76. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak apirilaren 4an emandako 25E/2018 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, laneko ekipoak eta lantokiak egokitzeko inbertsioetarako diru-laguntzak emateko 2018ko deialdia onetsi da.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsultatu daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identifikazioa): 392668.

Lehena.–Onuradunak.

150 langile baino gutxiago dituzten enpresak.

Bigarrena.–Xedea.

Diru-laguntza honen xedea langileen segurtasuna eta osasuna sustatzea da, laneko ezbeharrak murrizteko. Horretarako, laneko ekipoak eta lantokiak egokitzeko inbertsioak laguntzen dira diruz.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

25E/2018 Ebazpena, apirilaren 4koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, laneko ekipoak eta lantokiak egokitzeko inbertsioetarako diru-laguntzen 2018ko deialdia onesten duena. Nafarroako Gobernuaren Atarian argitaratuta dago: http://www.nafarroa.eus.

Iruñean, 2018ko apirilaren 3an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F1804698