74. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Aldaketa, Telebanaketa eta Internet zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Aranguren Ibarreko Udalak, 2017ko abenduaren 19an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa Telebanaketa eta Internet zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean.

Jendaurrean jartzeko iragarkia 2018ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 18an, eta jendaurrean egon bitartean inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Beraz, behin betiko onetsirik gelditu da, eta honako hau da haren testua:

Mutiloan, 2018ko martxoaren 1ean.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

ORDENANTZA FISKALA, TELEBANAKETA ETA INTERNET ETA TELEKOMUNIKAZIO ZERBITZUEN PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen lehen tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitatea da eskuragarri izatea edo egiazki erabiltzea Aranguren Ibarreko Udalaren Telebanaketa eta Internet eta Telekomunikazioen Sarea.

Subjektu pasiboak

3. artikulua. Subjektu pasiboak dira eta ordenantza honetan arautzen diren kuotak ordaintzera behartuta daude Aranguren Ibarreko etxebizitzen jabeak edo maizterrak, Telekomunikazioen sarea jada erabiltzen badute edo harekiko lotura eskatu badute.

Karga-oinarriak

4. artikulua. Karga-oinarriak honako hauek dira:

a) Telekomunikazioen sareari (Tv eta Internet) lotzea.

b) Telebanaketa zerbitzuaren erabiltzaileak.

c) Telebanaketa eta Internet zerbitzuaren erabiltzaileak.

d) Trasladoak edo alta berezia.

e) Telekomunikazioen (Tv eta Internet) zuntz bidezko sarearen erabiltzaileak.

Tarifak

5. artikulua. Kuota hauek ezarri dira:

a) Telekomunikazioen sareari lotzeagatik, telebanaketa zerbitzuarekin, etxebizitzen jabeek edo maizterrek 150 euro ordaindu beharko dituzte, antena kolektiboa duten etxebizitza blokeek izan ezik; horiek 60 euro ordainduko dituzte etxebizitza bakoitzeko.

b) Udalaren Internet zerbitzuan alta emateagatik, telebanaketan nahitaezko alta emateaz gain, 100 euro ordaindu beharko zaizkie Udalak kontratatutako instalatzaileei. Zuntz zerbitzuan alta emateagatik, 275 euro ordaindu behar da.

c) Sarea erabiltzeagatik, soilik telebista ikusi ahal izateko, urteko kuota 20 eurokoa da, sareari lotuta dagoen etxebizitza bakoitzeko.

d) Sarea telebistarako eta interneterako erabiltzeko, urteko kuota 80 eurokoa da, sareari lotuta dagoen etxebizitza bakoitzeko.

e) Telekomunikazioen zerbitzua zuntz sarearen bidez erabiltzeko, urteko kuota 100 eurokoa da, sareari lotuta dagoen etxebizitza bakoitzeko. Ibarreko bizitegi eremuetan ezarritako enpresek erabiltzeko, urteko kuota 100 eurokoa da. Ibarreko jarduera ekonomikoko eremuetan (industrialdeak) ezarritako enpresek erabiltzeko, urteko kuota 400 eurokoa da. IP dedikatu bakoitzeko, urteko kuota 100 eurokoa da.

f) Trasladoaren ondoriozko alta berezietan, erabiltzailea Internet erabiltzeko gailuren baten jabea baldin bada, aurreko etxebizitzan erabiltzen baitzen, alta berriagatik 100 euro ordainduko ditu.

g) Berriz hartzeko tasa. Erabiltzaile batek zerbitzuan baja ematea eskatu ondoren, etxebizitza berean berriz alta ematea eskatzen badu, hilabete bateko epean, 50 euro ordainduko ditu. Hilabete baten ondoren, alta berri bat bezala tramitatuko da.

Kudeatzeko arauak

6. artikulua. Telebanaketa eta Internet eta Telekomunikazioen sarea Aranguren Ibarreko Udalarena da, eta inork ezin izango du haren adarrik egin, ez eta sareari lotu ere, Udalaren baimenik gabe.

7. artikulua. Telebanaketa eta Internet eta Telekomunikazioen sareari lotu edo baja eman nahi dutenek Aranguren Ibarreko Udalari aurkeztu beharko diote eskabidea, eta bertan adierazi behar dute zein den etxebizitzaren egoera eta kontratatu nahi duten/dituzten zerbitzua/k.

Sarearen mantenimenduaren adjudikazioa duen enpresak beti egon beharko du lotura egiteko unean, sarean gerta daitezkeen kalteak saihesteko.

8. artikulua. Sare orokorrari lotzeko lanak hasi aurretik, hargune eskubideak ordaindu beharko dira.

Zuntz optikoaren bidezko telekomunikazio sarea erabilgarri dagoen eremuetan, soilik tramitatuko dira zuntz bidezko sarerako altak (sare ardazkidean ez), hortaz, ezin da alta eman soilik telebanaketa zerbitzuan.

9. artikulua. Aranguren Ibarreko Udalaren ardura izango da Telebanaketa eta Internet eta Telekomunikazioen sarean beharrezkoak diren konponketak egitea; horrek esan nahi du seinale zuzenak ziurtatu behar dituela kanpoko harguneko TAPen, etxebizitza bakoitzerako.

Lotuneko TAPetik aurrera gertatzen diren hausturak eta matxurak, etxebizitza bakoitzeko hargunea barne, etxebizitzaren jabearen edo maizterraren kontura izango dira.

Diru-bilketa

10. artikulua. Telebanaketaren kuota urtean behin ordainduko da. Interneten eta Telekomunikazioen kuota bi seihilekotan ordainduko da.

Erabiltzaile batek zerbitzuetako batean baja ematea eskatzen badu, kuota hainbanatuko da seihilekoetan eta autolikidazioa egingo da.

Hargune eskubideak beharrezkoak diren harguneak egin aurretik ordainduko dira.

11. artikulua. Borondatezko aldian beren tasak ordaintzen ez dituztenek Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Erregelamenduan luzapenagatik ezarritako errekarguak jasango dituzte. Aipatu erregelamenduaren 275. artikuluan ezarritako epeak igarota, premiamendu bidez ordainaraziko da, dagozkion errekarguekin batera.

12. artikulua. Ordenantza honek arautzen dituen zerbitzuetako erabiltzaileek bi urteko kuotak edo gehiago ordaintzeke dituzten zergadunen kasuan, ulertuko da horiek bajak direla, eta Udalak hori erabakiz gero, aurreko artikuluan xedatutakoa ukatu gabe, hornidurak etengo dira.

Ordaintzeko dituzten tasak pagatuz gero, erabiltzaile horiek zerbitzua berriz hartzeko eskatzen badute, hargune eskubideak ordaindu beharko dituzte zerbitzua lehen aldiz hartuko balitz bezala, non ez den frogatzen ordainketan berandutu izana norberaren gogoz ez, bertze arrazoiren bategatik izan dela.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.–Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritako prozeduraren arabera behin betiko onetsitakoan, ordenantza fiskal honek indarra hartuko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean testua oso-osorik argitara emandakoan.

Bigarrena.–Ordenantza honek indarra hartzen duenean, indarrik gabe geldituko da aurreko ordenantza.

Iragarkiaren kodea: L1803245