2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TORRES DEL RÍO
2018ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Udal honen 2018ko ekitaldiko aurrekontu bakarra eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egon dira, iragarkia paratu ondoan toki entitate honen iragarki-oholean eta 2018ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 16koan. Jendaurreko epean inork ez duenez erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat jo dira 2018ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin bat.
Hona hemen aurrekontuaren laburpena, kapituluz kapitulu:
DIRU-SARRERAK:
1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 120.300,00 euro.
2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 2.500,00 euro.
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 15.200,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 100.107,66 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 39.225,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 8.590,40 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 285.923,06 euro.
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 80.660,00 euro.
2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 81.168,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 19.955,79 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 9.347,37 euro.
Gastua guztira: 191.131,16 euro.
Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten ezen behin betiko onetsitako aurrekontuaren aurka honako hauek aurkez daitezkeela:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta
b) Hautara, gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Torres del Rion, 2018ko otsailaren 12an.–Alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.
Iragarkiaren kodea: L1802137