76. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

1D/2018 EBAZPENA, urtarrilaren 18koa, Lan Zerbitzuko zuzendariak emana, Asociación de Empresarios de la Madera de Navarra (ADEMAN) izeneko enpresa elkartearen estatutuen aldaketa gordailutu dela iragartzen duena (gordailu zenbakia: 31000136; lehengo gordailu zenbakia: 31/5).

Onartu da aipatu elkartearen estatutuen aldaketaren gordailua egitea, egiaztatu baita betetzen dituela Sindikatuetan Elkartzeko Eskubideari buruzko apirilaren 1eko 19/1977 Legean (1977ko apirilaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta Sindikatuen eta enpresa erakundeen estatutuen gordailuari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ezarritako betebeharrak.

Gordailutzeko eskaera Santos Casajus Hita jaunak egin zuen, 31/2018/000001 sarrera-zenbakiarekin tramitatutako idazkiaren bidez.

Eskaera horretan aditzera ematen da entitatearen Batzar Arruntak 2017ko ekainaren 19an egindako bilkura berezian elkartearen estatutuak aldatzea erabaki zuela, Sindikatuen eta enpresa erakundeen estatutuen gordailuari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuari egokitzeko asmoz.

Adierazitakoa ikusirik, eta Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren urtarrilaren 2ko 7/2018 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidaten eskumenak erabiliz (2018ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 17koa), erabaki da iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta iragarki ohol telematikoan erakustea, egindako aldaketari publizitatea emateko, maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 23. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Ebazpen honen aurka, interesdunek errekurtsoa jartzen ahal dute Iruñeko lan arloko epaitegietan, Lan arloko jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoari jarraikiz (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Iruñean, 2018ko urtarrilaren 18an.–Lan Zerbitzuko zuzendaria, Javier Zubicoa León.

Iragarkiaren kodea: F1804745