2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZAMA
Xehetasun-azterketa, Arraitz-Orkingo UE 0.2. unitatean (9. poligonoko 354. lurzatia). Hasierako onespena
Ultzamako Alkatetzak 2018ko martxoaren 21ean eman 38/2018 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen “Arraitz-Orkingo (Ultzama) UE 0.2. unitatearen (9. poligonoko 354. lurzatia) xehetasun-azterketa” izeneko espedientea, Edelweis Aller Gutierrezek eta Jesús M.ª Borda Villanuevak eskatuta. Espedientea jendaurrean egonen da udal honetako Idazkaritzan hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 62., 72., 74. eta 79. artikuluetan eta haiekin bat heldu direnetan ezarritako ondorioetarako, indarrean dagoen testuaren arabera.
Larraintzarren (Ultzama), 2018ko martxoaren 21ean.–Alkatea, M.ª Aránzazu Martínez Urionabarrenechea.
Iragarkiaren kodea: L1804158