73. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

209/2018 EBAZPENA, otsailaren 27koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, maiatzaren 13ko 1558/2008 Ebazpenaren eranskinaren 1. oinarria aldatzen duena. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emandako ebazpen haren bidez, pertsona ezgaituentzat lan-merkatu arruntean enplegu lagundua lortzeko diru-laguntzen deialdia onetsi zen, eta deialdia arautzeko oinarriak ezarri.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak maiatzaren 13an emandako 1558/2008 Ebazpenaren bidez, pertsona ezgaituentzat lan-merkatu arruntean enplegu lagundua lortzeko diru-laguntzen deialdia onetsi zen, eta deialdia arautzeko oinarriak ezarri.

Deialdia Europar Batasunaren exentzio erregelamenduari egokitzeko asmoz, 1. oinarrian ageri den testua aldatzea proposatzen da.

Horrenbestez, azaldutakoarekin bat eta abenduaren 2ko 263/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuen 12. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak maiatzaren 13an emandako 1558/2008 Ebazpenaren eranskinaren 1. oinarria aldatzea, hots, “Xedea” izenekoa. Ebazpen haren bidez, pertsona ezgaituentzat lan-merkatu arruntean enplegu lagundua lortzeko diru-laguntzen deialdia onetsi da eta deialdia arautzeko oinarriak ezarri dira. Paragrafo hau gehitzen zaio:

“Ekainaren 17an emandako 651/2014 (EB) Erregelamendua aplikatuko da deialdi honetan, hau da, merkatu bateratuarekin bateragarriak diren laguntzen kategoria batzuk finkatu zituena Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz.”

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, honako hauetan xedatutakoarekin bat: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikulua.

Iruñean, 2018ko otsailaren 27an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Paz Fernández Mendaza.

Iragarkiaren kodea: F1802833