2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Musika Eskolako Patronatuaren 2018/2019 ikasturteko ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko prezio publikoak. Hasierako onespena
Zizur Nagusiko Udalak, 2018ko martxoaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Zizur Nagusiko Musika Eskolako Patronatuaren 2018/2019 ikasturteko ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko prezio publikoak.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetan xedatuari jarraikiz, erabaki hau jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, prezio publiko horiek behin betiko onetsirik geldituko dira, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.
Zizur Nagusian, 2018ko martxoaren 23an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L1804153