73. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1156/2018 EBAZPENA, apirilaren 4koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baitira, batetik, maisu-maistren kidegoan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan sartzeko hautapen prozedura, eta bestetik, maisu-maistren kidegoko karrerako langile funtzionarioek kidego horretan espezialitate berriak eskuratzeko prozedura.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren hamabigarren xedapen gehigarrian eta Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak aipatzen dituen irakaskuntzako kidegoetan sartu, bertan igo eta espezialitate berriak lortzeko Erregelamendua onesten duen otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera, irakasleen funtzio publikoan sartzeko sistema oposizio-lehiaketa izanen da.

Errege dekretu horren 3. artikuluan xedatutakoaren arabera, dei egiten duten administrazio publikoek, bakoitzak bere lan eskaintza onetsi ondoren, eskaintza horietan baimendutako lanpostuak betetzeko deialdiak eginen dituzte.

Deialdi honetan otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren III. tituluan ezarritakoa aplikatuko da, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren hamazazpigarren xedapen iragankorrean aipatzen den epea igaro ondoren.

Martxoaren 2ko 20/2015 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2013ko, 2014ko eta 2015eko enplegu publikoaren eskaintza onetsi zen. Bertan, besteak beste, maisu-maistren kidegoko 73 lanpostu huts eskaini ziren.

Bestetik, otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren V. tituluan espezialitate berriak eskuratzeko prozedura arautzen da, eta adierazten da hezkuntza administrazioek kasuan kasuko deialdietan zehaztuko dituztela titulu horretan ezarritako prozeduren bidez eskuratzen ahal diren espezialitateak. Deialdia egiten duen hezkuntza administrazioaren mende dauden karrerako funtzionarioek soilik hartu ahalko dute parte deialdi horietan.

Azkenik, Irakaskuntzako funtzio publikorako sarbidea arautzen duen abenduaren 27ko 17/2017 Foru Legeak ezarri du ezen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak irakasle ez-unibertsitarioen lan eskaintza publikoak garatze aldera onesten dituen deialdietan aplikatzekoa izanen dela otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuan ezarritakoa. Errege dekretu horren bidez onetsi zen Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle-kidegoetan sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko Erregelamendua, eta arautu zen lege organiko horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean aipatzen den sarrerako araubide iragankorra. Horrez gainera, xedatu zen deialdi horietan nahitaez jasoko direla hautapen prozedura ezberdinak ezagutza arlo edo irakasle espezialitate bakoitzerako eta Nafarroako Foru Komunitateko hizkuntza ofizial bakoitzerako. Hautapen prozedura bakoitzean gutxienez ere epaimahai bat izendatuko da ezagutza arlo edo espezialitate eta hizkuntza bereki bakoitzeko, behar bezala gaitua egonen dena deialdi zehatz bakoitzerako. Epaimahai bat baino gehiago behar izanez gero, hautapen batzorde bat eratuko da, ebaluazio irizpideak koordinatu eta adostuko dituena. Espezialitatea zein hizkuntzatan emanen den edo zein hizkuntza espezialitate den, hautaproba guztiak hizkuntza horretan eginen dira. Hautapen prozedura gainditzen duten izangaiek gainditu dituzten hautaprobei dagozkien espezialitate eta hizkuntzetan aukeratu beharko dute lanpostu hutsa, eta horrek ez du eraginik izanen lekualdatze lehiaketan.

Horrenbestez, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak martxoaren 7an emandako 183/2017 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Prozedura hauen deialdia egitea:

I.–Maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozedura.

II.–Maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek kidego horretan espezialitate berriak eskuratzeko prozedura.

2. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Idazkaritza Tekniko Nagusira, Giza Baliabideen Zerbitzuko Deialdien Atalera eta Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera igortzea.

I. TITULUA

Maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozedura

Hautapen prozedura honako oinarri hauek gidatuko dute:

Lehena.–Arau orokorrak.

1. Deia egiten da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruan maisu-maistren kidegoko 73 lanpostu betetzeko hautapen prozedurarako.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren testu bateginaren zazpigarren xedapen gehigarriarekin eta martxoaren 2ko 20/2015 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat, desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba txandako lanpostuen kopurua 8 da.

Desgaitasuna duten pertsonentzat erreserbaturiko lanpostuak osorik edo partez betetzen ez badira, dagokien espezialitate eta hizkuntzako lanpostuei gehituko zaizkie, prozedura irekian betetzeko.

2. Deialdian iragarritako lanpostuak honela banatu dira espezialitateen, hizkuntzen eta prozeduraren arabera:

ESPEZIALITATEAK

TXANDA IREKIA

DESGAITASUNA DUTENENTZAKO ERRESERBA

Haur Hezkuntza (gaztelaniaz)

10

1

Haur Hezkuntza (euskaraz)

11

1

Lehen Hezkuntza (gaztelaniaz)

20

3

Lehen Hezkuntza (euskaraz)

24

3

GUZTIRA

65

8

Otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 9.3 artikuluan xedatutakoarekin bat, lanpostu eta espezialitate kopurua handitzen ahalko da deialdia hau argitaratu ondoren. Hasiera batean iragarrita ez dauden espezialitate gehiago sartuz gero, eskaerak aurkezteko beste epe bat irekiko da.

Lanpostuen ezaugarriei dagokienez, adierazten da deitutako espezialitateetako lanpostuak ibiltariak izan daitezkeela.

3. Hautapen prozedura honi honako arau hauek aplikatuko zaizkio:

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa; Langileen joan-etorri askeari buruz Europako Parlamentuak emandako 2004/38/EE Zuzentaraua; otsailaren 16ko 240/2007 Errege Dekretua, Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioari lotutako beste estatu batzuetako herritarrak Espainian sartu eta bizitzeari eta beren joan-etorri askeari buruzkoa; otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretua, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak aipatzen dituen irakaskuntzako kidegoetan sartu, bertan igo eta espezialitate berriak lortzeko Erregelamendua onesten duena eta lege horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean aipatzen den aldi baterako sarrera-araubidea arautzen duena; abenduaren 27ko 17/2017 Foru Legea, irakaskuntzako funtzio publikora sartea arautzen duena; bai eta aplikagarri diren gainerako xedapenetan eta deialdi honetan berean xedatutakoa ere.

Bigarrena.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

Prozedura honetan parte hartzen duten izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte onartuak izateko:

1. Baldintza orokorrak.

a) Espainiarra izatea edo Europar Batasuneko gainerako estatuetako batekoa, edo arau hauek aplikatzen diren estaturen batekoa: Europar Batasunaren barruko langileen joan-etorri askeari buruz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak apirilaren 5ean emandako 492/2011 (EE) Erregelamendua eta Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioari lotutako beste estatu batzuetako herritarrak Espainian sartu eta bizitzeari eta beren joan-etorri askeari buruzko otsailaren 16ko 240/2007 Errege Dekretua.

Espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek ere parte hartzen ahalko dute, haien nazionalitatea edozein izanda ere, zuzenbidez bereizita ez badaude. Halaber, baldintza beretan haien ondorengoek ere hartzen ahalko dute parte, 21 urtetik beheitikoak badira edo, zaharragoak izanez gero, gurasoen bizkar bizi badira.

b) Hemezortzi urte beteak izatea eta, oro har, erretiroa hartzeko ezarritako adina ez izatea.

c) Aukeratu nahi den kidego eta espezialitateari dagozkion eginkizunekin bateraezina den eritasunik edo muga fisiko edo psikikorik ez izatea.

d) Diziplina espediente bidez Administrazio Publikoen zerbitzutik bereizia ez izana, eta eginkizun publikoak betetzeko desgaitua ez egotea.

Espainiakoa ez beste nazionalitate bat dutenek ere egiaztatu beharko dute ez daudela diziplina zehapen baten edo kondena penal baten bidez gabetuta beren estatuko funtzio publikoetan aritzeko.

e) Sartu nahi den kidego bereko karrerako funtzionarioa edo praktiketako funtzionarioa ez izatea, edo horrelako lanpostu baterako izendatzeko esperoan ez egotea.

f) Epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik.

2. Txanda irekiko prozeduran parte hartzeko berariazko baldintzak.

Aurreko atalean ezarritako baldintza orokorrak izateaz gain, izangaiek titulu hauetako bat izan beharko dute:

–Maisu-maistren titulua edo kasuan kasuko gradua.

–Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko irakasle diplomadun titulua.

–Lehen Irakaskuntzako maisu-maistren titulua.

Izangaiek atzerrian lortutako titulazioak aurkezten badituzte, haien homologazioaren egiaztagiria izan beharko dute, azaroaren 21eko 967/2014 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat, edo onarpenaren egiaztagiria, 2005/36/EE Zuzentarauan eta azaroaren 8ko 1837/2008 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera.

3. Desgaitasuna dutenentzako erreserba prozeduran parte hartzeko berariazko baldintzak.

Prozedura honetan parte hartzen ahalko dute, maisu-maistren kidegoan sartzeko eskatutako baldintza orokorrak eta berariazkoak betetzeaz gain, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna aitortua duten pertsonek, betiere irakasle lanerako oro har eskatzen den gaitasun funtzionala badute, eta lortu nahi den espezialitaterako behar dena ere bai.

Hautapen prozeduran izangai horiek izanen dituzten baldintzak eta txanda irekiko izangaienak berberak izanen dira, deialdi honen hirugarren oinarriaren 2. atalaren D) letran aipatzen diren egokitzapenak galarazi gabe.

Prozedura honetan parte hartzen duten izangaiek ezin izanen dute espezialitate eta hizkuntza bereko prozedura irekian parte hartu.

4. Euskaraz eman beharreko lanpostuetan sartzeko berariazko baldintzak.

1. eta 2. ataletan eta, hala denean, 3.ean ezarritako baldintza orokor eta berariazkoez gainera, izangaiek titulu hauetako bat izan beharko dute: EGA titulua (Euskararen Gaitasun Agiria), Euskaltzaindiak emandako Gaitasun Agiria, Hizkuntza Eskola Ofizial batek emandako Gaitasun Agiria edo baliokidetzat jotzen den beste titulu bat.

5. Nazionalitate espainiarra ez duten izangaientzako berariazko betebeharrak:

Nazionalitate espainiarra ez duten izangaiek gaztelaniaz behar bezala badakitela egiaztatu beharko dute, hurrengo bide hauetako baten bidez:

–Gaztelaniaren Goi Mailako Diploma izatea, zeina Gaztelania Atzerriko Hizkuntza gisa Goi Mailako Diplomaren baliokidea baita (urriaren 31ko 1137/2002 Errege Dekretuak ezarritakoa), edo, bestela, Gaztelaniazko C1 mailako diploma, Hizkuntza Eskola Ofizialek atzerritarrentzat ematen duten Gaztelaniaren Gaitasun Agiria edo Filologia Hispaniko edo Erromanikoan lizentziadun edo gradudun titulua.

–Gaztelaniaz badakitela frogatzeko proba bat gainditzea. Proba horretan idazlan bat egin beharko da gaztelaniaz, gutxienez berrehun hitzekoa, eta elkarrizketa bat epaimahaikoekin. “Gai” edo “Ez gai” kalifikazioa emanen da. “Ez gai” kalifikazioa lortzen duten izangaiak eta proba egitera aurkezten ez direnak hautapen prozeduratik baztertuko dira, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen baten bidez.

Gaztelania hizkuntza ofiziala duen herrialde bateko nazionalitatea dutenak gaztelaniaz badakitela egiaztatzetik salbuetsita egonen dira, baita Espainian unibertsitate-tituluren bat lortu dutenak ere.

6. Oinarri honetan aipatutako baldintza guztiak eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira, eta karrerako funtzionario gisa lanpostuaren jabetza hartu bitarte mantendu beharko dira.

Hirugarrena.–Parte hartzeko eskabidea eta aurkeztu beharreko agiriak.

1. Hautapen prozeduran parte hartu nahi dutenek eskabide baten bidez eskatu beharko dute; eskabide eredua interesdunen eskura izanen da Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan. Parte hartzeko eskabidea eta ordainketa-gutuna Hezkuntza Departamentuaren webgunean (www.educacion.navarra.es) eta Nafarroako Gobernuarenean (www.navarra.es) ere egonen dira.

Eskabidean izangaiek zehaztu beharko dute zein espezialitate eta hizkuntzatan parte hartzen duten, deialdi honetako lehenengo oinarrian agertzen direnen artean aukeratuz, eta horrez gain, zehaztu beharko dute zer prozeduraren bidez parte hartzen duten espezialitate eta hizkuntza bakoitzean, ondoko hauen arabera:

Zein prozeduraren bidez parte hartzen den:

–Txanda irekia.

–Desgaitasuna dutenentzako erreserba.

Era berean, Hezkuntza Departamentuaren webgunean (www.educacion.navarra.es) eta Nafarroako Gobernuaren webgunean (www.navarra.es) fitxa bat egonen da izangaien eskura, deialdian onartzeko nahitaezkoak diren agiriak zein merezimenduen frogagiriak zenbakiekin eta modu ordenatuan aurkezteko. Hori guztia eginen da izangaiari agiriak aurkeztea sinplifikatzeko eta organo arduradunei betebeharren egiaztapena eta merezimenduen balorazioa errazteko asmoz.

2. Izangaiek parte hartzeko eskabide bakar bat aurkeztuko dute, agiri hauekin batera:

A) Nazionalitate espainiarreko izangaiak:

1) Nortasun agiri nazionalaren edo nortasun agiri baliokidearen fotokopia. Agiri hori DIN-A4 neurrian aurkeztu beharko da.

2) Erantzukizunpeko adierazpena, inongo Administrazio Publikoren zerbitzutik diziplina espediente bidez berezia ez dagoela edo eginkizun publikoetarako desgaitua ez dagoela adierazten duena. Aitorpen hori egiteko eredua Hezkuntza Departamentuaren webgunean dago: www.educacion.navarra.es.

3) Parte hartzen duen espezialitate eta hizkuntza bakoitzeko ordainketa gutun bat, laugarren oinarriaren 2. atalean ezarritakoaren arabera.

4) Maisu-maistren tituluaren, Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko irakasle diplomaren edo Lehen Irakaskuntzako maisu-maistren tituluaren fotokopia, edo dagokion gradudun tituluarena, edo titulua luzatzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria.

Titulua atzerrian eskuratu bada, horren fotokopia aurkeztuko da, eta, horrekin batera, homologatuta edo onartuta dagoela egiaztatzen duen agiria.

5) Euskaraz eman beharreko lanposturen bat lortu nahi izanez gero, EGA (Euskararen Gaitasun Agiria) tituluaren fotokopia aurkeztu beharko da, edo, bestela, Euskaltzaindiak emandako Gaitasun Agiriarena, Hizkuntza Eskola Ofizial batek emandako Gaitasun Agiriarena edo baliokidetzat jotzen den beste titulu batena, edo titulua luzatzeko eskubideak ordaindu izana egiaztatzen duen agiria.

6) Merezimenduen frogagiriak, I. eranskinean agertzen den baremoan ezarritakoaren arabera.

Merezimenduen baremoaren I. atala (irakasle lanetan emandako zerbitzuak) baloratzeko, zerbitzuak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamenturako egin badira, Giza Baliabideen Zerbitzuak ofizioz aurkeztuko du zerbitzuen orria, izangai bakoitzaren espediente pertsonalean dagoen dokumentazioari jarraikiz, parte hartzeko eskabidean berariaz eskatu behar izan gabe. Aitzitik, beste hezkuntza administrazio edo zentro batean egindako zerbitzuak egiaztatzeko, kasuan kasuko zerbitzuen ziurtagiriak aurkeztu beharko dira, merezimenduen baremoan ezarritakoarekin bat.

B) Beste nazionalitate bateko izangaiak:

Atal honen A) letrako 3. puntutik 6.era ezarritako agiriez gain, honako hauek:

1) Espainiako nazionalitatea izan gabe deialdi honetako bigarren oinarriaren 1.a) ataleko lehenengo paragrafoan adierazitako betebeharrak betetzen dituzten izangaiek nortasun agiri nazionalaren edo pasaportearen fotokopia aurkeztu beharko dute. Agiri hori DIN-A4 neurrian aurkeztu beharko da.

