75. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

59E/2018 EBAZPENA, martxoaren 16koa, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendari nagusiak emana, Rosario Jorajuria Mitxeltorenaren eskariz abiatutako espedientea iraungitzat jotzen duena; espediente horren bidez, ingurumen ukipenetarako baimena eskatzen zen “Doneztebeko 2. poligono 354. lurzatiko laborantza lurzoruan lurra zabaltzea” proiekturako.

2017ko irailaren 13an Lurralde eta Paisaia Zerbitzuan sartu zen aurreko paragrafoan aipatutako espedientea.

Eskaerarako aurkeztu zen dokumentazio teknikoa ikusirik, 2017ko urriaren 6an jakinarazitako idazkiaren bidez, sustatzaileei, hau da, Rosario Jorajuria Mitxeltorenari eta Concepción Lizasoain Adansari, eskatu zitzaien behar zen dokumentazio osagarria bidal zezatela, espedientea behar bezala tramitatzeko.

Errekerimendu horretan, propio ohartarazi zen ezen, dokumentazio hori igorri ez eta, horregatik, espedientea hiru hilabetetik gora geldiaraziz gero, eskaera iraungiko litzatekeela eta jarduketak artxibatuko liratekeela, eta, ondorioz, ezin izanen liratekeela proiektatutako obra eta instalazioak egin, hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 95. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Emandako epea aise igaro denez egindako errekerimenduari erantzun gabe, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuaren indarrez, eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 760/2016 Ebazpenaren bidez eskuordetuak ditudan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Rosario Jorajuria Mitxeltorenak abiatutako espedientea iraungitzat jotzea; espediente horren bidez, ingurumen ukipenetarako baimena eskatzen zen “Doneztebeko 2. poligono 354. lurzatiko laborantza lurzoruan lurra zabaltzea” proiekturako. Hala, espediente horretan bildutako jarduketak artxibatu egiten dira.

Adieraztea ezen, etorkizunean obra horiek gauzatu nahiko balira, espediente berri bat hasi behar litzatekeela, abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuan ezarritako moduan. Foru dekretu horren bidez Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamendua onetsi zen.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio Publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau interesdunari, Doneztebeko Udalari, Lurraldearen Antolamenduaren eta Estrategiaren Atalari eta Ingurumena Zaintzeko Atalari igortzea, jakinaren gainean egon daitezen eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko martxoaren 16an.–Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendaria, Carmen Ursúa Sesma.

Iragarkiaren kodea: F1803817