74. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Aurrekontuko 2/2018 aldaketa. Hasierako onespena

Mendabiako Udalak, 2018ko martxoaren 22an egin bilkura arruntean, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea 2018rako onetsitako aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketa egiteko 2/2018 espedientea. Kreditu berezia da (306.686,85 euro), Jazmines, Blanca de Navarra eta Arenal kaleak zolatzeko eta euri-uren sarearen proiektua egiteko, eta gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinarekin finantzatuko da.

Espedientea udal Idazkaritzan egonen da ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Epe hori iraganik alegaziorik jaso gabe, aurrekontuko 2/2018 aldaketa behin betikoa bilakatuko da, eta argitaratuko, behar diren ondorioak izan ditzan.

Mendabian, 2018ko martxoaren 23an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L1804146