2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
2018ko aurrekontua. Hasierako onespena
Altsasuko Udalak, 2018ko apirilaren 11ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2018ko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Altsasun, 2018ko apirilaren 12an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1804898