75. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

82/2018 EBAZPENA, otsailaren 9koa, Ingurune Naturalaren Zerbitzuko zuzendariak emana, prozedura onesten duena Urbasa eta Andia ondare mendietan larre azalerak eskatu eta eskaera onartzeko eta Urbasa eta Andia ondare mendietako larreen erabiltzaileei emandako azalerak onesten dituena 2018ko kanpainarako.

Uztailaren 1eko 267/1996 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Urbasa eta Andia mendietako natur baliabideen antolamendu plana, eta otsailaren 27ko 3/1997 Foru Legearen bidez deklaratu zen Urbasa eta Andia mendietako Parke Naturala. Gero, Natur Baliabideen Antolamendu Plana aldatu zen irailaren 7ko 198/2011 Foru Dekretuaren bidez.

Abenduaren 4ko 340/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Urbasa parke naturala erabili eta kudeatzeko plan zuzentzailea. Plan horren 4.1 artikuluaren arabera, eskubide tradizionalen erabilera, besteak beste larratzekoa, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak ezarri prozedurari jarraikiz eginen da.

Bestalde, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren abuztuaren 12ko 1259/2011 Ebazpenaren bidez, Urbasa eta Andia mendietako larre eta oihanak antolatzeko proiektua onetsi zen.

Nekazaritza Zerbitzuak eta Eskualde Atlantikoa Kudeatzeko Atalak emandako txostenak ikusirik.

Horrenbestez, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 35. artikuluak eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 760/2016 Ebazpenak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz (ebazpen horren bidez, besteak beste Ingurune Naturalaren Zerbitzuari eskuordetu zitzaizkion indarreko araudiak Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiari esleitzen dizkion zenbait eskumen administratibo),

EBATZI DUT:

1. Urbasa eta Andia ondare mendietan erabilera erkideko larre azalerak eskatu eta eskaera onartzeko prozedura onestea. I. eranskinean zehazten da.

2. Eskabidearen eredua onestea. Ebazpen honen II. eranskinean agertzen da.

3. Urbasa eta Andia ondare mendietako larreen onuradunei/erabiltzaileei emandako azalerak onestea, ebazpen honen III. eranskinean ageri den bezala.

4. Ebazpen hau Eskualde Atlantikoa Kudeatzeko Atalari, Ingurumena Zaintzeko Atalari eta Nekazaritza Zerbitzuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio Publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2018ko otsailaren 9an.–Ingurune Naturalaren Zerbitzuko zuzendaria, Fermín Olave Velasco.

I. ERANSKINA

Urbasa eta Andia ondare mendietan erabilera erkideko larreak eskatu eta eskaera onartzeko prozedura

Lehena.–Xedea.

Ebazpen honen xedea da Urbasa eta Andia ondare mendietan erabilera erkideko larreak eskatu eta eskaera onartzeko prozedura ezartzea 2018ko kanpainarako.

Bigarrena.–Onuradunak.

Urbasa eta Andia ondare mendietako erabilera erkideko larreen onuradun izaten ahalko dira nafar auzotasun forala duten eta beren jabetzako azienda mendi horietara larratzera eramaten duten eskatzaileak.

Hirugarrena.–Adjudikazioa.

Oraingo eskaera bakarra egin aurreko kanpainan Urbasa-Andiako larreak erabili dituzten abeltzainen kasuan, igotako AzLUen arabera eginen zaie adjudikazioa, bosgarren oinarrian deskribatzen den bezala. Adjudikazio hori abeltzainari jakinaraziko zaio, jakinaren gainean egon dadin.

Jakinarazpen horretan aurreko urtean igotako AzLUak agertuko dira, bai eta aurtengo kanpainarako adjudikatutako azalera ere.

Adjudikazioa eraginkorra izan dadin, derrigorrez igo beharko dute mendilerrora aurtengo kanpainan.

Laugarrena.–Adjudikazio eskaera.

1. Urbasa-Andiako larreak adjudikatzeko eskaera lehen aldiz egiten duten abeltzainek edo uko egiten diotenek edo ezinbesteko arrazoiengatik aurreko kanpainan igotzerik izan ez dutenek idatziz eskatu beharko dute, ebazpen hau argitaratu eta 10 eguneko epean, Urbasa eta Andia ondare mendietako erabilera erkideko larreen adjudikazioa. Horretarako, ebazpen honen II. eranskineko eskaera erabil dezakete.

