2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERRONKARIKO IBAXAREN BATZORDEA
Aldaketak 2017ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
Erronkariko Ibaxaren Batzordeak, 2017ko azaroaren 16an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2017ko aurrekontuko aldaketa hauek:
1. Kreditu-gehigarriak, diruzaintzako gerakinaren kontura finantzatuak, aurrekontuko honako partida hauetarako: 880,88 euro 1.4121.21000 “Ibilbideen seinalizazioa” partidarako; 3.110,50 euro 1.4540.21201 “Belarouat proiektua” partidarako; 27.525,75 euro 1.9200.62200 “Mata de Hayako eraikina” partidarako.
2. Kreditu berezia, 8.300,00 eurokoa, 1.3300.22750 (Erretirodunen elkartearen gastuak) partida berrirako. Diru-sarreren 1.4239001 (La Caixaren diru-laguntza) partida berriaren kargura finantzatuko da, 8.300,00 eurorekin.
Iragarkia 2018ko 17. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta ireki zen, urtarrilaren 24an, jendaurreko epea. Hura inork erreklamaziorik egin gabe iragan denez, aipatu aldaketa behin betikoz onetsirik gelditu da, hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluan 202.1 artikuluari dagokionez xedatuari jarraikiz, baita lege hori aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz ere. Argitara ematen da, aipatu legearen 202.3 artikuluan ezarritakoa betetzeko.
Erronkarin, 2018ko otsailaren 15ean.–Batzordeko burua, Tomás Pasquel Ayechu.
Iragarkiaren kodea: L1802272