75. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURUTAIN

“Familia bakarreko etxebizitzen urbanizazioaren saneamendu-sarea, Burutaingo Kontzejuan (Nafarroa)” izeneko proiektua eta ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda. Behin betiko onespena

Burutaingo Kontzejuak, 2017ko abenduaren 15ean egin bilkuran, erabaki zuen “Familia bakarreko etxebizitzen urbanizazioaren saneamendu-sarea, Burutaingo Kontzejuan (Nafarroa)” izeneko proiektuaren onespena berrestea, bai eta hasiera batez onestea ere proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, eta hura jendaurrean jartzea hamabost egun balioduneko epean. Anueko Udalak erabaki hori berretsi zuen 2017ko abenduaren 29an egin bilkuran.

Epe hori alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, bidezkoa da proiektua behin betiko onestea.

Horrenbestez, erabaki da aho batez (2018ko martxoaren 12ko erabakia):

Lehenbizikoa.–Behin betiko onestea “Familia bakarreko etxebizitzen urbanizazioaren saneamendu-sarea, Burutaingo Kontzejuan (Nafarroa)” izeneko proiektua, ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda eta guzti. Onespen horrek berarekin dakar onura publikoaren eta okupatu beharraren deklarazioa.

Bigarrena.–Erabaki hau Anueko Udalari igortzea, berrespena eman diezaion.

Hirugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, haren laburpena Foru Komunitateko egunkari batean, bai eta Anueko Udalaren iragarki oholean paratzea ere. Orobat, ohartaraztea erabaki honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela aukeran:

Berraztertzeko errekurtsoa, Burutaingo Kontzejuari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita; edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita; edo bestela, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita.

Anueko Udalak berretsi egin zuen erabaki hori, 2018ko martxoaren 27an egin bilkuran.

Burutainen, 2018ko martxoaren 28an.–Kontzejuko burua, Sebastián Javier Adot Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L1804576