73. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

39/2018 EBAZPENA, martxoaren 27koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, kanpo sustapenerako diru-laguntzen 2018ko deialdia onesten duena, zeina ICEX España Exportación e Inversionesen ICEX Next programaren osagarria baita.

ICEXen datuen arabera, 2016. urtean, Nafarroan 2.579 enpresa esportatzaile zeuden, hau da, Nafarroako enpresen %6,7.

Enpresak nazioartera ateratzea gure enpresak sendotzeko eta haien bideragarritasuna bermatzeko funtsezkoa dela jakitun, Nafarroak Gobernuak, Nafarroako Nazioarteko Planaren barruan, jarduketa berariazkoak aurreikusi ditu esportatzen duten nafar enpresen kopurua handitzeko. Nazioartera ateratzeko prozesua hasi nahi duten edo arlo horretan lehenbiziko urratsak ematen ari diren Nafarroako ETEei laguntzeko asmoz, Nafarroako Gobernuak bat egin du ICEXen estrategiarekin (hots, nazioartera ateratzeko lehenengo faseak laguntzea ICEX NEXT programaren bidez), eta, hala, deialdi bat diseinatu du ICEX Next programari atxikitako nafar enpresei zuzendua, ICEX Next delakoak ematen dituen laguntzak indartzen dituena. Ahaleginak batuz gero, nazioartera ateratzeko pizgarria handiagoa izanen da, eta errazagoa izanen da ahalegin hori arrakastatsua izatea.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Kanpo sustapenerako diru-laguntzen 2018ko deialdia onestea.

2. Diru-laguntza hauen oinarri arautzaileak onestea, ebazpen honen 1. eranskinean jasotzen direnak.

3. 150.000 euroko gastua baimentzea, 2018ko Gastuen Aurrekontuetako “Kanpo sustapenerako ekintzak enpresetarako” izeneko 810003-81430-4709-431300 partidaren kargura.

4. Ebazpen hau eta dagozkion eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta navarra.es webgunean argitaratzea, orok jakin dezan.

5. Deialdi honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2018ko martxoaren 27an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

1. ERANSKINA

Oinarri arautzaileak

Kanpo sustapenerako 2018ko deialdia

1. oinarria.–Xedea.

Oinarri hauen xedea da Nafarroako ETEen esportazio prozesua hasi eta bizkortzeko diru-laguntzak emateko arauak ezartzea.

2. oinarria.–Onuradunak.

1. Honako baldintza hauek betetzen dituzten Nafarroako ETEak izan daitezke onuradunak:

a) ICEX-Kanpo Merkataritzarako Espainiako Institutuak sustatzen duen ICEX Next programan onartuak izatea.

b) Helbide fiskala Nafarroan izatea.

c) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluak ezarritako debeku-egoeretako batean ere ez egotea. Eskabidearen inprimakian ageri den erantzukizunpeko adierazpenaren bidez egiaztatuko da hori.

2. Betebehar horiek 5. oinarrian aipatzen diren agiriak aurkeztuz frogatu beharko dituzte enpresa eskatzaileek, eta diru-laguntzaren xede diren jarduerak bukatu arte bete beharko dituzte.

3. Helbide fiskala eta enpresek zerga arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela egiaztatzeko, diru-laguntza eskatzeak berekin dakar departamentu honi baimena ematea inguruabar hori ziurtatzen duten datuak kontsultatzeko.

3. oinarria.–Gastu diruz lagungarriak.

1. Enpresak aurkezten duen nazioartekotze planari batere zalantzarik gabe dagozkion gastuak izanen dira diruz lagungarriak, kontzeptu hauen barrenean sartzen badira:

–Zabalkunde-sustapenerako materiala.

–Publizitatea.

–Ferietan erakusketari gisa parte hartzea.

–Merkataritza-bidaiak eta merkatua aztertzekoak.

–Sustapenerako ekintzak.

–Patenteak eta markak erregistratzea.

–Nazioartera ateratzeko beste gastu batzuk.

Gastu kategoria bakoitzean hautagarriak diren kontzeptuak eta hautagarriak ez direnak gastuak justifikatzeko eskuliburuan ageri dira, diru-laguntzen fitxan.