2. Abeltzainak adierazi beharko du bere jabetzako zer azienda sartu nahi duen Urbasa-Andian 2018ko kanpainan, azienda kopurua espezieka eta adin tarteak zehaztuta, bai eta Urbasa eta Andia mendietan adjudikatzea eskatzen duen larre azalera garbi maximoa ere, hektareatan emana. Ez dira deklarazio horretan sartuko sei hilabetetik gorako behi-aziendako arrak, debekatua baitute mendi horietan larratzea sexu bidezko gaixotasunen transmisioagatik, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren 1391/2015 Ebazpena aplikatuz.

3. Adjudikazio eskaera Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Nekazaritza Zerbitzuari zuzenduko zaio, eta aipatu departamentuaren edozein erregistro ofizialetan aurkezten ahalko da edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako edozein bide erabiliz.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baino lehen aurkeztu diren adjudikazio eskaerak onartuko dira.

Bosgarrena.–Adjudikatzeko prozedura.

Eskatzaile bakoitzak azienda larriko zenbat unitate erabili zituen mendilerroan aurreko kanpainan, horren arabera adjudikatuko zaizkio larreak.

Adjudikazio ratioa honakoa izanen da: SIGPACaren arabera kanpainan Urbasak duen azalera garbia zati aurreko urtean benetan igotako azienda larriko unitateen batura.

Ingurune Naturalaren Zerbitzuak jakinaraziko ditu aurreko urtean benetan igotako aziendaren datuak, behar besteko aurrerapenaz, halako moduz non kanpaina bakoitzaren otsailaren 1a baino lehen egiten ahalko diren adjudikazioaren kalkuluak.

Nolanahi ere, Urbasa eta Andia mendietako larre eta oihanak antolatzeko proiektuan xedatutakoarekin bat izanen da.

Hona hemen jarraitu beharreko prozedura:

1. Nekazaritzako Informazio Sistemen Bulegoari kontsulta eginez ezagutuko dira Urbasa-Andia mendilerroetako larreen azalera garbiak.

2. Ingurune Naturalaren Zerbitzuari kontsulta eginez ezagutuko da guztira zenbat AzLU igo ziren benetan Urbasa-Andia mendilerroetara aurreko kanpainan.

3. Adjudikazio ratioa kalkulatzeko, Urbasa-Andiaren azalera garbia zatituko da, 300 hektarea baztertuz inkorporazio berrietarako. Adjudikazioa kalkulatzeko aplikatuko da.

4. Ingurune Naturalaren Zerbitzuak aurreko kanpainan Urbasa-Andia mendilerroetara benetan igotako abeltzainen zerrenda komunikatzean balioztatuko da aurreko kanpaina horretarako adjudikatutako azalera. Igoerarik ez badago, azalera hori deuseztatuko da laguntza eskaerei dagokienez.

Urbasa-Andia mendilerroetako larreen azalerak adjudikatzeko eskaerak Ingurune Naturalaren Zerbitzuko zuzendariak ebatziko ditu, gaiari buruz eskumenak dituzten administrazio unitateen txostenetan oinarriturik.

Seigarrena.–Onuradunaren betebeharrak.

Abeltzain adjudikaziodunek Urbasa eta Andia Erabili eta Kudeatzeko Plan Zuzentzailean biltzen diren abeltzaintzarako jarraibideak bete beharko dituzte.

II. ERANSKINA

Urbasa eta Andia ondare mendietan erabilera erkideko larreak adjudikatzeko eskaera (titular berrientzat bakarrik [2017an igo ez direnak] edo adjudikazioari uko egitea eskatzen duten titularrentzat) (PDFa).

