74. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

40/2018 EBAZPENA, otsailaren 28koa, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariak emana, aurretiko administrazio baimena ematen duena 2018an Nafarroako Foru Komunitateko zenbait udalerri eta hirigunetan propano gas kanalizatuaren sareak hedatzeko.

Gas Natural Redes GLP SA enpresak, 2017ko abenduaren 21ean, Gas erregaien banaketari eta erabilerari buruzko erregelamendu teknikoaren (uztailaren 28ko 919/2006 Errege Dekretuaren bidez onetsia) ITC-ICG 01eko 2. artikuluan ezarritakoa betez, baimen bateratua eskatu zuen Nafarroako Foru Komunitateko ondoko udalerri eta hiriguneetan propano gas kanalizatuaren sareak hedatzeko 2018. urtean:

Abaurregaina, Añorbe, Arakil, Aranguren (Mutiloa), Arantza, Artzibar, Auritz, Baztan, Beintza-Labaien, Bera, Bertizarana, Zirauki, Zizur, Donamaria, Erroibar, Esteribar, Etxalar, Galipentzu, Garralda, Goizueta, Gorza, Lapoblación, Mañeru, Orotz-Betelu, San Martin Unx, Sartze, Sunbilla.

Hauek dira jarduketaren oinarrizko datuak:

Eskaeran aurreikusitako instalazioak egungo propano gasaren sareen hedapen eta aldaketak dira. Sare hauen jardueraren gehieneko presioa 5 bar edo gutxiagokoa da eta ez dira sartu berariazko proiektua izan duten edo izanen duten sareak. Sare horiek 3.500 metroko luzera izanen dute, guztira, eta 45 hargune izanen dira. Aurrekontua 210.383,65 eurokoa da.

Gas Natural Redes GLP SA enpresaren eskaera jendaurrean jarri zen iragarkia paratuz 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2018ko urtarrilaren 23koan, eta "Diario de Navarra" nahiz "Diario de Noticias" egunkarietan 2018ko urtarrilaren 23an.

Jendaurreko epean ez da alegaziorik jaso.

Adierazitakoarekin bat, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak urtarrilaren 15ean emandako 48/2016 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz (2016ko 20. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 1ekoa), eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. eta 36. artikuluetan ezarritakoa betez,

EBATZI DUT:

1. Gas Natural Redes GLP SA enpresari baimena ematea aipatu diren udalerri eta hiriguneetan propano gas kanalizatuaren sareak hedatzeko instalazioak gauzatzeko 2018. urtean.

2. Instalazio hori egiteko proiektua, Francisco Giménez Valle industria ingeniari teknikoak sinatua, onestea, eta hamabi hilabete ematea obrak burutzeko.

3. Baimen hau ematen da beharrezkoak diren emakidak eta baimenak galarazi gabe, aplikatzekoak diren bestelako xedapenen, sektoreko legeriaren eta, bereziki, lurraldearen antolamenduari eta ingurumenari buruzko xedapenen arabera, ukitutako ondasun eta zerbitzuen jabe diren erakunde guztienak barne.

4. Bi hilabeteko epean, eta betiere instalazioen exekuzioa hasi baino lehen, aurkeztutako aurrekontuaren %2ko bermea jarri beharko du Gas Natural Redes GLP SAk. Berme hori Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikorako Departamentuan jarri beharko da eta instalazioak abian jartzeko akta egin ondoren itzuliko da.

5. Instalazio berriek eta horien muntaketak indarreko araudian ezarritakoa beteko dute.

6. Gas Natural Redes GLP SAk urriaren 7ko 34/1998 Legearen 74. artikuluan ezarritako betebeharrak beteko ditu, zehazki, artikulu horren 1.d) apartatuan ezarritakoa.

7. Behin proiektua eginik, instalazioak zerbitzuan jarri eta hogeita hamar egun igaro baino lehen, Gas Natural Redes GLP SAk uztailaren 28ko 919/2016 Errege Dekretuaren 5.7 artikuluan adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko du Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuan.

8. Ebazpen hau Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

9. Ebazpen hau Gas Natural GLP Redes SAri jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Hartan espediente zenbakia adierazi beharko da.

10. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

11. Ebazpen hau ukitutako udalei jakinaraztea, eta aditzera ematea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2018ko otsailaren 28an.–Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendaria, Roberto Yoldi Echarren.

Iragarkiaren kodea: F1802871