Iragarkia
74. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 18a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASCANTE
Datu pertsonalen fitxategiak sortzeko eta kentzeko ordenantza. Behin betiko onespena
Cascanteko Udalak, 2017ko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Cascanteko Udalean datu pertsonalen fitxategiak sortzea eta kentzea arautzen duen ordenantza (iragarkia 2017ko 245. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 26an).
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea iragan denez inork alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, aldaketa behin betiko onetsi da.
Ordenantzaren onespen erabakiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 30. eta 112.3 artikuluetan eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluetan ezarritakoarekin bat.
ORDENANTZA, CASCANTEKO UDALEAN DATU PERTSONALEN FITXATEGIAK SORTZEKO ETA KENTZEKO
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren xedea da, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez, pertsona fisikoen askatasun publikoak eta oinarrizko eskubideak bermatu eta babestea, eta, bereziki, norberaren zein familiaren ohorea eta intimitatea. Aplikatzekoa da euskarri fisikoan erregistraturik egoteagatik tratamendua izan dezaketen datu pertsonalei, baita datu horiekin geroago sektore publiko nahiz pribatuek egiten ahal duten edozein erabilerari ere.
Gisa honetara, datu pertsonalak bildu, biltegiratu edo tratatzen dituzten pertsona, enpresa edo entitate guztiek betebehar edo neurri batzuk bete beharko dituzte. Horiek Datuak Babesteari buruzko Lege Organikoan (DBLO) arauturik daude, baita hura garatzeko 1720/2007 Errege Dekretuan ere.
DBLOren 20. artikuluak ezartzen duenez, administrazio publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzeko nahitaezkoa da xedapen orokor bat, “Estatuko Aldizkari Ofizialean” edo kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratu behar dena.
Fitxategiak sortu edo aldatzeko xedapenetan honako hauek zehaztu beharko dira:
–Fitxategiaren xedea eta aurreikusitako erabilerak.
–Datu pertsonalen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek ematera beharturik daudenak.
–Datu pertsonalak biltzeko prozedura.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta hartan sarturik dauden datu pertsonalen deskribapena.
–Datu pertsonalen lagapenak eta, halakorik bada, hirugarren herrialdeentzako aurreikusten diren datu-transferentziak.
–Fitxategiaren ardura duten administrazioen organoak.
–Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, kentzeko eta aurka egiteko eskubideak.
–Segurtasun neurriak, zehaztuz nolakoak diren: oinarrizko mailakoak, maila ertainekoak edo altukoak.
Fitxategiak kentzeko ematen diren xedapenetan fitxategien xedea ezarriko da, edo nola suntsitu behar diren adieraziko, hori xedatuz gero.
Toki entitatea den aldetik manaturik dituen eginkizunak betetzeko behar diren datu pertsonalen fitxategien ardura du Cascanteko Udalak.
Fitxategi horiek datuen babesaren arloko legediari egokitu beharrak ekarri du ordenantza honen onespena.
Lehenengoa.–Fitxategi hauek sortzea, deskripzio eta ezaugarri hauekin:
1.–Harremanetarako agenda.
Xedea eta aurreikusitako erabilerak: Udalarekin harremana izan dezaketen guztiekiko komunikazioa ahalbidetzea, administrazio zereginak erraztea, tramiteak egitea eta herritarrei arreta ematea, baita webgunearen bidez ere.
Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek emanen dituzte, ahoz, e-mail bidez, edo datuak biltzeko inprimaki baten bidez, eta fitxategian erregistratuko dira lehen aipatu xedeekin.
Norbanako edo talde ukituak: harremanetarako pertsonak.
Fitxategiaren oinarrizko egitura:
–Identifikazio datuak: izen-deiturak, posta helbidea eta helbide elektronikoa, telefonoa eta faxa.
Tratamendu sistema: automatizatua.
Datuen komunikazioak: ez daude aurreikusita.
Segurtasun maila: oinarrizkoa.
Organo arduraduna: Cascanteko Udala.
Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, kentzeko eta aurka egiteko eskubideak: Cascanteko Udala.
2.–Ura.
Xedea eta aurreikusitako erabilerak: edateko uraren etxeko horniduraren zerbitzuaren onuradun diren, eta, ondorioz, ur banaketaren tasa eta saneamendu kanona ordaindu behar duten pertsonen eta entitateen datuak biltzea. Hornitutako ura kudeatu eta kobratzeko erabiliko dira datuak.
Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek emanen dituzte eskaera egiterakoan.
Norbanako edo talde ukituak: datuak uraren tasa, estolderiaren tasa eta saneamendu kanona ordaindu behar dituzten pertsonei eta taldeei buruzkoak dira (abonatuak).
Fitxategiaren oinarrizko egitura:
–Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ.
–Ondasun eta zerbitzuetako transakzioen datuak.
–Datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruenak.
Tratamendu sistema: mistoa.
Datuen komunikazioak: ez daude aurreikusita.
Organo arduraduna: Cascanteko Udala.
Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, kentzeko eta aurka egiteko eskubideak: Cascanteko Udala.
Segurtasun maila: ertaina.
3.–Ikus-entzunezkoen artxiboa.
Xedea eta aurreikusitako erabilerak: osoko bilkuren grabazioak eta interes publikoko beste grabazio eta irudiak biltzen dituen ikus-entzunezko artxibo bat mantentzeko aukera izatea.
Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunengandik, haien irudiak hartuz eta grabazioak eginez.
Norbanako eta talde ukituak: grabazio lekuetan dauden pertsonak. Osoko bilkuretan parte hartzen duten udalkideak eta Udaleko langileak.
Fitxategiaren oinarrizko egitura:
–Identifikazio datuak: irudia/ahotsa.
Tratamendu sistema: automatizatua.
Datuen komunikazioak: Udalaren webgunea eta sare sozialak.
Organo arduraduna: Cascanteko Udala.
Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, kentzeko eta aurka egiteko eskubideak: Cascanteko Udala.
Segurtasun maila: oinarrizkoa.
4.–Kultura eta Kirol Alorra.
Xedea eta aurreikusitako erabilerak: Udaleko Kultura eta Kirol Alorrak antolatzen dituen programa, jarduera, ikastaro eta lehiaketen kudeaketa. Instalazioen kudeaketa.
Datuak non eta nola biltzen diren: interesdunek emanen dituzte datuak, horretarako prestatzen diren inprimakietan edo ahoz.
Norbanako edo talde ukituak: kirol edo kultur jardueretan parte hartzen dutenak eta monitoreak.
Fitxategiaren oinarrizko egitura:
–Identifikazio datuak: izen-deiturak, IFZ, telefonoa, helbidea, sinadura, irudia. Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak.
–Datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruenak.
Tratamendu sistema: mistoa.
Datuen komunikazioak: komunikabideak, webgunea eta sare sozialak.
Organo arduraduna: Cascanteko Udala.
Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, kentzeko eta aurka egiteko eskubideak: Cascanteko Udala.
Segurtasun maila: oinarrizkoa.
5.–Laguntzak eta diru-laguntzak.
Xedea eta aurreikusitako erabilerak: diru-laguntzak edo laguntzak ematea, ordenantza arautzaileen arabera.
Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak interesdunek ematen dituzte, eskaeraren bidez.
Norbanako edo talde ukituak: laguntzen edo diru-laguntzen onuradunak.
Fitxategiaren oinarrizko egitura:
–Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, telefonoa/faxa, NANa, irudia.
–Datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruenak.
–Enpleguko xehetasunen gaineko datuak.
–Merkataritza arloko datuak.
–Ondasun eta zerbitzuetako transakzioen datuak.
Tratamendu sistema: mistoa.
Datuen komunikazioak: ez daude aurreikusita.
Organo arduraduna: Cascanteko Udala.
Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, kentzeko eta aurka egiteko eskubideak: Cascanteko Udala.
Segurtasun maila: oinarrizkoa.
6.–Katastroa.
Xedea eta aurreikusitako erabilerak: katastroa mantentzea, kontsultak egitea eta ziurtagiriak ematea. Landa-lurreko eta hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren diru-bilketa.
Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak interesdunek edo haien legezko ordezkariek ematen dituzte, udal bulegoetan eskriturak entregatzean, edo notariotzek, eskrituren zerrenden berri ematean.
Norbanako edo talde ukituak: katastroko ondasunen titularrak.
Fitxategiaren oinarrizko egitura:
–Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ.
–Inguruabar sozialen datuak.
–Datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruenak.
Tratamendu sistema: mistoa.
