73. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Bake epaileen izendapena

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak 2018ko martxoaren 26ko bilkuran hartutako erabakiak, bake epaileak izendatzeari buruzkoak.

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulutik 103.era bitartekoetan xedatutakoari jarraikiz, bai eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduan haiekin bat datozenetan xedatutakoari jarraikiz ere, kargu hutsak betetzeko deialdia egin ondoren, Gobernu Salak erabaki du honako epaitegi hauetako bake epaile titularrak eta ordezkoak izendatzea, guztiak udalek hautatu baitituzte osoko bilkuretan:

Laugarrena.–Etxauriko Bake Epaitegia: Araceli Lacosta Zozaya andrea eta Ana Isabel Marco Solana andrea, bake epaile titular eta ordezko, hurrenez hurren.

Laugarrena.–Goizuetako Bake Epaitegia: Iñaki Etxeberria Aranaz jauna, bake epaile titular.

Bosgarrena.–Obanosko Bake Epaitegia: Silvia Zabalegui Torrillas andrea, bake epaile titular.

Seigarrena.–Bargotako Bake Epaitegia: Amaya Zabaleta Mendaza andrea, bake epaile titular.

Zazpigarrena.–Sesmako Bake Epaitegia: Iñigo Etayo Etayo jauna, bake epaile titular.

Hogeita hamabosgarrena.–Lergako Bake Epaitegia: Francisco Jesús Ojer Valencia jauna eta Julio Antonio Beroiz Asurmendi jauna, bake epaile titular eta ordezko, hurrenez hurrren.

Izendatzeko erabaki horien aurka, Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduaren 12. artikuluan eta horrekin bat datozenetan eta Auzitegietako Gobernu Organoei buruzko 1/2000 Erregelamenduaren 14. artikuluan xedatutakoarekin bat, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak ezartzen dituen arrazoiengatik eta moduetan.

Iruñean, 2018ko martxoaren 26an.–Gobernu idazkaria, Francisco Javier Isasi Barbier.

Iragarkiaren kodea: J1804404