2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Araua, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak adineko pertsonentzako eta/edo mendekotasuna dutenentzako egiten dituen jardueren prezio publikoak ezartzen dituena. Hasierako onespena
Zizur Nagusiko Udalak, 2018ko martxoaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Zizur Nagusiko Udalaren Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak adineko pertsonentzako eta/edo mendekotasuna dutenentzako egiten dituen jardueren prezio publikoak ezartzen dituen araua.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetan xedatuari jarraikiz, erabakia jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, araua behin betiko onetsi eta argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Zizur Nagusian, 2018ko martxoaren 23an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L1804156