Datuen komunikazioa: interes legitimoa dutenak (Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 8.2 artikulua), Arartekoa, Gizarte Segurantzaren erakundeak, beste toki entitateak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko departamentuak, Estatuko Administrazio Orokorra, Kontuen Ganbera, epaileak eta epaitegiak, 12/2006 Foru Lege horren 43. eta 44. artikuluetan araututakoari jarraikiz.
Organo arduraduna: Cascanteko Udala.
Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurka egiteko eskubideak: Cascanteko Udala.
Segurtasun maila: ertaina.
7.–Hilerria.
Xedea eta aurreikusitako erabilerak. Hilerriaren kudeaketa: nitxoen kontzesioen, ehortzien eta titularren ordainagirien kontrola.
Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak interesdunek edo haien legezko ordezkariek ematen dituzte, eskaera bidez.
Norbanako edo talde ukituak: nitxoen eta ehortzien titularrak.
Fitxategiaren oinarrizko egitura:
–Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ.
–Bestelako datuak: nitxoaren zenbakia edo kokapena, heriotzaren data eta tokia.
–Datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruenak.
Tratamendu sistema: mistoa.
Datuen komunikazioak: ez daude aurreikusita.
Organo arduraduna: Cascanteko Udala.
Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, kentzeko eta aurka egiteko eskubideak: Cascanteko Udala.
Segurtasun maila: ertaina.
8.–Zakurren zentsua.
Xedea eta aurreikusitako erabilerak: zakurren zentsua mantentzea, ordenantza arautzailearen arabera.
Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanda, aurkeztutako idazkien edo inprimakien bitartez.
Norbanako edo talde ukituak: zakurren jabeak.
Fitxategiaren oinarrizko egitura:
–Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ, telefonoa.
Tratamendu sistema: mistoa.
Datuen komunikazioak: ez daude aurreikusita.
Organo arduraduna: Cascanteko Udala.
Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, kentzeko eta aurka egiteko eskubideak: Cascanteko Udala.
Segurtasun maila: oinarrizkoa.
9.–0-3 urtekoendako ikastetxea.
Xedea eta aurreikusitako erabilerak: 0-3 urtekoendako Haur Hezkuntzako Ikastetxearen kudeaketa.
Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek edo haien ordezkariek emanen dituzte, datuak biltzeko inprimakien bidez.
Norbanako edo talde ukituak: ikastetxea matrikulatutako ikasleak eta haien gurasoak.
Fitxategiaren oinarrizko egitura:
–Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, Gizarte Segurantzako zenbakia, telefonoa, NANa.
–Ezaugarri pertsonalen datuak.
–Enpleguko xehetasunen gaineko datuak.
–Datu ekonomikoak eta aseguruenak.
–Osasun arloko datuak.
Tratamendu sistema: mistoa.
Datuen komunikazioak: Nafarroako Gobernua.
Organo arduraduna: Cascanteko Udala.
Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, kentzeko eta aurka egiteko eskubideak: Cascanteko Udala.
Segurtasun maila: altua.
10.–Zentro termoludikoa.
Xedea eta aurreikusitako erabilerak: zentro termoludikoaren kudeaketa.
Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek edo haien ordezkariek emanen dituzte, datuak biltzeko inprimakien bidez.
Norbanako eta talde ukituak: zentroaren erabiltzaileak.
Fitxategiaren oinarrizko egitura:
–Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, telefonoa, NANa.
–Ezaugarri pertsonalen datuak.
–Datu ekonomikoak eta aseguruenak.
Tratamendu sistema: mistoa.
Datuen komunikazioak: ez daude aurreikusita.
Organo arduraduna: Cascanteko Udala.
Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, kentzeko eta aurka egiteko eskubideak: Cascanteko Udala.
Segurtasun maila: oinarrizkoa.
11.–Zirkulazioa.
Xedea eta aurreikusitako erabilerak: ibilgailuen errolda mantentzea eta zirkulazioko zerga kobratzea.
Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak etortzen dira Trafiko Zuzendaritza Nagusitik, euskarri informatikoen bidez, eta gestorietatik.
Norbanako edo talde ukituak: udalerrian erregistratutako ibilgailuen titularrak.
Fitxategiaren oinarrizko egitura:
–Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ.
–Datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruenak.
Tratamendu sistema: automatizatua, udal kudeaketaren aplikazioa.
Datuen komunikazioa: Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoak eta Gizarte Segurantzako erakundeak, aldez aurretik eskatuta.
Organo arduraduna: Cascanteko Udala.
Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, kentzeko eta aurka egiteko eskubideak: Cascanteko Udala.
