73. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Uharteko Krosa arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2018ko martxoaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Uharteko Krosa antolatzeko diru-laguntzaren kontzesioa arautzen duen ordenantza (2018APOR0001 zenbakiko espedientea).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsita geldituko da.

Uharten, 2018ko martxoaren 28an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L1804408