III. ERANSKINA

Urbasa eta Andia ondare mendietako erabilera erkideko larreen adjudikaziodunen zerrenda

NANa/IFK

USTIATEGIAREN ZENBAKIA

AZKEN ADJUDIKAZIOA
(ha)

15777184N

084NA014

11,64

15827593M

084NA123

21,96

15789917A

021NA003

23,61

15777677E

100NA001

16,00

15776383Q

100NA002

24,71

72682133V

100NA022

7,84

E31756356

120NA105

5,23

72698721E

120NA036

9,94

15350883Q

084NA046

7,84

72686885P

025NA158

9,41

29147757H

020NA146

10,98

15834109N

020NA009

50,60

44644242T

010NA037

4,08

44626150D

118NA105

0,52

44626080P

084NA109

2,09

44642325S

091NA129

15,69

72651825T

118NA108

7,84

72820511G

025NA013

9,94

15810221K

013NA010

11,77

18194472T

013NA004

34,51

72693155E

260NA053

24,97

72633544G

260NA006

19,38

33428238S

194NA124

13,07

18204533X

084NA101

10,46

44637737G

084NA143

7,84

15783094B

120NA137

49,68

E31621329

131NA040

20,40

72670671D

022NA070

9,41

18208489X

123NA116

13,07

33420521A

055NA001

20,40

33432675J

154NA115

3,14

15903755Z

025NA119

9,94

72686815F

013NA145

15,17

72622381L

091NA044

12,55

18194992Z

118NA102

7,32

J71045397

025NA007

246,83

33441895X

154NA012

11,50

15752687X

021NA004

15,43

E71285753

002NA022

23,01

72658763S

154NA004

18,12

72658211S

154NA001

47,59

33444000E

040NA001

6,28

44641280M

138NA112

3,14

44640987B

013NA021

26,72

72676153V

084NA029

28,76

72687163X

084NA007

50,20

29142803D

084NA005

70,05

15588620W

189NA008

18,83

29151842D

177NA107

88,38

44625004J

084NA127

1,05

33440225L

118NA111

13,07

72645614E

084NA122

8,89

15743018R

260NA133

2,09

29152363R

091NA008

34,51

44638947H

120NA157

51,25

33424926S

240NA038

2,61

33427361N

002NA003

17,49

33443741Q

013NA034

50,73

72823961G

010NA004

37,39

15775862R

010NA007

16,73

72659714T

050NA558

26,67

15807889N

084NA107

1,65

15769124W

074NA100

34,51

44682089N

154NA120

24,08

15712532J

013NA031

2,09

44637393M

011NA103

8,37

E31922073

050NA681

18,30

72436710G

020NA089

27,46

44146067M

127NA113

7,84

18207670L

120NA135

9,41

33424415X

036NA021

1,05

72634925M

118NA106

7,32

15833182M

120NA100

52,30

15716103L

091NA002

44,16

15769422R

214NA100

3,66

72664947N

137NA015

15,17

15773568F

044NA002

15,69

15769958P

025NA102

41,84

E31973969

120NA026

79,49

15768825W

096NO108

27,19

15798709D

127NA108

47,07

44558486B

250NA136

13,60

16575186Y

214NA113

0,78

72694777B

189NA108

28,76

72658366D

130NA015

3,66

15836564Y

025NA153

16,73

29145845S

189NA100

8,37

72687008Q

139NA018

43,41

B31617400

054NA001

19,61

15844699E

021NA010

12,55

15795657Q

013NA063

7,32

15828907P

100NA006

23,01

J71123707

084NA002

72,69

15770604X

084NA036

1,41

33448515Y

084NA049

3,29

33416394Q

118NA003

21,44

72669405P

130NA005

4,18

29140462Z

240NA011

1,02

72675580L

010NA019

22,49

15831073N

010NA015

2,35

33428607Q

902NA111

1,57

15806503Y

260NA025

6,28

72681562K

050NA025

11,50

15715120W

120NA008

0,52

33447892G

120NA009

46,02

72692204Z

118NA117

20,92

15646602R

100NA016

9,94

33427091H

260NA137

21,44

72637829B

123NA013

6,28

72635595P

118NA101

5,75

15588210Y

084NA015

8,00

33422673Q

189NA002

15,69

72661253K

236NA103

7,84

15749195Z

144NA264

1,57

33417591V

144NA189

21,96

15730722X

240NA006

4,71

15627666V

130NA022

6,80

15837807F

154NA015

26,15

33441076L

154NA021

70,08

33419784W

084NA161

29,81

15746006E

027NA004

7,45

72675406Y

260NA101

22,49

18201951G

138NA025