Aurreko horien ahaideek agiri hauen fotokopia aurkeztu beharko dute: pasaportearena, bisatuarena eta, kasuaren arabera, behar den txartela eskatu izanaren gordekinarena edo bisatuaren salbuespena eskatu izanaren gordekinarena eta dagokion txartelarena. Agiri horiek eskatu ezean, agintaritza eskudunek ahaidetasun lotura egiaztatzeko emandako agiriak aurkeztu beharko dituzte, baita, zein espainiarrekin edo Europar Batasuneko zein herritarrekin duten ahaidetasun lotura, horren zinpeko aitorpena edo hitzematea ere, non adieraziko duen bere ezkontidearengandik zuzenbidez bananduta ez dagoela eta, kasuaren arabera, izangaia bere bizkar bizi dela edo bere kargupean dagoela. Bestela, izangaiaren egoera frogatzeko beste agiri batzuk aurkeztu beharko dituzte, Europar Batasuneko herritarrak edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioari lotutako beste estatu batzuetako herritarrak Espainian sartu eta bizitzeari eta horien joan-etorri askeari buruzko otsailaren 16ko 240/2007 Errege Dekretuaren arabera.

Parte hartzeko eskabidean, nazionalitate espainiarra ez duten izangaiek “Nortasun Agiri Nazionalari” dagokion laukian adierazi beharko dute beren estatuko nortasun txartelari dagokion zenbakia edo pasaportearena. Halaber, zein nazionalitate duten adierazi beharko dute eta gaztelaniaren jakite-maila frogatzeko azterketa egitetik salbuetsiak dauden ala ez.

2) Erantzukizunpeko adierazpena, izangaiak bere Estatuko funtzio publikoan sartzeko diziplina zehapenik edo zigor penalik ez duela adierazten duena. Aitorpen hori egiteko eredua Hezkuntza Departamentuaren webgunean dago: www.educacion.navarra.es.

3) Gaztelaniaz behar beste badakitela frogatzeko, Gaztelaniaren Goi Mailako Diplomaren fotokopia aurkeztu beharko dute, zeina Gaztelania Atzerriko Hizkuntza Goi Mailako Diplomaren baliokidea baita (urriaren 31ko 1137/2002 Errege Dekretuak ezarritakoa), edo, bestela, Gaztelaniazko C1 mailako diplomarena, Hizkuntza Eskola Ofizialek atzerritarrentzat ematen duten Gaztelaniaren Gaitasun Agiriarena edo Filologia Hispaniko edo Erromanikoan lizentziadun edo edo gradudun tituluarena (Espainian lortua izan behar du), edo titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izana egiaztatzen duen agiria.

C) Desgaitasuna dutenentzako erreserba prozeduraren izangaiak.

Atal honen A) letran eta, hala denean, B) letran ezarritako agiriez gain, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiek hurrengo agirietako bat aurkeztu beharko dute:

–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Mendekotasuna Baloratzeko eta Orientatzeko Taldeek emandako ebazpena edo ziurtagiria, edo bestelako txosten loteslea, talde multiprofesional eskudun batek emandakoa, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna egiaztatzen duena.

–Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuak (IMSERSO) edo autonomia erkidegoko organo eskudunak emandako ebazpena edo ziurtagiria.

–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena (GSIN), ezintasun iraunkor osoagatik, erabateko ezintasun iraunkorragatik edo baliaezintasun handiagatik pentsioduna dela adierazten duena.

–Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren edo Defentsa Ministerioaren ebazpena, lanerako ezintasun iraunkorragatik edo lanerako desgaitasunagatik erretiro pentsioa aitortzen diona.

Desgaitasuna ziurtatzen duen agiria edo txostena aurkezten ez bada, izangaia ez da onartuko desgaitasuna dutenentzako erreserba prozeduran, baina bai txanda irekiko prozeduran, baldin eta horretarako baldintzak betetzen baditu.

Erreserba prozedura hautatzeko, parte hartzeko eskabidean adierazi beharko da, eta desgaitasuna egiaztatzen duen agiria erantsi beharko zaio. Geroago desgaitasun bat aitortzeak, atzeraeragineko ondorioak izanik ere, ez du inola ere ekarriko erreserba prozeduran onartzea.

D) %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiak.

%33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiek, zein prozeduratan parte hartzen duten gorabehera, parte hartzeko eskabidean adierazi beharko dute zein desgaitasun maila duten eta hori egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko dute, organo eskudunak luzatua (atal honen C) letran xedatutakoaren arabera), hori guztia probak egiteko denboran eta baliabideetan behar dituzten egokitzapenak eskatu ahal izateko eta, orobat, lanpostu hutsak hautatzeko orduan lehentasuna izan dezaten, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren zazpigarren xedapen gehigarrian adierazi den bezala.

Probak egiteko denboran eta baliabideetan behar dituzten egokitzapenei dagokienez, izangaiek aparteko orri batean adierazi beharko dute zein egokitzapen eskatzen dituzten.

%33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangai horiek Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziara bideratuko dira, probak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten zentzuzko egokitzapen eta doikuntzak zehazteko, desgaitasuna dutenek baldintza berdinetan parte har dezaten ziurtatzeko, proben mamia aldatu gabe, betiere.

3. Izangaiek baldintzak edo merezimenduak frogatzeko aurkezten dituzten agiriek ez dute zertan jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak izan; agiri horien fotokopia arruntak aurkezten ahalko dira eskabideak aurkezteko epearen barnean.

Hautatutako izangaiei eskatuko zaie betebeharren eta, hala denean, parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztu dituzten merezimenduen jatorrizko frogagiriak edo horien fotokopia konpultsatuak aurkezteko, edo, bestela, haien egiazkotasuna frogatzen dutenak, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ebazpenaren bidez horretarako zehaztutako moduan eta epean. Ebazpen hori jendaurrean jarriko da Hezkuntza Departamentuaren iragarki-taulan eta webgunean: www.educacion.navarra.es. Eskaera hori praktikaldia egiten den ikasturtean eginen da.

Aipatutako agiriak aztertuta ondorioztatzen bada izangairen batek ez dituela betetzen eskatzen diren betebeharrak, praktiketako funtzionario izaera galduko du, eta, hala denean, haren jarduketak balio gabe utziko dira, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiokeen erantzukizun penalak, zibilak edo administratiboak.

Halaber, parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztu diren frogagiriak aztertuta ondorioztatzen bada izangairen batek ez dituela betetzen merezimendu horiek, egiaztatu gabeko merezimendu horiei emandako puntuazioa kenduko zaio, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiokeen erantzukizun penalak, zibilak edo administratiboak. Fase honetan dokumentazio hori aurkeztuta ere, horrek ez du inola ere ekarriko merezimenduen behin betiko balorazioetan kontuan hartu ez diren merezimenduak baloratzea.

Administrazioak noiznahi eskatzen ahalko dizkie izangaiei parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztutako dokumentazioaren jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak.

Horren ondorioz, izangaiek parte hartzeko eskabidearekin batera aurkezten dituzten agiri guztien jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak gorde beharko dituzte.

4. Gaztelaniara itzuli beharko dira atzerriko hizkuntza batean idatzitako agiriak edo beste autonomia erkidego bateko hizkuntza ofizial berekian idatzitakoak, salbu eta euskarazkoak eta atzerriko hizkuntza baten ezagutza egiaztatzen duten titulazio edo ziurtagiriak. Zinpeko itzultzaileek egin beharko dituzte itzulpen horiek, eta agiriarekin batera aurkeztu beharko dira.

Laugarrena.–Eskabideak aurkeztea eta eskubideak ordaintzea.

1. Eskabidea zein organori zuzendu behar zaion eta aurkezteko tokia.

Eskabideak Giza Baliabideen Zerbitzuari zuzenduko zaizkio eta Hezkuntza Departamentuko Erregistroan (San Domingo kalea, zk.g., Iruña) aurkeztuko dira, edo, bestela, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean, Nafarroako Gobernuaren gainerako erregistro bulegoetan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz.

Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian eginen da, postako langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzaten.

Atzerrian sinatutako eskabideak kasuan kasuko espainiar ordezkaritza diplomatiko eta kontsularren bidez tramitatzen ahalko dira, deialdi honen bosgarren oinarrian ezarritako epean. Interesdunak azterketa eskubideak ordaindu izanaren banketxeko frogagiria atxikiko dio eskabideari.