2. Aurreko ataletan ezarritakoaren arabera enpresek egiten dituzten gastu guztiek PIN logoa eraman behar dute, eta, horretaz gain, haiek egin direla frogatu eta/edo grafikoki erakutsi beharko da.

3. Gastu diruz lagungarritzat hartuko dira oinarri honen 1. atalean aipatutako kontzeptuen barruan sartzen direnak, baldin eta 2017ko azaroaren 1etik 2018ko urriaren 31ra bitarte egin eta ordaintzen badira, eta, betiere, enpresa ICEX NEXT programari atxikitzeko gutuna sinatu ondoren eta programan parte hartu bitartean egin badira. Ferien kasuan, aurretik egindako gastuak eta ordainketak onartuko dira, betiere hautagarri den epearen barruan egiten diren ferietakoak baldin badira.

4. ICEX Next programaren barnean sartuta ez dauden gastuak aurkez daitezke, behar bezala justifikatzen bada ICEX Next programaren diru-laguntza ez dela aski horiek pagatzeko.

4. oinarria.–Diru-laguntzaren zenbatekoa.

Deialdi honetan gehienez ere 10.000 euro eman dakizkioke enpresa bati. 2016an eta/edo 2017an deialdi honetako laguntzen onuradunak izan ziren enpresen kasuan, 2018ko deialdian ere onuradunak izanez gero, aurreko deialdien kargura ordaindutako laguntzak eta 2018an emandako zenbatekoa, batuta, ezin da 10.000 eurotik gorakoa izan.

GASTUAREN KONTZEPTUA

DIRU-LAGUNTZA (%)

GEHIENEKO
DIRU-LAGUNTZA

Merkataritza-bidaiak eta merkatua aztertzekoak

%50

Bidaia-poltsaren %50 (2. eranskina)

3. oinarrian jasotako gainerako gastuak

%30

Gehieneko diru-laguntza, guztira

10.000 euro

Diruz lagundutako aurrekontuaren %60 gauzatzen ez duten enpresek (aurrekontu horren arabera kalkulatu da diru-laguntza) laguntzarako eskubidea galduko dute.

5. oinarria.–Eskaerak aurkeztea.

1. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da: deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta hurrengo hilabetean bukatuko, hileko egun berean.

2. Eskaerak telematika bidez aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariaren zerbitzuen katalogoko fitxa erabiliz (aurrerantzean, laguntzen fitxa): http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/7476/Subvencion-a-pymes-para-promocion-exterior-2018. Fitxa horretan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko esteka bat izanen da.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.8 eta 66.6 artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, ez dira aurkeztutzat hartuko laguntzen fitxan dagoen eredura egokitzen ez diren eskaerak, eta telematikoki eta aipatutako fitxaren bitartez aurkezten ez direnak. Horrenbestez, aurkeztutzat jotzen ez direnez, eskaera horiek ezin izanen dira zuzendu.

3. Diru-laguntza eskabidea bat etorriko da Nafarroako Gobernuaren Interneteko www.navarra.es atarian dagoen ereduarekin, eta harekin batera dokumentazio hau aurkeztu beharko da, dokumentuak banan-banan eskaneatuta eta behar bezala identifikatuta:

a) ICEX Next programari atxikitzeko gutunaren kopia.

b) 6. oinarriko 2., 3., 4. eta 5. irizpideak baloratzeko datuak egiaztatzeko moduko dokumentazioa.

4. Aurkeztutako dokumentazioak ez baditu Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 66. artikuluko betebeharrak betetzen, Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak interesdunari eskatuko dio 10 egun balioduneko epean zuzentzeko, eta ohartaraziko dio, hala egin ezean, eskaera bertan behera uzten duela ulertuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela.

6. oinarrian ezarritako irizpideak baloratzeko eskatzen den dokumentazioa aurkezten ez bada, hori ezin izanen da inola ere konpondu.

Gainera, Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak ekintza diruz lagungarriak egin direla frogatzeko agiriak eskatzen ahalko dizkio ICEXi, eskaeretan jasotako datuak egiaztatzearren.