Segurtasun maila: ertaina.
12.–Herri-lurrak.
Xedea eta aurreikusitako erabilerak: Cascanteko Udalaren herri-lurren aprobetxamenduen gaineko adjudikazioa, mantentzea eta diru-bilketa.
Datuak nondik eta nola biltzen diren: adjudikazioan interesaturik daudenek berek ematen dituzte datuak, onuradun izateko behar diren baldintzen ziurtagiriak aurkezturik.
Norbanako edo talde ukituak: herri-lurren aprobetxamenduen onuradunak.
Fitxategiaren oinarrizko egitura:
–Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ.
–Ezaugarri pertsonalen datuak.
–Inguruabar sozialen datuak.
–Datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruenak.
Tratamendu sistema: mistoa.
Datuen komunikazioak: ez daude aurreikusita.
Organo arduraduna: Cascanteko Udala.
Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, kentzeko eta aurka egiteko eskubideak: Cascanteko Udala.
Segurtasun maila: ertaina.
13.–Kontabilitate publikoa eta fakturazioa.
Xedea eta aurreikusitako erabilerak: Udalarekin harreman ekonomiko eta fiskalak izan dituztenen datu pertsonalak bildu eta gordetzea. Aurrekontuko kontabilitate publikoa eta fakturazioa egiteko erabiliko dira datuak.
Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dituzte, dagokion kontabilitateko dokumentuaren bidez.
Norbanako edo talde ukituak: kontabilitate ekitaldian Udalarekin harreman ekonomikoa duten hirugarrenak.
Fitxategiaren oinarrizko egitura:
–Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, NANa/IFZ.
–Datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruenak.
–Ondasun eta zerbitzuetako transakzioen datuak.
Tratamendu sistema: mistoa.
Datuen komunikazioak: Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentua, Kontuen Ganbera, Ogasuneko Ministerioa eta Funtzio Publikoa.
Organo arduraduna: Cascanteko Udala.
Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, kentzeko eta aurka egiteko eskubideak: Cascanteko Udala.
Segurtasun maila: oinarrizkoa.
14.–Kontratuak.
Xedea eta aurreikusitako erabilerak: kudeatzea langileen kontratazioak eta zerbitzu-, obra-, hornidura- eta laguntza-kontratuen adjudikazioak, aplikatu beharreko legeriaren arabera.
Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek emanen dituzte, kontratua adjudikatzeko edo deialdi batean parte hartzeko aurkezten diren agiriekin batera.
Norbanako edo talde ukituak: enplegu deialdietan parte hartzen dutenak eta Udalak kontratuak adjudikatzeko sustatzen dituen lehiaketetan parte hartzen dutenak. Kontratistak.
Fitxategiaren oinarrizko egitura:
–Identifikazio datuak: NANa, izen-deiturak, helbidea, telefonoa, sinadura.
–Inguruabar sozialen datuak.
–Ikasketa eta lanbide datuak.
–Ezaugarri pertsonalen datuak.
–Merkataritza arloko datuak.
–Datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruenak.
Tratamendu sistema: mistoa.
Datuen komunikazioak: Udalaren webgunea-Gardentasunaren Ataria (Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearekin bat) eta Nafarroako Kontratazioaren Ataria (Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legearen 97. artikuluan ezarritakoarekin bat).
Organo arduraduna: Cascanteko Udala.
Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, kentzeko eta aurka egiteko eskubideak: Cascanteko Udala.
Segurtasun maila: oinarrizkoa.
15.–Zehapenen kudeaketa.
Xedea eta aurreikusitako erabilerak: zehapenen tramitazioa, isunen kudeaketa eta kobrantza.
Datuak nondik eta nola biltzen diren: Udalaren edo beste administrazio publiko batzuen ardurapean dauden fitxategietatik datoz datuak.
Norbanako edo talde ukituak: pertsona zehatua, Udalari isuna ordaindu behar diona.
Fitxategiaren oinarrizko egitura:
–Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, NANa/IFZ, telefonoa.
–Inguruabar sozialen datuak.
–Arau-hauste administratiboei buruzko datuak.
Tratamendu sistema: mistoa.
Datuen komunikazioak: ez daude aurreikusita.
Organo arduraduna: Cascanteko Udala.
Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, kentzeko eta aurka egiteko eskubideak: Cascanteko Udala.
Segurtasun maila: ertaina.
16.–EJZ.
