1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
46E/2018 EBAZPENA, martxoaren 5ekoa, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez ingurumen ukipenetarako baimena ematen baita "Mendigorria-Larraga" izeneko 13,2 kV-eko linearen bariantearen proiekturako, Larragako 11. poligonoko 1241. lurzatian pibot bat ezarri nahi delako, Larragako udal mugartean. Viveros Villanueva Vide SL da sustatzailea.
Goian aipatutako espedienteari dagokion ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera sartu da Lurralde eta Paisaia Zerbitzuan. Espediente hori 2C eranskineko l) epigrafean (Energiari dagozkion instalazioak) dago sartuta: Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuarena.
Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 36. artikuluak ezartzen du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak ebazpen arrazoitua emanen duela ingurumen ukipenetarako baimena eman edo ukatzeari buruz.
Foru dekretu horren 31.2 artikuluak ezartzen du ingurumen ukipenetarako baimenak bere baitan bilduko duela lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jardueretarako baimena ere, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen dituela.
Honako honetan datza egin nahi den jarduketa: "Mendigorria-Larraga" izeneko 13,2 kV-eko linearen ibilbidea aldatzea; Larragako 11. poligonoko 1241. lurzatia zeharkatzen du. Viveros Villanueva Vides SL da lurzatiaren jabea eta linea eragotziko duen ureztatzeko pibot bat instalatu nahi du; hori dela eta, haren ibilbidea aldatzeko baimena eskatzen du. Linea Sociedad de Corralizas y Electra de Artajonarena da eta haren instalazioei ematen die elektrizitate hornidura. Sustatzaileak 5. euskarria lekuz aldatzea proposatzen du, dagoen lekutik lurzatia poligono bereko 1243. lurzatitik banatzen duen bidearen bazterrera eramanda. Euskarri berria linearen lerrokatze berriaren erpina izanen da; 743 m izanen ditu linea berriak eta 9. euskarrian bukatuko da; hura ere ordeztu eginen da, baina leku berean mantendu.
Espedientean jasota daude Larragako Udalak eta Lurraldearen Antolamenduaren eta Estrategiaren Atalak emandako txostenak. Ingurumen Eraginaren eta Paisaiaren Atalak espedientearen aldeko txostena eman du.
Espedientean dauden txostenak ikusirik, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretua betez, eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 760/2016 Ebazpenaren bidez eskuordetuak ditudan eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea, "Mendigorria-Larraga" izeneko 13,2 kV-eko linearen bariantearen proiekturako, Larragako 11. poligonoko 1241. lurzatian pibot bat ezarri nahi delako, Larragako udal mugartean. Sustatzailea Viveros Villanueva Vide SL da.
2. Baimenak neurri hauek aplikatzera behartzen du:
–Ingurumen arlokoak:
- –Aurkeztutako proiektuaren arabera, lotzeko kateetan, U70YB20-AC+PECA-700-A isolagailua erabiliko da.
- Ordezkatuko den sare elektrikoan zaharkituta gelditu diren azpiegitura guztiak (euskarriak, eroaleak...) kendu egin beharko dira.
–Hirigintza arlokoak:
- Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 111.2 artikuluaren arabera, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zena, aurrerantzean LAHFLTB, instalazioaren edo azpiegituraren elementuek, kanpora ateratzen direnek, 3 metroko zortasun eremua errespetatu beharko dute, bide publikoaren kanpoko bazterretik neurtuta.
- Baimen honek ez du babesten lurzoru urbanizaezinaren gaineko jarduerak edo horren gainean ezarri gogo direnak sarera lotzea.
- Egin gogo den jarduerak ukitzen ahal duten edo horren trabagarri izaten ahal diren azpiegitura eta zortasunei dagokienez, sustatzaileak, obrak hasi baino lehen, behar diren kontsultak eginen ditu eta, hala badagokio, behar diren baimen guztiak eskuratuko ditu kasuan kasuko gaian eskudun diren organoetatik.
- Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 117.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen honen bidez babesten den jarduera egin edo martxan jarri beharko da baimena eman eta bi urteko epean gehienez. Epe hori iragandakoan, baimenaren ondorioak bukatuko dira, eta ez du eraginik izanen.
3. Proiektuaren ingurumen ukipenetarako baimena eskuratzeko, ezinbestekoa da 10.000 euroko fidantza jartzea, baimendutako jarduerak kalterik sortzen badu haiek lehengoratu edo gutxituko direla bermatzeko.
4. Baimen honek, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezartzen diren ondorioak izanen ditu; izan ere, artikulu horretan lurzoru urbanizaezinean egin behar diren jarduerak baimentzeko prozedura ezartzen da.
5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal du, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.
Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.
6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
7. Ebazpen hau Lurraldearen Antolamenduaren eta Estrategiaren Atalari, Larragako Udalari, Tafalla aldeko Basozaintzari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2018ko martxoaren 5ean.–Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendaria, Carmen Ursúa Sesma.
Iragarkiaren kodea: F1803276