6. oinarria.–Diru-laguntzak emateko irizpideak.

Laguntza hauek norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira. Hartara, aurkeztutako eskaerak konparatuko dira, haien artean lehentasuna ezartzeko, oinarri honetan ezarritako balorazio irizpideekin bat.

Laguntzen zenbatekoa kalkulatzeko, balorazio handiena eskuratzen duten eskaerei 4. oinarrian ezarritako laguntza-intentsitatea aplikatuko zaie, deialdi honetarako aurrekontuan erabilgarri dagoen kreditua agortu arte.

–1. irizpidea: jarduketa planaren kalitatea 2017rako xedeko herrialdean edo merkatuan, 60 puntu arte.

ATALA

EDUKIA

PUNTUAK

Posizionamendu estrategikoa

Eskaintza zein segmenturi zuzendu behar zaion. Honako hauek baloratuko dira:

–Segmentua definitzeko datu zehatzak ematea.

–Segmentuaren ezaugarriak, motibazioak eta erosteko ohiturak ezagutzea.

5 puntu gehienez

5 puntu gehienez

Proiektuaren helburuak

Helburuak espezifikoak, neurgarriak, errealistak eta aipagarriak izatea baloratuko da, eta proiektua 2018an bukatzeko mugatuak.

20 puntu gehienez

2018ko ekintza plana

–Aurreikusitako ekintzen deskribapena. Helburuekin duten lotura eta helburuak lortzeko ahalmena baloratuko da.

–Helburuen eta ekintzen egutegia.

–Aurrekontua, ekintzaz ekintza xehakatua.

10 puntu gehienez

10 puntu

10 puntu

–2. irizpidea: ICEX Next programan sartzeko ICEXek emandako puntuazioa, 20 puntu arte. Emandako puntuazioa frogatzeko, “Negozio ereduaren analisia” izeneko B eranskinaren kopia aurkeztuko da, ICEXek baloratua.

–3. irizpidea: Nafarroako Foru Komunitatean kalitateko enplegua sortzeko duen eragina, 10 puntu arte.

Enpresa eskatzaileak Nafarroako Foru Komunitatean kalitateko enplegua sortzea eta mantentzea baloratuko da.

Enplegua sortu duela frogatzeko, enpresak Nafarroan duen kotizazio kontuaren kodeari dagozkion lan bizitzaren txostenak aurkeztu beharko ditu, 2016ko abendutik 2017ko abendura bitartekoak.

ENPRESAN DAUDEN KONTRATU MUGAGABEEN KOPURUA

(2016-2017 datuen erkaketa, abenduaren 31koak)

PUNTUAK

Enplegu tasa igotzea

1 puntu igotzen den ehuneko puntu bakoitzeko (gehienez ere 10 puntu)

–4. irizpidea: enpresak Nafarroako Nazioarteko Planaren talentuaren ardatzarekin duen konpromisoa, gehienez 5 puntu.

Gehienez 5 punturekin baloratuko dira honako inguruabar hauek:

4.1. Deialdiaren aurreko bi urtean, Talentuaren PIN bankuan sartutako pertsonak (http://blogpin.navarra.es/pin/) kontratatu izana.

4.2. Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetan praktikak egiteko diru-laguntzen deialdietako pertsona onuradunak hartu izana Nafarroako enpresak atzerrian duen filial edo sukurtsal batean aritzeko.

Irizpide hau baloratzeko, laguntza eskabidearekin batera, praktiketan aritzeko hitzarmenak edo kontratuak aurkeztu beharko dira.

KONTRATATUTAKO EDO PRAKTIKETAN HARTUTAKO
PERTSONA KOPURUA

PUNTUAK

Pertsona bat

2,5

Bi pertsona edo gehiago

5

–5. irizpidea: enpresak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekin duen konpromisoa, gehienez 5 puntu.