2. Azterketa egiteko eskubideak.

Eskabidearekin batera, azterketa eskubideengatik, aukeratu nahi den espezialitate eta hizkuntza bakoitzeko 40 euro ordaindu izanaren ordainagiria aurkeztu behar da. Ordainagiria aurkeztu ezean, izangaia baztertuta geldituko da.

Azterketa eskubideak nahitaez ordainketa-gutunaren bidez ordainduko dira edozein banku entitatetan. Ordainketa-gutunaren eredua Hezkuntza Departamentuaren web orrian egonen da: www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/inicio. Izangaiek Interneteko web orri horretan sartu eta ordainketa-gutuna bete beharko dute beren datuekin, eta “kontzeptuaren azalpen” gisa parte hartu nahi duten espezialitatea eta hizkuntza jarriko dituzte. Gero, ordainketa-gutuna inprimatu eta ordainketa eginen dute edozein banketxetan. Ordainketa telematika bidez ere egin daiteke, ordainagiria inprimatuta. Bi kasuetan, hautapen prozeduran onartua izan ahal izateko, izangaiak azterketa eskubideen ordainagiria(k) erantsi beharko di(zki)o eskabideari, ordainagiri bat espezialitate eta hizkuntza bakoitzeko.

Izangaia identifikatu ahal izateko daturen bat jartzen ez bada, izangaia baztertzea ekarriko du.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen tasa eta prezio publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legearen 31. artikuluaren arabera, honako hauek ez dituzte tasak ordaindu beharko:

a) %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiak. Tasen ordainketatik salbuetsi ahal izateko, beharrezkoa izanen da desgaitasun gradua egiaztatzeko organo eskudunak emandako ziurtagiria aurkeztea.

b) Deialdi hau argitaratu baino hilabete bat lehenagotik gutxienez lan-eskatzaile gisa inskribaturik dauden pertsonak. Salbuetsiak izateko baldintza izanen da epe horretan eskainitako inolako lan egokiri uko egin ez izana eta lanbide igoera, prestakuntza edo moldaketarako ekintzetan parte hartzeari uko egin ez izana, justifikatutako arrazoiren bat izan ezean, eta, halaber, hilabetean lanbide arteko gutxieneko soldatatik goragoko errentarik ez izatea.

Lan eskatzailea dela frogatzeko, behar den enplegu bulegoak emandako agiria aurkeztu beharko da. Bertan, lan eskatzaile gisa inskribatu zeneko data agertuko da, eta, orobat, adieraziko da inskribaturik egon den bitartean ez diola uko egin handik eskainitako inolako lan egokiri, ezta lanbide sustapen, prestakuntza edo moldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere, justifikatutako kasuetan izan ezik.

Interesdunaren aitorpenaren bidez frogatuko da ez duela hilabetero lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako diru-sarrerarik. Aitorpen hori egiteko eredua Hezkuntza Departamentuaren webgunean dago: www.educacion.navarra.es.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko hogei egun naturaleko epea izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Seigarrena.–Izangaien onarpena.

1. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak.

Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, Giza Baliabideen Zerbitzuak hurrengo zerrendak onesten dituen ebazpena jendaurrean paratuko du Hezkuntza Departamentuaren iragarki-taulan eta webgunean (www.educacion.navarra.es):

–Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak, espezialitateen eta hizkuntzen arabera. Zerrenda horietan parte-hartzaileen izen-abizenak azalduko dira, zein prozeduratan parte hartzen duten, eta, baztertuen kasuan, horretarako arrazoiak.

–Hala badagokio, gaztelania maila neurtzeko proba egin behar duten izangaien behin-behineko zerrenda.

Behin-behineko zerrenda horiek onesteko ebazpena argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan eta hurrengoetan aurreikusten diren ondorioetarako.

2. Izangaiek hamar egun balioduneko epea izanen dute, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazioak aurkezteko eta, kasua bada, baztertua izateko akatsa zuzentzeko. Era berean, beren datu pertsonalak ematean akatsak izan direla ohartu diren izangaiek epe horretan berean adierazten ahalko dute. Erreklamazioak Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuari bidaliko zaizkio eta laugarren oinarriko 1. atalean aipatzen diren tokietako edozeinetan aurkeztuko dira.

3. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak.

Aurreko atalean aipatutako erreklamazioak ebatzi ondoren, zerrenda hauek onesteko ebazpena emanen da:

–Onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak.

–Hala badagokio, gaztelania maila neurtzeko proba egin behar duten izangaien behin betiko zerrenda.

Ebazpen horretan, orobat, gaztelania maila neurtzeko proba egiteko eguna eta tokia finkatuko dira, egokia bada.

Ebazpen hori Hezkuntza Departamentuaren iragarki-taulan argitaratuko da, eta departamentuaren webgunean: www.educacion.navarra.es.

Behin betiko zerrenda horiek onesteko ebazpena argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan eta hurrengoetan aurreikusten diren ondorioetarako.

Interesdunek ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dute, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onesten dituen ebazpena onetsi ondotik egiaztatzen bada izangairen batek ez dituela baldintzak betetzen, bere jarduketak deuseztatu eginen dira, faltsukeria dela-eta legokiokeen erantzunbeharra galarazi gabe.

Zazpigarrena.–Hautapen organoak.

1. Izangaien hautapena epaimahaiek eta, kasua bada, horretarako izendatutako hautapen batzordeek eginen dute.

Hautapen organoak autonomia funtzional osoz arituko dira, prozeduraren objektibotasunaren arduradunak izanen dira eta deialdiaren oinarriak betetzen direla bermatuko dute.

Hautapen organoak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoari jarraikiz arituko dira uneoro.

Jakinarazpenetarako eta gainerako gorabeheretarako, hautapen organoek Hezkuntza Departamentuan izanen dute egoitza (Santo Domingo kalea, zk.g., Iruña), eta bertan aurkeztu beharko dira hautapen prozeduraren gainean sortzen diren afera guztiak.

Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emandako ebazpenaren bidez, epaimahai ezberdinak hautatuko dira espezialitate eta hizkuntza bakoitzerako. Haien osaera jendaurrean jarriko da Hezkuntza Departamentuaren iragarki-taulan eta webgunean: www.educacion.navarra.es.

Espezialitate eta hizkuntza batean aurkezten diren izangaien kopurua dela kausa beharrezkoa denean, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiak erabaki dezake epaimahai bat baino gehiago izendatzea. Horrelakoetan, hautapen batzorde bat eratuko da. Kasu horretan, 1. epaimahaiak eginen du desgaitasuna dutenentzako erreserba prozedurako izangaien ebaluazioa.

2. Epaimahaiko kideak karrerako funtzionarioak izanen dira, jardunean edo prestakuntzarako zerbitzu berezietan daudenak, bai irakasleen kidegokoak, bai hezkuntza administrazioaren zerbitzuko ikuskatzaileen iraungi beharreko kidegokoak. Mahai bakoitzean bost kide izanen dira.

Epaimahaiko kide guztiak maisu-maistren kidegoari dagokion sailkapen talde bereko edo goragoko kidegoetakoak izanen dira. Gainera, epaimahaiko kide gehienak maisu-maistren kidegoko funtzionarioak izan beharko dira.

Epaimahaiak hautatzerakoan, kontuan hartu beharko da espezialitatearen printzipioa, zeinaren arabera mahaikide gehienek hautapen prozeduraren xedeko espezialitateko titular izan beharko duten, eta maisuen eta maistren arteko berdintasunera joko da, arrazoi oinarritu eta objektiboek eragozten ez badute behintzat.

Epaimahaiak honela osatuko dira:

–Mahaiburua, Hezkuntza Departamentuak zuzenean izendatua.

–Lau mahaikide, jardunean edo prestakuntzarako zerbitzu berezietan ari diren maisu-maistren kidegoko funtzionarioen arteko zozketa publiko bidez aukeratuak. Zozketa hori 2018-2019 ikasturtean zehar eginen da. Mahaikide horiek kasuan kasuko espezialitateko lanpostu batean izan beharko dute behin-behineko edo behin betiko destinoa.

