73. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Hiri-jarduketarako Plan Berezia. Hasierako onespena

Idazki honen bidez aditzera ematen da Eguesibarko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak 2018ko apirilaren 9ko bilkuran hasiera batez onetsi zuela Hiri-jarduketarako Plan Berezia, Eguesko kontzeju-etxeko ataripea legeztatzeko.

Erabakia jendaurrean jartzen da uztailaren 25ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72. artikuluak xedatutakoari jarraikiz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean, edonork aukera izan dezan txostena ikusteko eta nahi dituen alegazioak egiteko.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2018ko apirilaren 10ean.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1804833