75. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, bi izangai-zerrenda –bat prestakuntzarako, eta bestea aldi baterako kontrataziorako– hautaproben bitartez osatzeko, euskal kulturan espezializatutako kultur teknikari lanpostuan aritze aldera

Iruñeko Udalak, Giza Baliabideetako Zuzendaritzak 2018ko apirilaren 10ean emandako Ebazpenaren bidez, honako deialdi hau onetsi du:

Deialdia, bi izangai-zerrenda -bat prestakuntzarako, eta bestea aldi baterako kontrataziorako- hautaproben bitartez osatzeko, euskal kulturan espezializatutako kultur teknikari lanpostuan aritze aldera, Iruñeko Udalean gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira.

Deialdiaren oinarriak eskuragarri daude www.pamplona.es webgunean eta Herritarrendako Arreta bulegoetan.

Iruñean, 2018ko apirilaren 10ean.–Giza Baliabideetako zuzendaria, Iñigo Anaut Peña jauna.

Iragarkiaren kodea: L1804992