Mahaikideen kasuan, baten batek parte hartu baldin bazuen mahaikide gisa Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 12ko 400/2016 Ebazpenaren bidez onetsitako maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozeduran, oraingoan parte hartzetik salbuesteko arrazoitzat onartzen ahalko da. Mahaikideak izendatzean, ikastetxeko zuzendari gisa edo Hezkuntza Departamentuko ardura lanpostuetan aritzea salbuesteko arrazoitzat har daitezke. Horrelakoetan, haien gaineko zuzendari nagusiaren txostena aurkeztu beharko dute, hautapen prozesuak irauten duen denboran lanpostuari dagozkion eginkizunak betetzerik ez lukeela izanen frogatzeko. Maisu-maistren kidegoan espezialitate berriak eskuratzeko hautapen prozeduran parte hartzea ez da inola ere salbuesteko arrazoitzat hartuko.

Maisu-maistren kidegoko funtzionarioen kopuruak ez badu aukerarik ematen epaimahaien izendapena aurreko paragrafoetan azaldu bezala egiteko, Hezkuntza Departamentuak ahalmena izanen du mahaikideak kasuan kasuko espezialitateko maisu-maistren kidegoko funtzionarioen artetik zuzenean izendatzeko.

Salbuespen gisa, horretarako justifikatutako arrazoiak baldin badaude, zilegi izanen da hezkuntzako beste administrazio batzuei kasuko espezialitateko funtzionarioak izenda ditzatela eskatzea, epaimahaiak osatzearren, eta bai, halaber, epaimahaia beste espezialitate bateko funtzionarioekin osatzea, maisu-maistren kidegokoak edo irakasleen beste kidego batekoak, eta kasu horretan aholkulari espezialistak aukeratzen ahalko dira.

Epaimahaiko idazkari lana kidegoan antzinatasunik txikiena duenak eginen du, epaimahaiak bestelakorik erabakitzen ez badu behintzat.

3. Epaimahai bakoitzarentzat ordezko kideak izendatuko dira, prozedura berari jarraikiz, ahal den guztietan.

4. Hautapen batzordeen osaera. Izangai eta lanpostu kopurua dela-eta espezialitateren eta hizkuntzaren baterako epaimahai bat baino gehiago izendatu beharra gertatzen bada, hautapen batzordeak eratuko dira horietako bakoitzerako. Batzorde horiek bost kide izanen dituzte gutxienez, eta mahaiburuek osatuko dituzte; mahaiburuak bost baino gutxiago izanez gero, idazkariekin osatuko da kopuru hori, epaimahaiak izendatzeko ordenari jarraikiz, eta hala ere ezin bada, mahaikideekin, batzordekide guztiak lortu arte. Batzorde horretako burua 1. epaimahaiko burua izanen da, eta idazkaria, berriz, batzordeak berak horretarako izendatzen duen kidea.

5. Deialdi honi dagozkion hautaprobak hasi aurretik, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak, beharrezkoa bada, oinarri honetako 2. eta 13. ataletan aurreikusitako arrazoiren batengatik edo ezinbesteko arrazoi batengatik mahaikide izateari uzten diotenen ordez arituko diren kide berriak izendatzeko ebazpena emanen du. Ebazpen hori Hezkuntza Departamentuaren iragarki-taulan argitaratuko da, eta departamentuaren webgunean: www.educacion.navarra.es.

6. Mahaiburuek dei egin ondoren, epaimahaiak eta, horrelakorik badago, hautapen batzordeak eratuko dira, mahaiburua eta idazkaria, edo horien ordezkoak, eta kideen erdiak, gutxienez, bertan direla.

7. Behin hautapen organoak eratu ondoren, beren jarduketek balioa izan dezaten beharrezkoa izanen da mahaiburua eta idazkaria, edo horien ordezkoak, eta kideen erdiak, gutxienez, bertan egotea.

8. Epaimahaiek edo, halakorik dagoenean, hautapen batzordeek beren lanetarako aholkulari espezialistei eta laguntzaileei deitzea proposatzen ahalko dute. Aholkulari eta laguntzaile horiek Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak izendatuko ditu. Lehenbizikoen eginkizuna izanen da hautapen organoko kideei aholku ematea beren espezialitateko gaien ebaluazioa egitean. Laguntzaileen eginkizuna izanen da hautapen organoei laguntzea haiek adierazten dizkieten zeregin teknikoak eginez. Eginkizun horietan, batzuk eta besteak beren eskumenak betetzera mugatuko dira.

9. Epaimahaien eginkizunak.

Epaimahaiei eginkizun hauek dagozkie:

–Hautapen prozedura behar bezala egiten dela begiratzea, deialdi honek xedatzen duenari jarraikiz.

–Oposizioaldiko probak kalifikatzea.

–Espezialitate eta hizkuntza bakoitzerako epaimahai bakarra izendatzen bada, honako eginkizun hauek ere izanen dituzte: oposizioaldian eta lehiaketaldian lortutako puntuazioen batuketa egitea, izangaiak ordenatzea, bi faseak gainditzen dituzten izangaien zerrendak prestatzea, lehiaketaldia eta oposizioaldia gainditu dituzten izangaien deklarazioa egitea, horien zerrendak argitaratzea eta organo dei-egileari igortzea.

Epaimahaiek behar diren antolaketa-neurriak har ditzakete haurdun dauden emakumeek hautapen prozedurako fase guztietan parte hartzeko modua izan dezaten, baldin eta erditze eguna bat etortzen bada epaimahaiaren aurrean aurkezteko egunarekin edo oposizioaldiko probaren bat egiteko egunarekin.

Epaimahaiek ahalmena dute probetan iruzurrezko jarduketaren bat egiten duten izangaiak hautapen prozeduratik baztertzeko.

10. Hautapen batzordeen eginkizunak:

Hautapen batzordeei eginkizun hauek dagozkie:

–Epaimahaiak koordinatzea.

–Epaimahaien jarduketarako irizpideak finkatu eta homogeneizatzea.

–Lehenengo probaren A zatia prestatzea eta hura kalifikatzeko irizpideak finkatzea.

–Epaimahaiek oposizioaldian emandako puntuazioei lehiaketaldikoak gehitzea, izangaiak ordenatzea eta bi fase horiek gainditu dituzten izangaien zerrendak prestatzea.

–Lehiaketaldia eta oposizioaldia gainditu dituzten izangaien deklarazioa egitea, horien zerrendak argitaratzea eta organo dei-egileari igortzea.

Hautapen prozedurako fase guztietan, hautapen batzordeek ebatziko dituzte deialdiko oinarriak aplikatzerakoan sortzen diren zalantzak.

11. Beste administrazio organo batzuk.

11.1. Epaimahai koordinatzaileak.

Hautapen prozedurak behar bezala tramitatzeko eta hautapen organoek izangaiak hautatzea errazteko, buru koordinatzaile bat eta idazkari koordinatzaile bat edo gehiago hautatzen ahalko dira, edo, hala denean, buruaren eta idazkari koordinatzailearen ondokoak.

Epaimahai koordinatzaileak Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emandako ebazpenaren bidez hautatuko dira. Ebazpen hori jendaurrean jarriko da Hezkuntza Departamentuaren iragarki-taulan eta webgunean: www.educacion.navarra.es.

Organo horiek Hezkuntza Departamentuak agintzen dizkien eginkizunak beteko dituzte, eta deialdi honen I. eranskin gisa erantsi den merezimenduen baremoen II. eta III. atalak baloratzeko irizpideak ezarriko dituzte.

Orobat, oposizioaldia hasi baino lehen, probak ebaluatzeko irizpideak (Hezkuntza Departamentuak finkatuak) jarriko dituzte jendaurrean.

11.2. Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzua.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuari egokituko zaio izangaiei deialdi honen I. eranskin gisa erantsi den merezimenduen baremoen I. atalari dagokion puntuazioa esleitzea.

Zerbitzu horrek hautapen organoek eskuordeturik eginen du balorazioa, eta, oposizioaldia bukatutakoan, emaitzak helaraziko dizkie.

11.3. Balorazio batzordeak.

Balorazio batzordeei dagokie izangaiei esleitzea deialdi honen I. eranskin gisa erantsi den merezimenduen baremoaren II. eta III. atalei dagokien puntuazioa.

Balorazio batzorde horiek Hezkuntzari buruzko Lege Organikoak aipatzen dituen irakasle kidegoetako funtzionarioek osatuko dituzte, eta Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ebazpenaren bidez hautatuko dira, epaimahai koordinatzaileek proposaturik. Ebazpen hori Hezkuntza Departamentuaren iragarki-taulan argitaratuko da, eta departamentuaren webgunean: www.educacion.navarra.es.