Honako honen bidez frogatuko da enpresak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekin duen konpromisoa:

a) Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun plan bat onestea.

b) Eskuduna den entitate batek emandako aitortza edo bereizgarria eskuratzea (esate baterako, Osasuneko, Gizarte Zerbitzuetako eta Berdintasuneko Ministerioaren “Berdintasuna enpresan” deituriko bereizgarri ofiziala edo NEEZEren “Reconcilia zigilua”, eta abar).

c) “Enpresaren ekintzak berdintasunaren alde” izeneko agirian jasotako praktikaren bat gauzatzea, behar bezala frogatzeko moduan. Aipatutako agiria laguntzen fitxan dago eskura.

ENPRESAK EMAKUMEEN ETA GIZONEN ARTEKO
BERDINTASUNAREKIN DUEN KONPROMISOA

PUNTUAK

Enpresan berdintasunaren alde egiten diren jarduketak (puntu bat emanen da jarduketa bakoitzeko)

3 puntu gehienez

Berdintasunaren arloan lortutako bereizgarri edo aitortza ofizialak

5

Berdintasun plana onetsia izatea

5

7. oinarria.–Diru-laguntza ematea.

1. Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak oinarri hauetan ezarritako balorazio irizpideei jarraituz ebaluatuko ditu eskaerak, eta organo eskudunari diru-laguntza ebazteko proposamena igorriko dio, non adieraziko baita onuradunek diru-laguntza lortzeko betebehar guztiak betetzen dituztela.

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia izanen da diru-laguntzak emateari buruz ebazteko organo eskuduna. Eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik gehienez ere 3 hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da ebazpen hori.

Adierazitako epea berariazko ebazpenik eman gabe bukatzen bada, eskaera ezetsitzat joko da.

Berariazko edo presuntziozko ezespenaren aurka, interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, administrazio prozedura erkideari buruzko legeriari jarraikiz.

8. oinarria.–Diruz lagundutako jarduera justifikatzea.

Onuradunek nazioartera ateratzeko egiten duen jarduketa justifikatzeko epea 2018ko urriaren 31n bukatuko da.

Hori justifikatzeko, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da telematika bidez laguntzen fitxaren bitartez, gastuak justifikatzeko esku-liburuan jasotzen diren jarraibideekin bat:

a) Justifikazioak aurkezteko inprimakia.

b) Egindako jarduketen memoria, non erakutsiko baita helburuak bete direla eta aurkeztutako nazioarteratze planean aurreikusitako ekintzak egin direla, gertatu diren desbideraketak aztertuta.

c) Fakturak eta ordainagiriak, laguntza jaso duen enpresaren izenean.

d) Gastuak justifikatzeko inprimakian adierazten den beste edozein agiri.

Dokumentazio hori Nafarroako Gobernuaren Atarian (www.navarra.es) dagoen justifikatzeko inprimakiaren arabera aurkeztu beharko da.

9. oinarria.–Diru-laguntza ordaintzea.

1. Frogagiriak aztertuta, Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak ordainketa egin beharra aitortzen duen ebazpenaren proposamena igorriko dio Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiari. Horrekin batera, enpresa onuradunek diru-laguntza kobratzeko eskubideak dakartzan betebeharrak bete dituztela frogatzen duen txostena aurkeztuko du.

2. Ordainketaren ebazpena bi hilabeteko epean emanen da gehienez, frogagiriak aurkezten direnetik hasita.

10. oinarria.–Onuradunen betebeharrak eta horiek ez betetzearen ondorioak.

1. Diru-laguntza jasotzen duten onuradunek honako betebehar hauek izanen dituzte:

a) Diru-laguntzaren esleipena jakinarazi eta hilabeteko epean, telematikoki aurkeztea diru-laguntzen onuradunen gardentasun betebeharrari buruzko aitorpena, irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuan arautua, laguntzen fitxan eskura dagoen ereduaren araberakoa.

Onuradunak ez badu betetzen gardentasunari buruz informatzeko betebehar hori, ez da ordainduko onartutako diru-laguntza.

b) Beren webgunean edo eskura duten beste baliabide bat erabiliz, adieraztea diru-laguntza baten onuradun izan direla, eta, horretarako, Nafarroako Nazioarteko Planaren logoa ikusgai jartzea, zeina webgune honetan jaitsi baitaiteke: http://blogpin.navarra.es/pin/.

c) Garapen Ekonomikorako Departamentuaren egiaztatze lanak onartzea.

d) Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak.

e) Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuari helaraztea enpresak diruz lagungarria den epea bukatu eta hurrengo bi urteetan egiten dituen esportazioei buruzko datuak, diru-laguntzaren eraginkortasuna hobeki baloratzeko eta jarraipena egiteko.

