76. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratua emateko espedientea, Jaime Arriazu Lópezek sustatua.

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren (abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuak onetsia) 15. artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea, 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.

Espedientearen kodea

0001-0038-2018-000001

Instalazioa

Aparatu elektriko eta elektronikoen hondakinak kudeatzeko zentroa

Titularra

Jaime Arriazu López

Kokapena

Errekaldea industrialdea, F kalea, 9, behea, 5. poligonoa, 1.139. lurzatia

Koordenatuak

UTM-ETRS89, 30N ardatza, X: 612.126,000 eta Y: 4.732.383,000

Udalerria

Beriáin

Proiektua

Aparatu elektriko eta elektronikoen hondakinak kudeatzeko zentroa

Iruñean, 2018ko martxoaren 23an.–Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendaria, César Pérez Martín.

Iragarkiaren kodea: F1804113