35,04

29154112W

194NA100

31,38

E31665615

002NA115

6,28

15749422B

025NA040

11,50

72674093G

190NA100

31,38

72636026W

091NA116

2,12

15717557R

091NA004

2,35

15894345B

123NA120

20,40

72689335C

138NA026

15,69

18209657M

260NA056

35,30

33418185J

002NA001

72,69

18199945E

002NA016

47,07

15585603K

189NA020

6,28

33440188M

260NA020

12,55

72625713Q

154NA002

5,80

33440939C

240NA100

18,30

29142506B

154NA013

28,76

15750180X

084NA018

1,41

15829995S

260NA105

1,96

72633287T

084NA030

4,71

15711935Z

194NA028

5,23

72647988G

013NA022

15,69

72686580W

260NA010

441,63

44673928Q

166NA113

19,35

18203310Y

260NA008

52,50

29139778C

240NA005

3,14

15938089D

127NA009

2,61

72441794M

010NA129

6,80

33418424E

120NA138

8,37

44645236M

214NA015

26,59

72634929D

118NA112

6,28

33418041F

143NA011

8,89

15794172A

189NA110

7,84

33419308D

129NA010

5,75

29145873C

154NA027

29,81

15786407N

154NA117

49,16

18202094D

120NA014

12,55

33433019N

120NA147

38,12

J71034623

050NA003

19,35

72456675M

149NA162

41,57

15836013F

013NA005

36,79

72671825J

013NA002

32,55

29138590M

013NA115

37,97

29138589G

013NA032

37,65

72703268S

194NA029

18,30

15785855N

120NA121

107,21

18191876A

194NA034

6,28

72664096N

118NA007

83,67

18204844E

154NA007

24,06

E31594807

240NA001

26,15

15844169K

020NA069

17,41

15968493F

020NA019

33,73

15802252X

020NA001

84,72

44639584B

154NA118

9,41

J71277966

084NA065

24,71

44633707E

073NA002

10,98

J31962749

021NA011

79,67

15833472L

154NA038

5,75

18205955Y

120NA028

1,05

72687782P

027NA116

1,05

33418231J

099NA105

6,28

72669490R

044NA017

28,76

73112105G

118NA113

6,80

18192416Z

194NA035

16,73

15838005K

084NA020

7,32

33437523P

194NA015

31,38

33422321D

100NA005

36,08

44633618W

091NA053

24,16

44633620G

091NA117

28,11

33444359J

194NA010

20,92

72641298F

154NA017

3,66

72634278W

120NA016

7,32

J71214035

100NA003

34,83

72812813B

091NA120

14,12

72637398V

100NA021

3,66

15845383Q

013NA003

31,90

15812000Y

013NA132

14,12

15835573G

137NA001

42,88

44645397M

137NA111

8,37

44645398Y

137NA110

20,92

E71277883

154NA008

32,42

72658213V

154NA019

59,09

18192415J

194NA036

15,69

33435731X

120NA102

7,32

72671819F

013NA103

13,60

29144840E

013NA033

24,06

15743929S

010NA002

13,34

15919482D

020NA017

28,08

72639864E

189NA004

0,52

15811061X

020NA018

14,12

V71129886

202NA160

15,69

F31099740

073NA100

100,41

F31173636

148NA006

35,56

F31182942

168NA001

1,05

F31180524

214NA008

1,57

F31196009

021NA005

37,34

F31135627

152NA012

16,73

F31707029

084NA100

67,98

72640468M

091NA009

7,14

J31603491

010NA020

6,80

J31556582

118NA018

15,69

J71180699

214NA009

27,19

J31744642

139NA009

15,69

J31745599

100NA100

29,81

J31299324

249NA001

188,26

J31269244

013NA055

57,00

J31842123

186NA014

40,01

J31841687

118NA100

65,37

J31673379

025NA106

16,73

J31756851

154NA003

5,49

J71310775

194NA113

14,12

15810195H

120NA144

3,66

15712070B

194NA037

1,05

29141357N

002NA006

34,67

33423378P

020NA152

9,94

15746681F

084NA039

3,14

33447203M

120NA025

59,09

18208799K

120NA148

13,07

15804366P

154NA010

43,01

33424857S

154NA022

73,74

15769063X

013NA102

23,53

72809603K

136NA025

26,15

72675332R

049NA125

8,37

72669603E

050NA454

1,05

29155275S

084NA059

1,33

15837202T

194NA030

10,46

33425991E

025NA101

24,06

29140059W

240NA036

11,77

Iragarkiaren kodea: F1802421