75. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TULEBRAS

2018ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz, eta jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da Udalaren 2018ko plantilla organikoa, baita langileen zerrenda ere, 2017ko abenduaren 31koa. Biak zehazten dira eranskinean. Hasierako onespenaren erabakia 2018ko 43. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, martxoaren 1ean.

Tulebrasen, 2018ko martxoaren 23an.–Alkatea, Teresa Torres Fernández.

ERANSKINA

1.–Funtzionarioen plantilla organikoa

A.–Monteagudoko, Barillasko eta Tulebrasko Udalen Batasuna, Monteagudoko Udala haren burua baita:

Lanpostua: idazkaria. Maila: A. Sarbidea: OL. Kopurua: 1. Osagarriak: bateraezintasunekoa, %35,00; lanpostukoa, %41,88. Egoera: hutsik.

Lanpostua: administrari laguntzailea. Maila: D. Sarbidea: OL. Kopurua: 1. Osagarriak: lanpostukoa, %23,35. Egoera: jardunean.

B.–Calibus Batasuna, Ablitasko, Monteagudoko, Barillasko eta Tulebrasko udalek osatua, Ablitasko Udala haren burua baita:

Lanpostua: kontu-hartzailea. Maila: B. Sarbidea: OL. Kopurua: 1. Osagarriak: bateraezintasunekoa, %35,00; lanpostukoa, %18,57; lanaldiaren luzapenekoa, %10,00. Egoera: hutsik.

C.–Finkoak, Tulebrasko Udalekoak bakarrik:

Lanpostua: zerbitzu anitzetako mendekoa. Maila: E. Sarbidea: OL. Kopurua: 1. Osagarriak: lanpostukoa, %18,77; hitzarmenekoa, %15. Egoera: jardunean.

2.–Funtzionarioen izenen zerrenda

Deiturak eta izena: Arcilla Soto, M.ª Teresa. Maila: D. Gradua: 5. Antzinatasuna: 1991-08-01. Osagarriak: lanpostukoa, %23,35. Lanpostua: administrari laguntzailea.

3.–Bitarteko langileen izenen zerrenda

Deiturak eta izena: Zozaya Yunta, M.ª Izaskun (Bat.). Maila: A. Gradua: -. Antzinatasuna: 2000-02-01. Osagarriak: bateraezintasuna, %35,00; lanpostukoa, %41,88. Lanpostua: idazkaria.

Deiturak eta izena: Jiménez Pellejero, Esther (Calibus). Maila: B. Gradua: 3. Antzinatasuna: 1998-12-12. Osagarriak: bateraezintasunekoa, %35,00; lanpostukoa, %18,57; lanaldiaren luzapenekoa, %10,00. Lanpostua: kontu-hartzailea.

4.–Lan-kontratudun finkoen zerrenda

Deiturak eta izena: Lavilla Calvo, Urbano. Maila: E. Gradua: -. Antzinatasuna: 1991-08-01. Osagarriak: lanpostukoa, %18,77; hitzarmenekoa, %15. Lanpostua: zerbitzu anitzetakoa (mendekoa).

Oharra: Izenen zerrendak dira toki entitateko langileen eranskinean daudenak.

Iragarkiaren kodea: L1804163