73. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

210/2018 EBAZPENA, otsailaren 27koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, otsailaren 24ko 476/2017 Ebazpenaren eranskinaren 2.1 oinarria aldatzen duena. Ebazpen haren bidez, Nafarroako laneratze eta gizarteratze enpresen laguntza teknikorako diru-laguntzen deialdia onetsi zen.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 24an emandako 476/2017 Ebazpenaren bidez, eta urriaren 26ko 94/2016 Foru Dekretuaren babesean, Nafarroako laneratze eta gizarteratze enpresen laguntza teknikorako diru-laguntzen deialdia onetsi zen.

Aipatu deialdia egoera berrira egokitzeko asmoz, eta Orientaziorako, Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzuko zuzendariaren txostena ikusirik, 2.1 oinarria aldatzea proposatzen baita.

Horrenbestez, azaldutakoarekin bat eta abenduaren 2ko 263/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuen 12. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 24an emandako 476/2017 Ebazpenaren eranskinaren 2.1 oinarria aldatzea, hots, “Hauek izan daitezke oinarri hauetan arautzen diren diru-laguntzen onuradun” izenekoa (ebazpen haren bidez, Nafarroako laneratze eta gizarteratzeko enpresen laguntza teknikorako diru-laguntzen deialdia onetsi zen). Beste kasu bat gehitzen da:

“c) Behin betikoz laneratze eta gizarteratze enpresa gisa kalifikatutakoak.”

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, honako hauetan xedatutakoarekin bat: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikulua.

Iruñean, 2018ko otsailaren 27an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Paz Fernández Mendaza.

Iragarkiaren kodea: F1802834