Organo horiek epaimahaiek eskuordeturik eta epaimahai koordinatzaileek zehazten dituzten irizpideen arabera eginen dute balorazioa, eta, oposizioaldia bukatutakoan, emaitzak helaraziko dizkiete.

Batzordeek merezimenduak baloratuko dituzte izendapenaren ebazpenean zehazten den ordutegian, uneoro ikasleei arreta ematea bermatuta. Batzordeen egoitza Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusian egonen da.

Erakunde sindikalek balorazio batzordeetan parte hartzen ahalko dute.

Balorazio batzordeetako kide izendatzen diren langileek ez dute parte hartu beharko oinarri honen 2. atalean aipatzen diren epaimahaietan, salbu eta hautapen organoak eratzean espezialitatearen printzipioa bermatzea ezinezkoa baldin bada, edo borondatez parte hartzeko eskatzen badute.

11.4. Gaztelania maila neurtzeko probaren ebaluazio epaimahaia.

Deialdiaren bigarren oinarriaren 5. atalak aipatzen duen proba horren ebaluazio epaimahaia jardunean diren karrerako irakasle funtzionarioek osatuko dute. Irakasle horiek maisu-maistren kidegoari dagokion sailkapen talde bereko edo goragoko kidego batekoak izanen dira.

Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen baten bidez izendatuko da epaimahai hori. Ebazpen hori Hezkuntza Departamentuaren iragarki-taulan argitaratuko da, eta departamentuaren webgunean: www.educacion.navarra.es.

12. Maiatzaren 16ko 202/1991 Foru Dekretuaren 1. artikuluak eta otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduaren 8. artikuluko 3. puntuak diotenaren arabera, hautapen organoetan parte hartzea nahitaezkoa da, eta, horrelakoetan, aipatu foru dekretuan zehazten diren ordainak dagozkie epaimahaietako kideei.

13. Hautapen organoetako kideek ezin izanen dute bertan parte hartu baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan jasotako egoeretako batean badaude, edo deialdia argitaratu aurreko bost urteetan kidego eta espezialitate bereko hautaprobetarako izangaiak prestatzen modu sistematikoan aritu badira. Horrelakorik gertatuz gero, Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuari jakinarazi beharko diote. Aipatutako egoeraren batean egonez gero, horren berri eman beharko da izendapenaren ebazpena jakinarazi eta bost egun balioduneko epean.

Halaber, izangaiek epaimahaiko kideak errekusatzen ahalko dituzte, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan aurreikusitako egoeraren bat gertatzen denean.

Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak, epaimahai koordinatzaileek proposaturik, abstenitzeko, errekusatzeko edo salbuesteko alegatzen diren arrazoiak baloratuko ditu, eta interesdunei jakinaraziko die bere eskaera baietsi ala ezetsi den. Hartutako erabakiaren aurka ezin da inolako errekurtsorik jarri.

Zortzigarrena.–Hautapen prozeduraren nondik norakoak.

1. Hautapen prozesuak bi aldi izanen ditu: batetik, lehiaketaldia, non izangaien merezimenduak baloratuko baitira deialdi honen I. eranskinean ageri den merezimendu baremoaren arabera; eta bestetik, oposizioaldia, non kasuan kasuko irakaskuntza espezialitateko berariazko ezaupideak, gaitasun pedagogikoa eta irakaskuntzan aritzeko behar diren tekniken ezagutza kontuan hartuko baitira. Halaber, praktikaldi bat egin beharko da, hautapen prozeduraren parte izanen dena.

Epaimahaiaren aurrean eginen den aurkezpen ekitaldi batekin hasiko da oposizioaldia; izangaiek bigarren probako A zatian aipatzen den programazio didaktikoa eraman beharko dute ekitaldi horretara. Aurkezpen ekitaldira joaten ez diren eta programazio didaktikoa eramaten ez duten izangaiak hautapen prozeduratik baztertuko dira. Ez da zilegi izanen izangaien ordez beste pertsona batzuk agertzea.

Ondoren, oposizioaldiko lehenengo proba eginen da, zati hauek izanen dituena:

–A zatia: proba praktiko bat, deialdiaren bederatzigarren oinarriko 2.1.1 atalean xedatutakoari jarraikiz.

–B zatia: ariketa idatzi bat, deialdiaren bederatzigarren oinarriko 2.1.1 atalean xedatutakoari jarraikiz.

Horren ondoren oposizioaldiko bigarren proba eginen da, zati hauek izanen dituena:

–A zatia: programazio didaktiko bat aurkeztea, azaltzea eta defendatzea, deialdiaren bederatzigarren oinarriko 2.1.2 atalean xedatutakoari jarraikiz.

–B zatia: unitate didaktiko bat prestatzea, azaltzea eta defendatzea, deialdiaren bederatzigarren oinarriko 2.1.2 atalean xedatutakoari jarraikiz.

2. Oposizioaldia aurkezpen ekitaldi baten bidez hasiko da, 2019ko maiatza baino lehen eginen ez dena.

Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen baten bidez, izangaiei dei eginen zaie oposizioaren aurkezpen ekitaldira ager daitezen. Ebazpen hori jendaurrean jarriko da Hezkuntza Departamentuaren iragarki-taulan eta haren webgunean (www.educacion.navarra.es), aurkezpen ekitaldia baino zazpi egun natural lehenago, gutxienez. Ebazpen horretan epaimahaien aurreko jarduketa noiz, zein ordutan eta non hasiko den adieraziko da.

Ebazpen horren bidez, halaber, oposizioaldiko lehenengo probaren bi zatiak egiteko deia eginen zaie.

Hurrengo ariketetako deialdiak lehenengo proba egiten den lekuetan eta Hezkuntza Departamentuaren webgunean (www.educacion.navarra.es) argitaratuko dituzte epaimahaiek, ariketa hasi baino berrogeita zortzi ordu lehenago, gutxienez.

Izangaiei dei bakarra eginen zaie epaimahaien aurreko jarduketak egiteko, eta agertzen ez direnak hautapen prozeduratik baztertu eginen dira. Horren ondorioetarako, taldekako ariketa baterako deiaren xede diren izangaiek deialdietan zehazten diren egun-orduetan agertu beharko dute. Bakarkako ariketetan, egun bakoitzerako deitutako izangaiek bertan egon beharko dute epaimahaiak jarduketak hasteko ezarritako orduan.

3. Izangaiek parte hartzeko ordena alfabetikoki zehaztuko da; horretarako, Giza Baliabideen Zerbitzuak zozketaz bi letra aterako ditu eta lehenengo abizenaren hasieran bi letra horiek dituen izangaia hasiko da. Zozketa hori 2018-2019 ikasturtean zehar eginen da.

4. Epaimahaiak edozein unetan eskatzen ahalko die izangaiei beren nortasuna froga dezatela.

Bederatzigarrena.–Hautapen prozeduraren faseak.

1. Lehiaketaldia.

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onetsi ondoren, zazpigarren oinarriaren 11.2 eta 11.3 atalek aipaturiko organoek izangaiek frogatutako merezimenduak baloratuko dituzte, deialdi honen I. eranskineko baremoari jarraikiz.

Irakasle lanetan egindako zerbitzuak, prestakuntza akademikoa eta beste merezimendu batzuk hartuko dira merezimendutzat.

Eskabideak aurkezteko epearen barruan alegatzen diren merezimenduak baizik ez dira puntuatuko, I. eranskinean adierazten den dokumentazioarekin batera aurkezten badira.

Giza Baliabideen Zerbitzuak baremoko atal guztien puntuazioak batuko ditu, eta merezimenduen behin-behineko balorazioak onesten dituen ebazpena eta, orobat, merezimenduak zuzentzeko aktak argitara emanen ditu Hezkuntza Departamentuaren iragarki-taulan eta webgunean: www.educacion.navarra.es.

Ebazpen hori argitaratzearekin ulertuko da egin dela interesdunei egin beharreko jakinarazpena, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan eta hurrengoetan xedatzen diren ondorioetarako.

Aldi berean, Giza Baliabideen Zerbitzuak ofizioz aurkeztutako zerbitzuak argitaratuko dira, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarentzat zerbitzuak eman dituzten izangaiei dagozkienak.

