75. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1153/2018 EBAZPENA, otsailaren 20koa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren menpeko Haur Eskoletako tarifak ezartzen dituena 2018-2019 ikasturterako.

Ikusita Familien Atalaren txostena, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari atxikitako Haur Eskoletako tarifak proposatzen dituena.

Horrenbestez, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren estatutuak onetsi zituen irailaren 3ko 172/2015 Foru Dekretuak eman dizkidan ahalmenak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren menpeko Haur Eskoletako 2018-2019 ikasturteko tarifak ezartzea; ebazpen honen eranskinean jaso dira.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta, haren kontra, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2018ko otsailaren 20an.–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailea, Inés Francés Román.

ERANSKINA

1.–Eskolaldi osoaren kasuan, jantokia barne, hilabeteko gehieneko tarifa 328 eurokoa da bi gurasoko familientzat, eta 294 eurokoa familia gurasobakarrentzat.

2.–Eskolaldi erdiaren kasuan, jantokirik gabe, hilabeteko gehieneko tarifa 167 eurokoa da bi gurasoko familientzat, eta 126 eurokoa familia gurasobakarrentzat.

Murriztapenak egiten ahalko dira, honela:

Hileko tarifa bi gurasoko familientzat

FAMILIAREN PER CAPITA ERRENTA

ESKOLALDI OSOA

ESKOLALDI ERDIA

ESKOLALDI OSOA

2. SEMEA/ALABA

ESKOLALDI ERDIA

2. SEMEA/ALABA

15.000 eurotik gorakoa

328

167

168,50

83,50

12.400,01 eurotik 15.000 eurora

294

140

151,50

70,00

10.700,01 eurotik 12.400 eurora

252

106

130,50

53,00

9.300,01 eurotik 10.700 eurora

217

79

113,00

39,50

7.980,01 eurotik 9.300 eurora

181

61

100,50

30,50

6.650,01 eurotik 7.980 eurora

155

40

87,50

20,00

5.500,01 eurotik 6.650 eurora

129

37

83,50

18,50

4.500,01 eurotik 5.500 eurora

110

30

81,00

15,00

3.350,01 eurotik 4.500 eurora

95

20

73,50

10,00

3.350 euro edo gutxiago

75

14

63,50

7,00

Hileko tarifa familia gurasobakarrentzat

FAMILIAREN PER CAPITA ERRENTA

ESKOLALDI OSOA

ESKOLALDI ERDIA

ESKOLALDI OSOA

2. SEMEA/ALABA

ESKOLALDI ERDIA

2. SEMEA/ALABA

15.000 eurotik gorakoa

294

126

130,00

63,00

12.400,01 eurotik 15.000 eurora

263

107

114,50

53,50

10.700,01 eurotik 12.400 eurora

225

85

97,00

42,50

9.300,01 eurotik 10.700 eurora

194

66

80,00

33,00

7.980,01 eurotik 9.300 eurora

153

52

68,50

26,00

6.650,01 eurotik 7.980 eurora

130

39

57,00

19,50

5.500,01 eurotik 6.650 eurora

108

34

53,00

17,00

4.500,01 eurotik 5.500 eurora

92

30

51,00

15,00

3.350,01 eurotik 4.500 eurora

69

23

44,50

11,50

3.350 euro edo gutxiago

46

13

35,50

6,50

3.–Hirugarren edo hortik aurrerako seme-alabengatik ezarritako tarifa bigarrenarengatik ezarritakoa izanen da.

4.–Hurrengo egoera hauetan tarifa ez ordaintzea erabakitzen ahalko da:

a) Garapeneko nahasmenduaren diagnostikoa duten haurrak, haien familiak gizartean bazterturik baldin badaude.

