73. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Xehetasun-azterketa, 16. poligonoko 687. lurzatian (Elizondoko UE-6 unitateko 4. lurzatia). Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2018ko martxoaren 22an egin ohiko osoko bilkuran (7. puntua), erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa, 16. poligonoko 687. lurzatian (Elizondoko UE-6 unitateko 4. lurzatia); sustatzaileak Fernando Cortijo Garcia eta Reyes Dendarieta Oscariz dira.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean ez badu inork alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Baztanen, 2018ko martxoaren 22an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L1804846