76. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

27E/2018 EBAZPENA, otsailaren 28koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana, ebaluazio batzordea izendatzen duena deialdi honetan: “Ediziorako laguntzak irabazi-asmorik gabeko entitateentzat 2018”.

Baliabideen eta Garapen Estrategikoaren Atalak txostena egin du, eta hartan ebaluazio batzordeko kideen izendapena proposatu da, deialdi honetan: “Ediziorako laguntzak irabazi-asmorik gabeko entitateentzat 2018”.

Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak otsailaren 6an emandako 1E/2018 Foru Aginduaren bidez, oinarri arautzaileak onetsi ziren “Ediziorako laguntzak irabazi-asmorik gabeko entitateentzat 2018” izeneko diru-laguntzen deialdirako, gastua baimendu zen eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindu zen.

Deialdi horren oinarrietan ezarri zenez, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak izendatutako batzorde batek baloratuko ditu aurkeztutako eskaerak.

Baliabideen eta Garapen Estrategikoaren Atalak proposatzen du “Ediziorako laguntzak irabazi-asmorik gabeko entitateentzat 2018” izeneko laguntzen deialdian aurkeztutako eskaeren ebaluazio batzordea izendatzea.

Irailaren 9ko 199/2015 Foru Dekretuan emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Honako hauek izendatzea eskaerak ebaluatzeko batzordean, “Ediziorako laguntzak irabazi-asmorik gabeko entitateentzat 2018” deialdian:

–Asunción Maestro Pegenaute, Liburutegi Zerbitzuko zuzendaria, batzordeburu ariko da.

–Ángel Erro Jiménez, Nafarroako Kultura Kontseiluko kidea, batzordekide ariko da.

–Roldán Jimeno Aranguren, Nafarroako Kultura Kontseiluko kidea, batzordekide ariko da.

–M.ª Paz Ezcurra Barrena, Argitalpen Bulegoko burua, batzordekide ariko da.

–M.ª Camino Barcenilla Tirapu, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiko Baliabideen eta Garapen Estrategikoaren Ataleko burua, batzordekide ariko da.

–Nuria Álvarez Ajuria,Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiko Baliabideen eta Garapen Estrategikoaren Ataleko teknikaria, idazkari ariko dena, ahotsarekin baina botorik gabe.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Baliabideen eta Garapen Estrategikoaren Atalari eta interesdunei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko otsailaren 28an.–Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusia, Fernando Pérez Gómez.

Iragarkiaren kodea: F1802924