74. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko psikologo kliniko izateko 4 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko psikologo kliniko izateko 4 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoa betetzeko (2010eko 40. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 27koa), deialdi horretako epaimahaiak probak gainditu dituzten izangaien izenen zerrenda aurkeztu du, lortutako puntuazioaren araberakoa, eta, horrekin batera, probak gainditu eta puntuaziorik altuenak izateagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal diren izangaiak izendatzeko proposamena egin du.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko psikologo kliniko izateko 4 lanpostutarako ondokoak izendatzeko proposamena onesten da:

BRUGOS MIRANDA, DAVID.

SAINZ PEZONAGA, M.ª CARMEN

BELAUNZARAN MENDIZABAL, JON

OTERO LARREA, MARÍA

2. Hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko apirilaren 10ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Esteban Ruiz Álvarez.

Iragarkiaren kodea: F1804828