Interesdunek erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte edo/eta merezimenduak zuzentzeko aktetan jasotzen diren akats formalak zuzendu, haiek argitaratu eta 10 egun balioduneko epean. Erreklamazio eta zuzenketa horiek Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuari zuzenduko zaizkio eta deialdiaren laugarren oinarriko 1. atalean adierazitako erregistroetako edozeinetan aurkeztuko dira.

Izangairen batek ez baditu akats formalak epe horretan zuzentzen, eskaerari uko egiten diola ulertuko da.

Lehiatzaileek eskabideak aurkezteko epearen barruan alegatu eta justifikatzen ez dituzten merezimenduak ez dira inoiz kontuan hartuko.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik eta behin haiek ebatzirik, merezimenduen behin betiko balorazioak onesten dituen ebazpena argitaratuko da Hezkuntza Departamentuaren iragarki-taulan eta webgunean: www.educacion.navarra.es. Balorazio horien kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute interesdunek, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Ebazpen hori argitaratzearekin ulertuko da egin dela interesdunei egin beharreko jakinarazpena, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan eta hurrengoetan xedatzen diren ondorioetarako.

2. Oposizioaldia.

2.1. Oposizioaldiko probak.

Oposizioaldiak bi proba izanen ditu, biak ala biak baztergarriak. Horietako bakoitzak bi zati izanen ditu.

Izangaiek oposizioaldiko proben ariketa guztietara agertu beharko dute. Horietakoren batera agertzen ez badira, baztertu eginen dira hautapen prozeduratik.

Izangaiak idatzizko ariketak epaimahaiaren aurrean ahoz azaldu edo irakurri behar ez baditu, bere anonimotasuna bermatuko da, plika sistema erabiliz. Izangaiak identifikatzeko moduko arrastoak, sinadurak edo beste edozein seinale dituzten idatzizko ariketak baliorik gabe utziko dira, baita irakurtezinak direnak ere.

Irakaskuntzako funtzio publikorako sarbidea arautzen duen abenduaren 27ko 17/2017 Foru Legean xedatutakoarekin bat, espezialitatea zein hizkuntzatan emanen den edo zein hizkuntza espezialitate den, hautaproba guztiak hizkuntza horretan eginen dira.

Oposizioaldiko probak honako hauek izanen dira:

2.1.1. Lehenengo proba:

Lortu nahi den espezialitatearen gaineko berariazko ezaupideak erakustea du helburu, eta bi zati izanen ditu, batera baloratuko direnak.

Lehenengo proba honen bi zatiak egun berean egiten ahalko dira.

–A zatia.

Zati honetan ariketa praktiko bat eginen da, frogatzeko ea izangaiak lortu nahi duen espezialitateari dagozkion trebetasun teknikoak menperatzen dituen eta behar den prestakuntza zientifikoa baduen.

Proba praktiko horren edukia II. eranskinean zehaztuta dago.

Izangaiek bi ordu izanen dituzte, gehienez, A zatiko ariketa egiteko.

A zatia 0 puntutik 10 puntura bitarte baloratuko da, eta oposizioaldiko lehenengo probaren kalifikazioaren %50 eginen du. Zati hau gainditzeko, izangaiek gutxienez ere 2,5 puntu lortu beharko dituzte.

–B zatia.

Zati honetan, epaimahaiak espezialitateko gai zerrendatik zozketaz ateratako hiru, lau edo bost gaietako bat idatziz garatu beharko du izangaiak, honela:

a) 25 gai edo gutxiago dituzten espezialitateetan, hiru aterako dira.

b) 25 gai baino gehiago eta 51 baino gutxiago dituzten espezialitateetan, lau aterako dira.

c) 50 gai baino gehiago dituzten espezialitateetan, bost aterako dira.

Espezialitate bakoitzean aplikatuko diren gai zerrendak indarrean daudenak dira, eta deialdi honen III. eranskinean aipatzen dira.

Izangaiek bi ordu izanen dituzte, gehienez, B zatiko ariketa egiteko.

B zatia 0 puntutik 10 puntura bitarte baloratuko da, eta oposizioaldiko lehenengo probaren kalifikazioaren %50 eginen du. Zati hau gainditzeko, izangaiek gutxienez ere 2,5 puntu lortu beharko dituzte.

Lehenengo proba zero puntutik hamar puntura bitarte baloratuko da, eta bi zatietan lortutako kalifikazioen batezbesteko aritmetikoa izanen da emaitza, betiere bi zatiak gainditzen badira. Hautapen prozesutik bazterturik geldituko dira gutxienez ere 5 puntu lortzen ez dituztenak.

2.1.2. Bigarren proba:

Izangaiak duen gaitasun pedagogikoa eta irakasle lanean aritzeko behar diren teknikak noraino menderatzen dituen baloratuko da. Horretarako, programazio didaktiko bat aurkeztu beharko du, eta unitate didaktiko bat prestatu eta ahoz azaldu.

Proba hau zerotik hamar puntu bitarte baloratuko da. Gainditzeko, izangaiak bost puntu edo hortik gorako puntuazioa lortu beharko du.

Programazio didaktikoaren ahozko defentsa egin baino lehen, izangaiei gehienez ordubete emanen zaie unitate didaktikoa prestatzeko. Epe horretan, egoki iruditzen zaien material didaktikoa erabiltzen ahalko dute, baina norberak eraman beharko du.

Prestaketarako denbora bukatuta, programazio didaktikoaren ahozko defentsa hasiko da (hogeita hamar minutuz gehienez) eta unitate didaktikoaren azalpena (hogeita hamar minutuz gehienez). Izangaiaren parte-hartzea bukaturik, epaimahaiak programazio unitatearen edo unitate didaktikoaren gainean behar beste galdera egiten ahalko dizkio izangaiari; eztabaida horrek hamabost minutu iraunen du gehienez. Izangai bakoitzak, guztira, ordu bat eta hamabost minutu izanen ditu gehienez lan horiek egiteko.

A zatia.–Programazio didaktiko bat aurkeztu, azaldu eta defendatzea.

Programazio didaktikoa deialdi honetako IV. eranskinean ezarritakoari jarraikiz prestatuko da.

Izangaiak prestatzen duen programazioa epaimahaiari eman beharko zaio haren aurrean aurkezteko ekitaldian, deialdi honen zortzigarren oinarriko 2. atalean aurreikusitako tokian, egunean eta orduan. Epaimahaiari programazio didaktikoaren kopia bakarra emanen zaio. Izangaiak berak aurkezten ez badu programazioa oposizioaren aurkezpen ekitaldian, hautapen prozeduratik kanpo geratuko da.

Programazio didaktikoa epaimahaiaren aurrean azalduko da. Izangaiak gehienez ere hogeita hamar minutu izanen ditu azalpen hori egiteko.

Programazio didaktikoa azaldu eta defendatu aurretik, izangaiari ez zaio prestatzeko denborarik emanen. Programazio didaktikoaren azalpena egiteko, izangaiak egoki iruditzen zaion material osagarria erabil dezake, berak eramanda. Programazio didaktikoaren kopia bat ere eraman beharko du, aurkeztu zuena bezal-bezalakoa.

B zatia.–Unitate didaktiko bat prestatu, azaldu eta defendatzea.

Izangaiak prestatu eta epaimahaiaren aurrean ahoz defendatu beharreko unitate didaktikoa bakoitzak aurkeztutako programazioarekin zerikusia izan dezake, edo, bestela, norberaren espezialitatearen gai zerrenda ofizialetik abiatuta presta daiteke, izangai bakoitzak aukeratzen duena. Lehenengo kasuan, unitate didaktikoaren edukia aukeratzeko, izangaiak bere programaziotik hiru unitate aterako ditu zozketaz, eta horietako bat aukeratuko du. Bigarren kasuan, unitate didaktikoaren edukia aukeratzeko, izangaiak hiru gai aterako ditu zozketaz bere espezialitearen gai zerrenda ofizialetik, eta horietako bat aukeratuko du.

Unitate didaktiko hori prestatzean, deialdiaren IV. eranskinean adierazten diren alderdiak jaso beharko dira.

Unitate didaktikoaren azalpenean, izangaiak gidoi bat besterik ezin du erabili, folio batekoa gehienez, azalpena bukatu eta gero epaimahaiari emanen diona.

