73. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Xehetasun-azterketa, 10. poligonoko 121. lurzatian (Eztegara Pasealekua, 36). Hasierako onespena

Berako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2018ko martxoaren 21ean egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa A121 jarduketa asistematikoan (10. poligonoko 121. lurzatia; Eztegara Pasealekua, 36); sustatzailea M.ª Josefa Irazoqui Errandonea da.

1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluekin bat etorriz (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina), espedientea jendeaurrean izanen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen denetik hasita; epe horretan espedientea interesdunen eskura egonen da, alegazioak aurkeztu ditzaten.

Beran, 2018ko apirilaren 9an.–Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.

Iragarkiaren kodea: L1804834