2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
JAITZ
Aldaketa, Euskara ikastaroak egiteko laguntzak arautzen dituen udal ordenantzan. Hasierako onespena
Jaizko Udalak, 2018ko martxoaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Euskara ikastaroak egiteko laguntzak arautzen dituen udal ordenantzan.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, ordenantzan onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Jaitzen, 2018ko martxoaren 9an.–Alkatea, Francisco Eraso Azqueta.
Iragarkiaren kodea: L1804147