75. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Oihan enkantea

Igantziko Udalak, behar bezala baimenduta, enkante publikoa eginen du, gutun-azal itxien prozedura erabiliz, honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

–1. lotea: Anddo alderdian, intsinis pinua, 13.495 zuhaitz, 3.213,88 metro kubiko enbor ttiki eta 1.350,97 m³ egur egiten dutenak. PEFC oihan ziurtagiria du. Hasierako prezioa: 60.000,00 euro (BEZa kanpo).

Enkantean parte hartzeko proposamenak Igantziko Herriko Etxeko Idazkaritzan aurkeztuko dira, eta haiekin batera prezioaren %2 behin-behineko fidantzatako pausatu izanaren gordekina ere aurkeztuko da proposamenarekin batera, eta onartutako ereduari lotuko zaio. Horretarako, hamabortz egun balioduneko epea izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, egun horretako hamabiak arte.

Jarraian irekiko dira proposamenak.

Baldintza teknikoen eta ekonomiko-administratiboen agiriak Igantziko Herriko Etxeko Idazkaritzan daude ikusgai, interesdunen eskura.

Igantzin, 2018ko otsailaren 28an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L1802932