2. Oinarri arautzaile hauetan edo Diru-laguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharren bat bete ezik, onartutako diru-laguntza jasotzeko eskubidea galduko da edo diru hori itzuli egin beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Halaber, aurreko betebeharretako bat hein batean betetzen ez bada, diru-laguntza kobratzeko eskubidea gal daiteke, proportzionaltasun printzipioari jarraikiz, edo, zein den kasua, dagokion zenbatekoa itzuli beharko da.

11. oinarria.–Baliabide elektronikoen bidezko harremanak.

1. Laguntzen eskaera eta eman beharreko dokumentazio guztia telematika bidez aurkeztuko dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariaren (www.navarra.es) tramiteen katalogoan dagoen laguntzen fitxaren bidez.

2. Administrazio egintzen jakinarazpena eta laguntza hauek emateko prozeduraren barruan egiten diren jarduketa guztien komunikazioak entitate eskatzaileen gaitutako helbide elektronikoaren bidez eginen dira.

Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioaren http://notificaciones.060.es helbidean eskura daiteke gaitutako helbide elektronikoa. Horretarako, ziurtagiri digitala eduki behar da. Halaber, Nafarroako Gobernuak gaitutako jakinarazpen prozeduretarako harpidetza egin beharko da, gaitutako helbide elektronikoa lortzen den helbide berean.

12. oinarria.–Diru-laguntzaren bateraezintasuna.

Deialdi honetako diru-laguntzak bateragarriak dira Foru Komunitateko Administrazioak, beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko nahiz pribatuek edo partikularrek, Espainiakoek nahiz atzerrikoek, ekintza beretarako emandako beste laguntza batzuekin.

Kasu horretan, jarduera bererako emandako diru-laguntzen zenbatekoak, bakarrik edo denak baturik, ezin izanen du gainditu onuradunak egin beharreko jardueraren kostua.

13. oinarria.–’’De minimis” laguntzak.

Deialdi honetako diru-laguntzak “de minimis” laguntzak dira, Europako Batzordeak abenduaren 18an emandako 1407/2013 Erregelamenduan xedatutakoaren arabera. Erregelamendu hori Europar Batasunaren Funtzionamendurako Itunaren 107. eta 108. artikuluak “de minimis” laguntzei aplikatzeko moduari buruzkoa da.

Erregelamendu horrekin bat, edozein enpresari hiru zerga-ekitaldiko edozein alditan emandako “de minimis” laguntza guztien batura ezin da 200.000 eurotik gorakoa izan.

Horretarako, onuradunek kasuan kasuko zerga-ekitaldian eta aurreko bi zerga-ekitaldietan hartutako bestelako “de minimis” laguntzak aitortu beharko dituzte eskabide-orrian.

14. oinarria.–Emandako diru-laguntzen publizitatea.

Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu emandako diru-laguntzak Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioaren Diru-laguntzen Datu Base Nazionalaren bitartez (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), honako hauek adierazita: deialdia, laguntza zein aurrekontu kredituri egotzi zaion, onuradunak eta emandako diru kopurua.

Deialdi honen emaitzak Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko tramiteen katalogoaren laguntzen fitxan ere argitaratuko dira, www.navarra.es helbidetik abiatuta.

15. oinarria.–Oinarri arautzaileen aurkako errekurtsoa.

Oinarri arautzaile hauen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik zenbatuta.

2. ERANSKINA

2018ko bidaia-poltsak (eurotan)

Zenbateko honen gainean, %50eko laguntza ekonomikoa aplikatuko da.

