, Nafarroako Foru Komunitateko gardentasunaren arloko kontrolerako organo independente gisa, publizitate aktiboko betebeharrak betetzen direla zaintzeko eta informazio publikoa eskuratzeko eskubidea bermatzeko.

Aipatu foru legearen 73.2 artikuluak xedatzen duenez, Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko lehendakaria Nafarroako Gobernuak izendatuko du foru dekretu bidez, lau urteko epe ez-luzagarrirako, izen eta gaitasun profesional handiko pertsonen artean. Hautatzea Nafarroako Parlamentuak eginen du erabateko gehiengoaz, Parlamentuko taldeek proposatutako hautagaien artean aukeratuta. 73.4 artikuluak adierazten duenez, Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko lehendakaria izatea bateraezina da Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko Foru Legearen 61. artikuluan aipatzen diren karguekin, bai eta alderdi politiko batekoa izatearekin ere, izendatu aurreko 4 urteak barne.

Nafarroako Parlamentuak, 2018ko martxoaren 22an egindako osoko bilkuran, Juan Luis Beltrán Aguirre jauna Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko lehendakari izendatzea erabaki zuen.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2018ko martxoaren 28ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Juan Luis Beltrán Aguirre jauna Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko lehendakari izendatzea.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluari, Nafarroako Parlamentuari eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiari igortzea.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2018ko martxoaren 28an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1804415