Xedea eta aurreikusitako erabilerak: ekonomia-jardueraren gaineko zerga kudeatzea.
Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanda, EJZn alta emateko eskabidearen bidez.
Norbanako edo talde ukituak: udalerrian lanbide edo enpresa jarduerak dituzten pertsonak.
Fitxategiaren oinarrizko egitura:
–Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, telefonoa, IFZ, altaren edo bajaren data.
–Merkataritza arloko datuak.
–Datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruenak.
Tratamendu sistema: automatizatua.
Datuen komunikazioak: Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentua.
Organo arduraduna: Cascanteko Udala.
Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, kentzeko eta aurka egiteko eskubideak: Cascanteko Udala.
Segurtasun maila: ertaina.
17.–Lizentziak, baimenak eta kontzesioak.
Xedea eta aurreikusitako erabilerak: Udalak ematen dituen obra lizentziak, irekitzeko lizentziak edo jarduera-lizentziak, gelak, animalia arriskutsuak eta administrazioaren beste baimen eta kontzesio batzuk kudeatu eta kontrolatzea, bai eta udal instalazioen erabilera ere. Tasa kobratzea.
Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanda, beren datuak eskabidean erregistratzean.
Ukitutako norbanakoak edo taldeak: lizentzia, baimen eta kontzesioen eskatzaileak.
Fitxategiaren oinarrizko egitura:
–Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, telefonoa, IFZ, sinadura.
–Ezaugarri pertsonalen datuak.
–Merkataritza arloko datuak.
–Inguruabar sozialen datuak.
–Datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruenak.
Tratamendu sistema: mistoa.
Datuen komunikazioa: Foru Komunitateko beste organo batzuk.
Organo arduraduna: Cascanteko Udala.
Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, kentzeko eta aurka egiteko eskubideak: Cascanteko Udala.
Segurtasun maila: ertaina.
18.–Kontsumo zerbitzua.
Xedea eta aurreikusitako erabilerak: herriko biztanleendako kontsumoari buruzko aholkularitza juridikoko zerbitzua kudeatzea.
Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek emanda, kontsulta egiteko edo auzia konpontzeko aurkezten diren agiriekin batera.
Norbanako eta talde ukituak: kontsumo zerbitzuaren erabiltzaileak.
Fitxategiaren oinarrizko egitura:
–Identifikazio datuak: NANa, izen-deiturak, helbidea, telefonoa, sinadura.
–Inguruabar sozialen datuak.
–Datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruenak.
–Merkataritza arloko datuak.
–Ondasun eta zerbitzuetako transakzioen datuak.
Tratamendu sistema: mistoa.
Datuen komunikazioak: kontsumo arloan eskumenak dituzten organoak.
Organo arduraduna: Cascanteko Udala.
Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, kentzeko eta aurka egiteko eskubideak: Cascanteko Udala.
Segurtasun maila: oinarrizkoa.
19.–Biztanleen errolda.
Xedea eta aurreikusitako erabilerak: kudeatzea biztanleen udal errolda, ziurtagiriak eta funtzio estatistiko publikoa.
Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak interesdunek edo haien legezko ordezkariek ematen dituzte, udal bulegoetan, erroldatzea eskatzean.
Norbanako edo talde ukituak: Cascanteko bizilagunak.
Fitxategiaren oinarrizko egitura:
–Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ, bizileku-txartela, pasaportea, telefonoa, sinadura.
–Ezaugarri pertsonalen datuak.
–Ikasketa eta lanbide datuak.
Tratamendu sistema: mistoa, udal kudeaketaren aplikazioaren bidez eta paperean.
Datuen komunikazioak: Estatistikako Institutu Nazionala, toki administrazioko beste organo batzuk, Segurtasun Indar eta Kidegoak, eta titularrak baimentzen dituen beste pertsona batzuk.
Organo arduraduna: Cascanteko Udala.
Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, kentzeko eta aurka egiteko eskubideak: Cascanteko Udala.
20.–Langileak.
Xedea eta aurreikusitako erabilerak. Udalaren zerbitzuko langileen kudeaketa: nominak, gizarte aseguruak, laneko arriskuen prebentzioa eta osasunaren zaintza. Sexu delituen gaineko aurrekarien ziurtagiriak kontrolatzea Adingabeen Babes Juridikorako 1/1996 Lege Organikoan ezarritako helburuetarako.
Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek ematen dituzte lan-kontratua sinatzean eta lan-harremanerako behar den dokumentazioa ematean.
Norbanako edo talde ukituak: Cascanteko Udaleko langileak.
Fitxategiaren oinarrizko egitura:
–Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ, Gizarte Segurantzako zenbakia, telefonoa, sinadura.
–Datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruenak.
–Osasun arloko datuak.
–Ezaugarri pertsonalen datuak.
–Enpleguko xehetasunen gaineko datuak.
–Arau-hauste penalak eta administratiboak.
Tratamendu sistema: mistoa da, automatizatua tratamenduaz arduratzen diren hirugarrenen aldetik, eta, paperean, Udalaren aldetik, alderdien arteko lan-harremanak sorrarazten duen dokumentazio guztia erregistratzen duelako.
Datuen komunikazioak: Gizarte Segurantzako erakundeak, Ogasun Publikoa, Zerga Administrazioa eta kanpoko prebentzio zerbitzua.
Organo arduraduna: Cascanteko Udala.
Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, kentzeko eta aurka egiteko eskubideak: Cascanteko Udala.
Segurtasun maila: altua.
21.–Gainbalioak.
Xedea eta aurreikusitako erabilerak: hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga kudeatzea eta kontrolatzea.
Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek edo notariotzek emanda.
Norbanako edo talde ukituak: zerga hau ordaintzera beharturik dauden subjektuak.
Fitxategiaren oinarrizko egitura:
–Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ, zer gisa jarduten duten.
–Datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruenak.
Tratamendu sistema: mistoa.
Datuen komunikazioak: ez daude aurreikusita.
Organo arduraduna: Cascanteko Udala.
Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, kentzeko eta aurka egiteko eskubideak: Cascanteko Udala.
Segurtasun maila: ertaina.
22.–Erreklamazioak.
Xedea eta aurreikusitako erabilerak: ondare-erantzukizuneko eta bestelako erreklamazioak tramitatzea eta kudeatzea. Iradokizunak kudeatzea.
Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanda, aurkeztutako idazkien edo inprimakien bitartez.
Norbanako edo talde ukituak: Udalari erreklamazio edo iradokizuna egiten diotenak.
Fitxategiaren oinarrizko egitura:
–Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ, zer gisa jarduten duten, telefonoa.
–Datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruenak.
–Osasunari buruzko datuak, bereziki babestuak.
Tratamendu sistema: mistoa.
Datuen komunikazioak: ez daude aurreikusita.
Organo arduraduna: Cascanteko Udala.
Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, kentzeko eta aurka egiteko eskubideak: Cascanteko Udala.
Segurtasun maila: altua.
23.–Sarrera-irteeren erregistroa.
Xedea eta aurreikusitako erabilerak: agirien sarrera-irteeren erregistroaz arduratzea.
Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak interesdunek berek edo haien legezko ordezkariek ematen dituzte, edo administrazio publikoek edo beste entitate batzuek, entitatearen bulegoetan bertan, posta arruntaren bidez edo beste modu batean igorrita.
Norbanako edo talde ukituak: Udalarengana idatziz jotzen dutenak eta komunikazio ofizialen hartzaileak.
Fitxategiaren oinarrizko egitura:
–Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea.
Bestelako datuak: data.
Tratamendu sistema: automatizatua, udal kudeaketaren aplikazioa.
Datuen komunikazioak: ez daude aurreikusita.
Organo arduraduna: Cascanteko Udala.
Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, kentzeko eta aurka egiteko eskubideak: Cascanteko Udala.
Segurtasun maila: oinarrizkoa.
24.–Interesen erregistroa.
Xedea eta aurreikusitako erabilerak: Udalbatzako kideen ondareko ondasunak eta bateraezintasunerako izan daitezkeen arrazoiak deklaratzeko erregistroa eta haien jardueren erregistroa eratzea. Bidaia-sariak eta nahitaezko aseguruak ordaintzea.
Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek ematen dituzte, elkarrizketetan eta agiriez arduratzen den idazkariari egiaztagiriak ematean.
Norbanako edo talde ukituak: Cascanteko Udalbatzako kideak.
Fitxategiaren oinarrizko egitura:
–Identifikazio datuak: izen-deiturak, telefonoa, helbidea, NANa, sinadura.
–Datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruenak.
–Inguruabar sozialen datuak.
–Ikasketa eta lanbide datuak.
–Enpleguko xehetasunen gaineko datuak.
