74. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

33E/2018 EBAZPENA, martxoaren 1ekoa, Lurraldearen eta Paisaiaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emandako otsailaren 1eko 91E/2016 Ebazpena partzialki aldatzen duena; horrek ingurumen ukipenetarako baimena ematen zion Erriberriko La Nava legar-hobia behin betiko bertan behera utzi eta lehengoratzeko Planari, Erriberriko udal mugapean. Sustatzailea Construcciones y Excavaciones Erri-Berri SL da.

2018ko otsailaren 2an, Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emandako otsailaren 1eko 91E/2016 Ebazpena aldatzeko eskaera aurkeztu da Lurraldearen eta Paisaiaren Zerbitzuan. Espediente hori abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2.C eranskineko O) kategorian dago sartuta (Aldi baterako instalazioak, obra osagarriak, lurraren edo bestelako hondakin inerteen hondakindegiak, haiek ustiatzeko aldia bi urtetik beherakoa bada, metaketak, beste eranskin batzuetan ageri ez diren erauzketa lanak). Foru dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen, eta, horregatik, ingurumen ukipenetarako baimenaren araudiaren mende egonen da.

Sustatzaileak bere eskaera justifikatzeko jakinarazten du La Nava legar-hobia lehengoratzeko eta ixteko epearen bukaeran (2018ko otsailaren 1a) ez zuela material egoki nahikorik lan horiek burutu ahal izateko, eta, beraz, emandako ingurumen ukipenetarako baimenaren epea urtebetez luzatzea eskatzen du.

Ingurumen Eraginaren eta Paisaiaren Atalak eskaera horren aldeko txostena egin du, uste baitu epea luzatuz gero lehengoratzearen azken helburuak lortzen ahal direla beste ingurumen eragin nabaririk sortu gabe. Atal horrek bere aldeko txostena emateko, otsailaren 1eko 91E/2016 Ebazpenaren gainerako baldintzak betetzen segitzea ezartzen du kondizio gisa; lehengoratzeko epea bakarrik aldatzen da (Ebazpenaren baldintzetako hirugarren puntua).

Espedientean dauden txostenak ikusirik, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretua betez, eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 760/2016 Ebazpenaren bidez eskuordetuak ditudan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Otsailaren 1eko 91E/2016 Ebazpena, Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, partzialki aldatzea; horren bidez, ingurumen ukipenetarako baimena ematen dio Erriberriko La Nava legar-hobia behin betiko bertan behera utzi eta lehengoratzeko Planari, Erriberriko udal mugapean. Sustatzailea Construcciones y Excavaciones Erri-Berri SL da. Baldintzetan, 3. paragrafoaren 2. puntua ordezkatu da eta honela geldituko da:

–Urtebetekoa izanen da legar-hobia lehengoratzeko eta behin betiko ixteko epea, ingurumen ukipenetarako baimenaren ebazpen hau ematen den egunetik aurrera.

2. Baimenak balioa izateko, beharrezkoa izanen da Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 1eko 91E/2016 Ebazpenean ezarritako gainerako baldintzak betetzea.

3. Baimen honek, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezartzen diren ondorioak izanen ditu; izan ere, artikulu horretan lurzoru urbanizaezinean egin behar diren jarduerak baimentzeko prozedura ezartzen da.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen hau igortzea Lurraldearen Antolamenduaren eta Estrategiaren Atalari, Erriberriko Udalari, Tafalla aldeko Basozaintzari eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko martxoaren 1ean.–Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendaria, Carmen Ursúa Sesma.

Iragarkiaren kodea: F1802979