Salbuespena onesteko, Eskubide Sozialetako Departamentuko Arreta Goiztiarreko Zentroko arreta goiztiarreko balorazio taldearen balorazioa eta aldeko txostena beharko dira, bai eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Familien Atalarenak ere.

b) Babes gabezia moderatuan edo larrian dauden haurrak, haur eskolan sartu beharra dutenak.

Salbuespena onesteko Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Babesgabetasun Egoeren Balorazio Atalaren balorazioa eta aldeko txostenak beharko dira.

c) Familia-harrerako egoeran dauden haurrak, arrazoi ekonomikoak direla-eta, haur eskolan sartzea bereziki garestia denean, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Familien Atalak eta Zaintza Kudeatzeko eta Neurri Judizialak Betearazteko Atalak aldeko txostena egin ondotik.

5.–Bi gurasoko familien kasuan: kontuan hartuko da familia unitatearen kide direla legez bananduta ez dauden gurasoak edo, bidezkoa denean, legezko tutorea edo tutoreak, gehi familiaren etxean bizi diren 25 urtetik beherako seme-alabak baldin eta lan errentarik jasotzen ez badute (betiere lan bizitza negatiboaren ziurtagiri bidez frogatu beharko da), eta ezintasunen bat duten seme-alabak, baldin eta judizialki ezgaituta eta guraso-aginte luzatuaren edo birgaituaren mende badaude.

6.–Familia gurasobakartzat hartuko da heldu batek eta 25 urtetik beherako bere seme-alabek osatutakoa, denak herri berean erroldatuak badaude eta etxe berean bizi badira, bai eta beren seme-alabekin etxe berean bizi diren alargunek osatutakoa ere. Ondorio horietarako, ez da kontuan hartuko alargun eta umezurtz pentsiorik jasotzen den.

Bi egoera horietan, adingabeak ekonomikoki helduaren menpe egotea eskatuko da, eta heldu horrek bere gain izatea etxean bizi diren adingabeen zaintza eta jagoletza osoa.

Aipatutako alderdi guztiak behar bezala justifikatu behar dira erakunde ofizialek emandako agiri hauen bidez: familia liburua, erroldatze-ziurtagiria, elkarbizitzarena, epai judizialak, errenta aitorpena, eta abar.

Guraso bakarreko familiatzat hartzeko, baldintza hauetako bat bete beharko da:

a) Aitak edo amak bakarrik hartu izana seme-alabak halakotzat.

b) Adingabe bat edo batzuk heldu batek harreran hartu izana, ebazpen administratibo edo judizial bidez, urtebeterako edo epe luzeagorako.

c) Seme-alabak bere ardurapean dituen gurasoa beste pertsona batekin bizitzea baina harekin ezkontza bidezko loturarik izan gabe eta bikote egonkorra osatu gabe.

d) Gurasoak indarkeria jasan izana beste gurasoaren edo berarekin bizi denaren aldetik.

e) Guraso bat beste gurasoak abandonatu izana.

f) Seme-alabak bere ardurapean dituen gurasoetako bat askatasun-gabetzean egotea.

7.–Familia unitatearen urteko errenta baloratzeko, per capita errenta hartuko da kontuan, hau da, familia unitatearen errenta zati familiako kide guztien kopurua.

8.–Urteko per capita errentatzat hartuko da zatiketa honetatik ateratzen den zenbatekoa: 2017ko ekitaldiko pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga aitorpeneko familia unitatearen zerga-oinarria zati ikasturtea hasi aurreko egunean familian dauden kideen kopurua.

Orobat, familia unitateko kideen kopurua erabakitzerakoan, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duen seme edo alaba bakoitza bi izanen balira bezala kontatuko da.

Familia-nukleoan familia liburuan ageri ez diren seme-alabak baldin badaude, bestelako dokumentuen bidez frogatu beharko da, adibidez jaiotza agirien, banantze edo dibortzio epaien eta abarren bidez.

9.–Familia harreran dauden haurrak familia unitateko kidetzat joko dira ondorio guztietarako.