–Merkataritza arloko datuak.
Tratamendu sistema: paperezko euskarrian.
Datuen komunikazioa: zuzeneko interes legitimoa dutela frogatzen duten guztiei, eta Lurzoruari buruzko maiatzaren 28ko 8/2007 Legearen bederatzigarren xedapen gehigarriaren eta etorkizuneko beste xedapen batzuen aplikazioaren ondorioz izan daitezkeen lagapenak. Ekonomia eta Ogasun Departamentuari, eta, nahitaezko aseguruak zein aseguru-etxerekin kontratatzen diren, horri jakinaraziko zaio.
Organo arduraduna: Cascanteko Udaleko Idazkaritza.
Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, kentzeko eta aurka egiteko eskubideak: Cascanteko Udaleko Idazkaritza.
Segurtasun maila: oinarrizkoa.
25.–Bikote egonkorren erregistroa.
Xedea eta aurreikusitako erabilerak: ezkondu gabeko bikote egonkorren erregistroa kudeatzea. Ziurtagiriak.
Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek ematen dituzte, eskaera idatzia aurkeztuta erregistroan jasoak izatea eskatzen dutenean.
Norbanako edo talde ukituak: ezkondu gabeko bikote egonkorrak, Cascanteko Udalean erregistratuak daudenak eta helbidea bertan dutenak.
Fitxategiaren oinarrizko egitura:
–Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, NANa, sinadura.
–Datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruenak.
–Ezaugarri pertsonalen datuak.
Tratamendu sistema: erregistro liburua paperezko euskarrian eta automatizatua.
Datuen komunikazioak: epaileak eta epaitegiak.
Organo arduraduna: Cascanteko Udala.
Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, kentzeko eta aurka egiteko eskubideak: Cascanteko Udala.
Segurtasun maila: oinarrizkoa.
26.–Gizarte zerbitzuak.
Xedea eta aurreikusitako erabilerak: Udalak ematen dituen gizarte zerbitzuak kudeatzea.
Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanda, eskaera idatzia egitean.
Norbanako edo talde ukituak: ematen diren zerbitzuen erabiltzaileak.
Fitxategiaren oinarrizko egitura:
–Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, NANa, sinadura, telefonoa, irudia.
–Datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruenak.
–Inguruabar sozialen datuak.
–Osasunari buruzko datuak, bereziki babestuak.
Tratamendu sistema: mistoa.
Datuen komunikazioak: ez daude aurreikusita.
Organo arduraduna: Cascanteko Udala.
Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, kentzeko eta aurka egiteko eskubideak: Cascanteko Udala.
Segurtasun maila: altua.
27.–Zerbitzu telematikoak.
Xedea eta aurreikusitako erabilerak: administrazio elektronikoan sartu eta tramiteak sarearen bidez egiteko aukera ematea.
Datuak non eta nola biltzen diren: interesdunek emanen dituzte datuak, Udalaren webgunean eta egoitza elektronikoan horretarako prestatzen diren inprimakietan.
Norbanako eta talde ukituak: tramiteak webgunearen bitartez egiten dituzten erabiltzaileak.
Fitxategiaren oinarrizko egitura:
–Identifikazio datuak: izen-deiturak, NANa, helbidea, telefonoa.
Tratamendu sistema: automatizatua.
Datuen komunikazioak: ez daude aurreikusita.
Organo arduraduna: Cascanteko Udala.
Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, kentzeko eta aurka egiteko eskubideak: Cascanteko Udala.
Segurtasun maila: oinarrizkoa.
28.–Aparkatzeko txartela, desgaitasuna dutenentzat.
Xedea eta aurreikusitako erabilerak: desgaitasuna dutenei aparkatzeko txartelak ematearen gaineko kudeaketa, betebeharrak egiaztatzea, eta emandako txartelak kontrolatzea eta mantentzea.
Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek edo haien legezko ordezkariek ematen dituzte, eskabide baten bidez eta eskatzen den dokumentazioa hari erantsita eskaera egitean.
Norbanako edo talde ukituak: baliaezintasun iraunkorra duten gidariak eta haien zaintzaileak edo haiekin bizi diren ahaideak.
Fitxategiaren oinarrizko egitura:
–Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, NANa, sinadura, irudia.
–Ezaugarri pertsonalen datuak.
–Osasun arloko datuak.
Tratamendu sistema: mistoa.
Datuen komunikazioak: ez daude aurreikusita.