HERRIALDEA

BIDAIA-POLTSAREN ZENBATEKOA

ALBANIA

980

ANGOLA

2.760

SAUDI ARABIA

1.960

ALJERIA

640

ARGENTINA

2.660

ARMENIA

1.640

AUSTRALIA

3.100

AZERBAIJAN

1.960

BANGLADESH

2.440

BIELORRUSIA

1.180

BOLIVIA

2.560

BOSNIA-HERZEGOVINA

860

BOTSWANA

2.720

BRASIL

2.500

BRUNEI

3.100

KAMERUN

1.700

KANADA (EKITALDEKO KOSTA)

1.800

KANADA (MENDEBALDEKO KOSTA)

2.280

TXAD

1.800

TXILE

2.880

TXINA

1.900

KOLONBIA

2.120

KONGO

2.760

HEGO KOREA

1.960

BOLI KOSTA

2.120

COSTA RICA

2.120

KROAZIA

980

KUBA

1.560

EKUADOR

2.120

ESTATU BATUAK (ZENTROA)

1.820

ESTATU BATUAK (EKIALDEKO KOSTA)

1.500

ESTATU BATUAK (MENDEBALDEKO KOSTA)

2.340

EGIPTO

1.320

EL SALVADOR

2.120

ARABIAR EMIRERRI BATUAK

1.620

ETIOPIA

1.780

FILIPINAK

2.520

GABON

2.120

GEORGIA

1.720

GHANA

2.120

GUATEMALA

2.120

GINEA BISSAU

1.560

GINEA KONAKRY

1.640

EKUATORE GINEA

1.800

HONDURAS

2.120

INDIA

2.500

INDONESIA

1.500

IRAN

2.120

IRAK

2.200

ISLANDIA

1.480

ISRAEL

1.320

JAMAIKA

2.000

JAPONIA

3.320

JORDANIA

1.800

KAZAKHSTAN

1.980

KENYA

1.960

KIRGIZISTAN

2.220

KUWAIT

2.080

LIBANO

1.480

LIBERIA

1.640

LIBIA

1.320

MADAGASKAR

2.940

MALAYSIA

2.000

MALAWI

2.660

MALI

2.080

MAURITANIA

1.320

MAROKO

600

MEXIKO

1.820

MOLDAVIA

1.320

MONGOLIA

2.780

NAMIBIA

2.700

NEPAL

2.720

NIKARAGUA

2.120

NIGERIA

1.320

ZEELANDA BERRIA

3.260

OMAN

1.960

PAKISTAN

2.160

PANAMA

2.120

PARAGUAI

2.600

PERU

2.600

PUERTO RICO

1.640

QATAR

1.780

AFRIKA ERDIKO ERREPUBLIKA

1.900

KONGOKO ERREPUBLIKA DEMOKRATIKOA

2.360

DOMINIKAR ERREPUBLIKA

1.480

ERRUSIA

1.660

SENEGAL

1.480

SERBIA-MONTENEGRO

980

SINGAPUR

2.700

SIRIA

1.480

SOMALIA

1.960

SRI LANKA

2.300

HEGOAFRIKA

2.020

THAILANDIA

2.360

TAIWAN

2.500

TUNISIA

700

TURKMENISTAN

2.280

TURKIA

1.240

UKRAINIA

960

URUGUAI

2.760

UZBEKISTAN

1.920

VENEZUELA

2.120

VIETNAM

3.260

YEMEN

1.800

ZAMBIA

2.760

ZIMBABWE

2.740

HERRIALDEA

BIDAIA-POLTSAREN ZENBATEKOA

ALEMANIA

740

AUSTRIA

980

BELGIKA

660

BULGARIA

1.480

ZIPRE

1.140

DANIMARKA

740

ESLOVAKIA

900

ESLOVENIA

860

ESTONIA

1.000

FINLANDIA

860

FRANTZIA

780

GREZIA

900

HUNGARIA

1.140

IRLANDA

700

ITALIA

740

LETONIA

620

LITUANIA

860

LUXENBURGO

780

MALTA

1.140

NORVEGIA

1.100

HERBEHEREAK

800

POLONIA

1.140

PORTUGAL

540

ERRESUMA BATUA

700

TXEKIA

1.140

ERRUMANIA

600

SUEDIA

980

SUITZA

920

Iragarkiaren kodea: F1804434