75. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONAMARIA

Jakinarazpena, administrazioarekiko 386/2017 auzi-errekurtsoari buruzkoa

Donamariako alkateak, 2018ko martxoaren 19an, 15. Ebazpena eman zuen. Hona hemen horren laburpena, hitzez hitz:

“Donamariako Udaleko alkate udalburuaren 2018ko martxoaren 19ko Ebazpena, honako honi buruzkoa: Nafarroan den Estatuko Abokatutzak aurkeztutako administrazioarekiko 386/2017 auzi-errekurtsoa, udaletxeko fatxadan Espainiako bandera nazionala lehentasunezko eta ohorezko tokian ez jartzearen jarduketa materialaren aurkakoa. Ebazpen horren bidez, auziari buruzko administrazio-espedientea igortzeko eskaerari erantzuten zaio, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko Legearen 48.3 eta 48.4 artikuluetan xedatua bete beharrez.

Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiak egin errekerimenduaren berri izanik, aditzera ematen baitu administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri dela.

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiari jakinaraztea ez dela existitzen errekurritutako jarduketa materialari buruzko inongo administrazio-espedienterik.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Donamariako Udalaren ediktuen taulan argitara ematea, balizko interesdunak errekurtsoan ager daitezen eta, hala bada, demandatu gisa pertsonatu daitezen, argitaratu eta bederatzi eguneko epean; hori guztia, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegira igortzea, eta haren berri ematea Udalbatzako Osoko Bilkurari egiten duen lehenbiziko bilkura arruntean”.

Donamarian, 2018ko martxoaren 19an.–Alkatea, Maite Urroz Oyarzabal.

Iragarkiaren kodea: L1804178