73. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BETELU

Hirigintzako kudeaketa-hitzarmena, 2. poligonoko 16. lurzatian. Behin betiko onespena

Hasiera batean onetsi zen Hirigintzako kudeaketa-hitzarmenaren proposamena, Beteluko Udalaren eta Beteluko 2. poligonoko 16. lurzatiaren jabekideen artean. Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, Beteluko Udalak 2017ko abuztuaren 24ko bilkuran hitzarmena behin betiko onetsi zuen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan eta hurrengoetan xedatuari jarraikiz.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Betelun, 2018ko apirilaren 10ean.–Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

Iragarkiaren kodea: L1804841