74. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Aurrekontuko 3/2018ko aldaketa. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2018ko martxoaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Zizur Nagusiko Udalaren 2018ko ekitaldiko aurrekontuan egiteko zenbait aldaketa, kreditu bereziaren eta kreditu-gehigarriaren bidezkoak.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Zizur Nagusian, 2018ko martxoaren 23an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1804154