Organo arduraduna: Cascanteko Udala.
Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, kentzeko eta aurka egiteko eskubideak: Cascanteko Udala.
Segurtasun maila: altua.
29.–Bideozaintza.
Xedea eta aurreikusitako erabilerak: pertsonen, ondasunen eta instalazioen segurtasuna bermatzea.
Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek emanda, irudiak grabatuta.
Norbanako edo talde ukituak: kamerak dauden tokietan barna ibiltzen direnak.
Fitxategiaren oinarrizko egitura:
–Identifikazio datuak: irudia.
Tratamendu sistema: automatizatua.
Datuen komunikazioak: Segurtasun Indar eta Kidegoak, epaileak eta epaitegiak.
Segurtasun maila: oinarrizkoa.
Organo arduraduna: Cascanteko Udala.
Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, kentzeko eta aurka egiteko eskubideak: Cascanteko Udala.
30.–Udaltzaingoaren alorra.
Xedea eta aurreikusitako erabilerak. Agenteen jarduketak kudeatzea: aktak, parteak, txostenak, salaketen tramitazioa, isunen kudeaketa eta abar.
Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek, beste pertsona fisiko batzuek edo administrazio publikoek emanda. Bilketa egiteko prozedura ahozkoa izan daiteke, edo inprimakien bidezkoa, edo beste administrazio batzuek jasotako jakinarazpenen bidezkoa.
Norbanako edo talde ukituak: tokiko agenteen esku-hartze edo jarduketaren batekin zerikusia duten lagun guztiak.
Fitxategiaren oinarrizko egitura:
–Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, telefonoa, IFZ, irudia.
–Ezaugarri pertsonalen datuak.
–Inguruabar sozialen datuak.
–Arau-hauste penalei buruzko datuak.
–Arau-hauste administratiboei buruzko datuak.
–Babes berezia duten datuak.
–Genero-indarkeriari buruzko datuak.
Tratamendu sistema: mistoa.
Datuen komunikazioa: organo judizialak, Foru Komunitateko beste organo batzuk, beste toki entitateak, Segurtasun Indar eta Kidegoak, interes legitimodunak.
Organo arduraduna: Cascanteko Udala.
Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, kentzeko eta aurka egiteko eskubideak: Cascanteko Udala.
Segurtasun maila: altua.
Bigarrena.–Alkatetzaren 2006ko uztailaren 4ko Ebazpenaren bitartez (2006ko 102. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abuztuaren 25ean) sortutako honako fitxategi hauek kentzea, fitxategien berrantolaketaren eta informazio sisteman egin aldaketen ondorioz: “Helbideen agenda”, “Udal espedienteak”, “Zehapen espedienteak”, “Kudeaketa integrala eta udal kontabilitatea”, “Udal haurtzaindegia” eta “Langileak”.
“Helbideen agenda” izeneko fitxategiko datuak “Harremanetarako agenda” izeneko fitxategi sortu berrian sartuko dira.
“Udal espedienteak” izeneko fitxategiko datuak, beraien tratamenduaren xedearen arabera, sortu berri diren honako fitxategi hauetan sartuko dira: “Kontratuak”, “Lizentziak, baimenak eta kontsezioak”, “Laguntzak eta diru-laguntzak” edo “Erreklamazioak”.
“Zehapen espedienteak” izeneko fitxategiko datuak “Zehapenen kudeaketa” izeneko fitxategi sortu berrian sartuko dira.
“Udal kudeaketa eta kontabilitatea eta zerrendak egitea” izeneko fitxategiko datuak sortu berri diren honako fitxategi hauetan sartuko dira: “Biztanleen errolda”, “Zirkulazioa”, “Katastroa” edo “Kontabilitate publikoa eta fakturazioa”.
“Udal haurtzaindegia” izeneko fitxategiko datuak “0-3 urtekoendako ikastetxea” izeneko fitxategi sortu berrian sartuko dira.
“Langileak” izeneko fitxategiko datuak izen bereko fitxategi sortu berrian sartuko dira.
Hirugarrena.–Ordenantza hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta xedatzea aipatu fitxategiak kendu eta sor daitezela, eta sortutakoak Datuak Babesteko Espainiako Agentziako Erregistroan inskriba daitezela.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Cascanten, 2018ko otsailaren 8an.–Alkate udalburua, Alberto Añón Jiménez.
Iragarkiaren kodea: L1802000
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
