74. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRIKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2018ko aurrekontua. Hasierako onespena

Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2018ko martxoaren 22an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Mankomunitatearen eta Bijuestxirringua SL sozietate publikoaren 2018ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, baita betearazteko oinarriak ere.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espediente horiek jendaurrean egonen dira Idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta Mankomunitatearen iragarki-taulan, interesdunek espedienteak aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedienteak behin betiko onetsitzat joko dira, aurreko paragrafoan aipatu jendaurreko epea iragan ondoan.

Irunberrin, 2018ko martxoaren 23an.–Mankomunitateko burua, Mauro Gogorcena Aoiz.

Iragarkiaren kodea: L1804124