73. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Hiri-jarduketarako Plan Berezia, Gorrizko 6.3.2.2 eta 6.3.8 lurzatietan. Hasierako onespena

Idazki honen bidez aditzera ematen da Eguesibarko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak 2018ko apirilaren 9ko bilkuran erabaki zuela hasiera batez onestea Hiri-jarduketarako Plan Berezia, Gorraizko 6.3.2.2 eta 6.3.8 lurzatietan, hotela handitzeko.

Erabakia jendaurrean jartzen da uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72. artikuluak xedatutakoari jarraikiz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean edonork aukera izan dezan espedientea ikusteko eta nahi dituen alegazioak egiteko.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2018ko apirilaren 10ean.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1804842