74. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa, Musika Eskolako ikastaroetan izena emateagatik eta parte hartzeagatik ordaindu beharreko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Idazki honen bidez aditzera ematen da Eguesibarko Udaleko Osoko Bilkurak 2018ko apirilaren 10ean egin zuen saioan ordenantza fiskal hau hasiera batez aldatzea onetsi zuela:

–Eguesibarko Musika Eskolako ikastaroetan izena emateagatik eta parte hartzeagatik ordaindu beharreko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza.

Iragarki honen bidez betetzen da jendaurrean jartzeko hogeita hamar egun balioduneko epea jarri beharra. Izan ere, epe horretan auzokideek eta interes legitimodunek aukera izanen dute espedientea aztertzeko, eragozpenak jartzeko edo oharrak egiteko, betiere Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratu ondoren. Inork eragozpenik jarri ezean, hasiera bateko onespena behin betikoa izanen da.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2018ko apirilaren 11n.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1804896