74. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 18a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

LESAKA

Nahitaezko diru-bilketa
Jakinarazten den egitatea: Premiamendu-probidentzia
Erreferentzia: 153000/00002/2018

Administrazio honi egotz ez dakizkiokeen arrazoiengatik Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorreko 99.4 artikuluan xedatutakoaren arabera interesdunari edo horren ordezkariari jakinarazpena egiterik izan ez denez, eta, aipatu artikuluan xedatutakoaren arabera, egin diren jakinarazpen ahaleginak espedientean jasota, ediktu honen bidez dei egiten zaie ordainketa egitera behartuta daudenei eta horien ordezkariei aurrez aurre jakinarazteko espedientean jasotako prozeduren ondoriozko administrazio-egintzak. Agertzeko epea hamabost egun naturalekoa da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita: astelehenetik ostiralera, goizeko bederatzietatik arratsaldeko ordu bietara, bulego kudeatzailean (Íñigo Arista kalea 16, etxabea, 31007 Iruña). Epe horretan agerraldirik egin ez bada, jakinarazpena egintzat emango da, lege-ondorio guztietarako, agerraldia egiteko epea bukatu eta hurrengo egunean bertan.

Ohartarazpenak:

Egitate horren aurka honako helegite hauetako bat jar daiteke hautaz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoaren beraren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Premiamendu-prozedura, nahiz eta helegitea aurkeztu, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduko 91. artikuluan xedatutako moduan eta baldintzetan soilik etengo da. Halaber, jakinarazten dizugu espedientea eskuragarri duzula, goialdean ageri den bulego kudeatzaile honen helbidean, egin nahi duzun edozein kontsulta egiteko.

Lesakan, 2017ko apirilaren 5ean.–Nahitaezko diru-biltzailea, Mikel Arrechea Lasaga.

DEITUAK DIREN ZORDUNAK

Espedientea: 15836841. Izena: Lazcano Sestorain, Jose M.ª. Kontzeptua: isunak. Urtea/ seihil.: 2018/. Falta den dirua: 101,00. Premiamendu-data: 06/03/2018.

Espedientea: 14570248. Izena: Periañez Vallejo, Lucas. Kontzeptua: isunak. Urtea/ seihil.: 2018/. Falta den dirua: 101,00. Premiamendu-data: 06/03/2018.

Espedientea: G20852174. Izena: Rrixka Kultur Elkartea. Kontzeptua: isunak. Urtea/ seihil.: 2018/. Falta den dirua: 65,00. Premiamendu-data: 06/03/2018.

Iragarkiaren kodea: L1804710