2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LAKUNTZA
Desjabetzeko prozedura abiatzea eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, Kañada, Larrañeta eta Mendigain kaleetako zoladura eta herriko instalazioak berritzeko proiektuan
2018ko martxoaren 26ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, Lakuntzako Udalak erabaki du desjabetze-espedientea abiatzea, Lakuntzako Kañada, Larrañeta eta Mendigain kaleetako zoladura eta herriko instalazioak berritzeko lanak egiteko. Horretarako, dagokion proiektu teknikoa onetsi du, bai eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere.
Hartutako erabakiak honela dio xedapen zatian:
Lehenbizikoa.–”Lakuntzako Kañada, Larrañeta eta Mendigain kaleetako zoladura eta herriko instalazioak berritzea” proiektua onestea. Guallart SLk prestatu eta Juan Bautista Guallart bide ingeniariak sinatu du, eta Udalean 2018ko martxoaren 21ean sartu zen (erregistro orokorreko sarrera zenbakia: 406).
Bigarrena.–Lakuntzan zoladura eta herriko instalazioetako lanak egiteko premia eta ezinbestekotasuna deklaratzea, onetsitako obraren proiektu teknikoari jarraikiz; horrek berarekin dakar haren barrenean sartzen diren obren onura publikoaren deklarazioa, desjabetzea egin ahal izateko, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 10. artikuluan eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 215.2 artikuluan ezarritakoarekin bat.
Hirugarrena.–Desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda prestatzea, aipatutako obraren proiektu teknikoa gauzatzeko (I. eranskina).
Laugarrena.–Interesdunei entzunaldia ematea, hamabost egunez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 18. artikuluari jarraikiz, bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Bosgarrena.–Erabaki hau jendaurrean edukitzea, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 18. artikuluan adierazi bezala, hamabost egunez, udal honen iragarki oholean ezarriz eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan gehien zabaltzen diren egunkarietako batean argitaratuz, eta interesdunei banan-banan jakinaraztea, proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrek idatziz aurkez ditzaten argitaratutako zerrendan izaten ahal diren akatsak zuzentzeko datuak, edo kontra egin diezaioten ondasunak eta eskubideak okupatu edo eskuratzeari formaren edo edukiaren arrazoiengatik, betiere arrazoiak emanez.
Seigarrena.–Ondasunen deskribapen material eta legezkoan sortutako akatsak zuzentzearen ondorioetarako soilik, onartzea edozein pertsona natural edo juridiko ager daitekeela, bidezkoak iruditzen zaizkion aurrekariak edo erreferentziak alegatzeko.
Zazpigarrena.–Erabaki hau proiektuak ukitutako lurzatien jabeei jakinaraztea.
Aditzera ematen da, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 18. artikuluan xedatua betetzeko; hartara, proiektuak ukitzen dituela uste duten pertsona guztiek bidezko juzgatzen dituzten alegazioak egin ahalko dituzte, 15 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitatean zabalkunde gehien duten egunkarietako batean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Lakuntzan, 2018ko martxoaren 27an.–Alkatea, Patxi X. Razkin Sagastibeltza.
I. ERANSKINA Lakuntzan zoladura eta herriko instalazioak berritzeko proiektua (Kañada, Larrañeta eta Mendigain kaleak) Ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda |
LURZATIA | POLIGONOA | TITULARRAREN HELBIDEA | ERABILERA | AZALERA (guztira, m²) | BEHIN BETIKO OKUPATUKO DEN AZALERA, DESJABETU BEHARREKOA (m²) |
719.3 | 2 | J. Juan Juango Salanueva (%50) Ana M.ª Valera Moreno (%50) Larrañeta kalea, 3 - Lakuntza | Nekazaritzako biltegia | 160,30 | 28,12 |
720 | 2 | Rufino Bacaicoa Garcho Abarrategi kalea, 19 - Lakuntza | Nekazaritzako biltegia | 35,74 | 35,74 |
721 | 2 | José J. Andueza Artieda Ermiñeta kalea, 10, 1. B - Lakuntza | Nekazaritzako biltegia | 44,71 | 44,71 |
Iragarkiaren kodea: L1804327