10.–Kasu guztietan, aitaren eta amaren aitorpenak hartuko dira aintzat, salbu eta bereizi nahiz dibortziatzeko epaia edo ezkontzaz kanpoko haurrarentzako legezko neurriak daudenean. Kasu horietan haurraren zaintza eta jagoletza duen gurasoaren aitorpena hartuko da aintzat.

Zaintza eta jagoletza ez dituen aitak edo amak seme-alaben mantenurako urtean ordaindutakoa kenduko da; betiere, itun erregulatzaile edo erabaki judizial baten arabera ordaindutakoa izan beharko du.

11.–Ondorio praktikoetarako, zerga-oinarria ateratzeko, laukitxo hauen batuketa egin beharko da: Nafarroako Foru Komunitatean, 2017. ekitaldiko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpeneko 507, 8810, 8008 laukitxoak ken 708 laukitxoa, edo horien baliokide direnak Estatuko gainerako aitorpenetan.

12.–Errenta aitorpena egitera behartuta ez badaude, errentaren eta diru-sarreren gaineko zinpeko aitorpena aurkeztu beharko dute, bai eta Familien Atalak beharrezkotzat hartzen dituen dokumentuak ere, familiak 2017an izan dituen diru-sarrerak zehazteko.

13.–2017ko ekitaldiko errenta aitorpena edo, zein den kasua, 2017ko diru-sarreren frogagiriak haur eskolan aurkezteko epea 2018ko ekainaren 27an bukatuko da. Epe hori betetzen ez bada, gehieneko tarifa aplikatuko da.

14.–Eskolatzea egiteko unean ezarriko dira tarifak, eta ikasturtean ezin izanen dira berrikusi edo aldatu.

15.–Ikastetxean matrikulaturiko haur guztiek ordaindu beharko dute tarifa, justifikatutako arrazoiak tarteko ikastetxera ez badoaz ere. Matrikula formalizatzeak berarekin dakar eskolara joateko eta ikasturteko hamar hilabete eta erdiko tarifa pagatzeko konpromisoa, salbu borondatezko bajaren kasuetan.

16.–Matrikula egiteko unean, gurasoek 62 euro ordainduko dute, fidantza gisa, eskolaldi osoko haur eskola guztietan. Corellako Niño Jesús haur eskolan, eskolaldi erdiko modalitatean, 14 euro ordainduko da.

17.–Epe horretan haurra matrikulatzen duten gurasoek, gero haurra ez eskolatzea erabakitzen badute, eskola uzteko eskaera aurkeztu beharko dute, eskabide orokorraren bidez, Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzaren Erregistroan (Abejeras kalea, 1. Iruñea), edo, bestela, Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren tokietako edozeinetan, Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzako Familien Atalari zuzenduta.

Lehen hilabetekoa kobratu gabe baja aurkezteko azken eguna 2018ko uztailaren 20a izanen da.

18.–Matrikula ikasturtea hasita dela egiten bada, haurra ikastetxean hasten den unetik aitzina ordainduko dira tarifak. Haurra hilaren 15etik aurrera hasten bada ikastetxean, lehenbiziko hilabetekoa dagokionaren erdia izanen da.

19.–Ikasturtean eskola uzteko eskatu nahi izanez gero, Zuzendaritzan eskuratzen den inprimakia bete beharko da. Ordainagiria ez igortzea nahi bada, eskola uzteko eskaera aurkezteko azken eguna aurreko hilabeteko azken eguna izanen da. Eskola hilabetea hasi ondoren uzten bada, ordainagiriaren zenbatekoa ez da itzuliko eta haren itzulketa ez da onartuko.

20.–Haurrak arrazoi justifikaturik gabe hilabetez edo gehiagoz ez agertzeak eskolako baja ekarriko du.

21.–Bi hilabeteko tarifa ez ordaintzeak eskolako baja ekarriko du.

Iragarkiaren kodea: F1802757