75. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Oihan enkantea

Arantzako Udalak, behar bezala baimenduta, enkante publikoa eginen du, gutun-azal itxien prozedura erabiliz, honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

–Ametxoko eta Zerradoko Borda alderdietan, 1.642 zuhaitz (insignis pinuak eta haritz amerikarrak), 403,25 metro kubiko enbor ttiki eta 1.613,01 metro kubiko egur egiten dutenak. PEFC oihan ziurtagiria dute. Hasierako prezioa: 55.309,20 euro (BEZa kanpo).

Proposamenak Arantzako Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hamaborzgarren egunera arte; hasierako prezioaren %2 utzi izanaren gordekina ere aurkeztuko da proposamenarekin batera, eta onartutako ereduari lotuko zaio.

Klausula ekonomiko-administratibo partikularren eta baldintza teknikoen agiriak interesdunen eskura daude Udal Idazkaritzan.

Arantzan, 2018ko martxoaren 8an.–Alkatea, Mentxu Peña Lizarazu.

Iragarkiaren kodea: L1803471