Unitate didaktikoa azaltzeko, izangaiak ordu erdi bat izanen du gehienez.

2.2. Oposizioaldiaren azken kalifikazioa.

Fase hau osatzen duten bi probetan lortutako puntuazioen batezbesteko aritmetikoa izanen da azken kalifikazioa, betiere proba guztiak gainditu badira.

Oposizioaldiko proben zati bakoitzaren puntuazioa ateratzeko, epaimahaian parte hartzen duten kide guztien kalifikazioen batezbesteko aritmetikoa eginen da. Mahaikideek emandako puntuazioen artean hiru puntu oso edo gehiagoko aldea baldin badago, puntuaziorik altuena eta baxuena, besterik gabe, baztertuko dira, eta gainerako kalifikazioekin aterako da batezbestekoa. Epaimahaiko kide batek baino gehiagok ematen badute gehieneko eta/edo gutxieneko kalifikazioa, kasu horretan, gehieneko eta/edo gutxieneko kalifikazioa baizik ez da baztertuko.

2.3. Proba bakoitza edo horien zati bakoitza bukatutakoan, epaimahaiek azken ariketa egin den tokiko iragarki-taulan, Hezkuntza Departamentuko iragarki-taulan eta haren webgunean (www.educacion.navarra.es) paratuko dute izangaiek lortutako puntuazioen zerrenda.

Puntuazio horien kontra interesdunek erreklamazioak egin ditzakete, 2 egun balioduneko epean. Kasu horretan, epaimahaiak erreklamazioa berrikusiko du ebaluazio irizpideen arabera, eta aztertuko du kalifikazioetan akats material edo egitezkorik, transkripziokorik edo aritmetikorik egin den.

Erreklamazioak ebatzi eta gero, epaimahaiek izangaiek lortutako behin betiko puntuazioak biltzen dituen zerrenda argitaratuko dute gorago adierazi diren toki beretan.

Izangaiek aurkezten dituzten erreklamazioak ebazteko akta azken ariketa egin den tokiko iragarki-taulan eta Hezkuntza Departamentuaren iragarki-taulan jarriko da jendaurrean.

Epearen barrenean aurkeztutako erreklamazioak izanda ere, Hezkuntza Departamentuak jasotzen baditu kasuan kasuko epaimahaiak oposizioaldiko behin betiko puntuazioen zerrenda argitaratu ondoren, erreklamazio horiek koordinazio epaimahaiak ebatziko ditu, eta kalifikazioetan akats materialik edo egitezkorik, transkripziokorik edo aritmetikorik egin den aztertuko du. Erreklamazio horiek ebazteko akta Hezkuntza Departamentuaren iragarki-taulan argitaratuko da.

Behin betiko puntuazioen kontra interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari zuzendua, eta haren gaineko ebazpena ematerakoan kontuan hartuko da epaimahaiaren jarduketan ageriko akatsik, arbitrariotasunik edo agintearen desbiderapenik izan den.

Oposizioaldia gainditzen duten izangaiei baizik ez zaizkie batuko lehiaketaldiko eta oposizioaldiko puntuazioak.

Hamargarrena.–Oposizio-lehiaketa gainditzea.

1. Hautapen organoek oposizioaldiko eta lehiaketaldiko puntuazio osoen arabera ordenatu ondoren, txanda irekian eta minusbaliatuentzat erreserbatutako txandan kasuan kasuko espezialitate eta hizkuntzan iragarritako lanpostu kopurua bezalako hurrenkera zenbakia edo txikiagoa duten izangaiak hautatuko dira.

Puntuazio orokorra ezartzeari begira, honako hau izanen da oposizioaldiko eta lehiaketaldiko puntuazioen ponderazioa: bi heren oposizioaldirako, eta heren bat lehiaketaldirako.

2. Hautatutako izangaien zerrendak argitaratzea.

Oposizioaldiaren balorazioa egin ondoren, txanda irekian eta desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba txandan oposizioaldia gainditu duten izangaien zerrenda prestatuko dute hautapen organoek, puntuaziorik altuenetik baxuenera ordenatuak, hamar-milarenak ere adierazita, gero oposizioaldiko eta lehiaketaldiko puntuazioak batu, izangaiak lortutako guztirako puntuazioen arabera ordenatu, bi aldiak gainditu dituzten izangaien zerrendak prestatu, oposizioaldia eta lehiaketaldia gainditu dituzten izangaiak aldarrikatu, zerrendak argitaratu eta organo dei-egileari igortzeko.

Hautapen prozesua gainditu duten izangaiak zehaztu ondoren, hautapen organoek zerrenda bakar bat prestatuko dute, prozesua gainditu duten izangai guztiak lortutako puntuazio orokorraren arabera jasoko dituena, bai txanda irekikoak, bai desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba txandakoak.

Zerrenda horretan berdinketarik gertatuz gero, horien artean lehentasuna zeinek duen zehazteko irizpide hauek hartuko dira aintzat:

a) Oposizioaldian puntuaziorik handiena ateratzea.

b) Oposizioaldiko proba bakoitzean puntuaziorik altuena ateratzea, deialdian agertzen diren hurrenkera berari jarraikiz.

c) Merezimenduen baremoko ataletan puntuaziorik handiena ateratzea, deialdian agertzen diren hurrenkera berari jarraikiz.

d) Merezimenduen baremoko azpiataletan puntuaziorik handiena ateratzea, deialdian agertzen diren hurrenkera berari jarraikiz.

Irizpide horiek aplikatuta ere berdinketa hausten ez bada, epaimahaiak bosgarren irizpide bat aplikatuko du; hots, zozketa eginen du puntuazio berbera duten izangaien artean.

Txanda irekiaren hautapen prozedura gainditu duten izangaiak zehaztean, txanda horri hasiera batean esleitutako lanpostuei desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba txandan bete gabe gelditzen diren lanpostuak gehituko dizkiete hautapen organoek.

Ezin izanen da deklaratu, inolaz ere, espezialitate eta hizkuntza bakoitzean iragarritako lanpostu kopurua baino izangai gehiagok gainditu dituztela oposizioaldia eta lehiaketaldia.

Prozesua gainditzen duten izangaien zerrenda bakarrak, espezialitatearen eta hizkuntzaren araberakoak, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ebazpenaren bidez onetsiko dira. Ebazpen hori jendaurrean jarriko da Hezkuntza Departamentuaren iragarki-taulan eta webgunean: www.educacion.navarra.es. Zerrenda horien kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute interesdunek, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Aurrekoa gorabehera, baldin eta hautapen organoek deialdiko lanpostu adina izangai izendatzea proposatu badute, eta lanpostuak betetzen direla ziurtatzeko asmoz, hautatutako izangairen batek lanpostuari uko egiten badio praktiketako funtzionario gisako izendapenaren ondorioak hasten diren eguna baino lehen, deialdia egiten duen organoak izangaien zerrenda osagarri bat onesten ahalko du Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen bidez, epaimahaiak proposatutako izangaien ondotik doazen izangaiak bilduko dituena, puntuazioen batuketa-aktan ageri den hurrenkera oinarri hartuta, gero, behar izanez gero, praktiketako funtzionario izendatuak izan daitezen. Ebazpen hori Hezkuntza Departamentuaren iragarki-taulan eta webgunean (www.educacion.navarra.es) argitaratuko da.

3. Maisu-maistren kidegoko espezialitate eta hizkuntzetan hautatzen diren izangaiek Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiaren ziurtagiri negatiboa aurkeztu beharko dute 5 egun balioduneko epean, oposizioaldia eta lehiaketaldia gainditu dituzten izangai hautatuen zerrendak argitaratzen direnetik hasita.

4. Oposizio-lehiaketa gainditzea espezialitate, hizkuntza edo kidego batean baino gehiagotan.

Hautapen prozeduren antolaketa sistemak ahalbidetzen badu izangaiek kidego bereko edo kidego desberdinetako espezialitate eta hizkuntza batean baino gehiagotan parte hartzea, egoera hauek suertatzen ahal dira:

–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan, oposizio-lehiaketa maisu-maistren kidegoko bi espezialitate eta hizkuntzatan baino gehiagotan gainditzen duten izangaiek espezialitateetako eta hizkuntzetako bat aukeratu beharko dute, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari zuzendutako eskabide baten bidez, eta gainerako espezialitate eta hizkuntzetan parte hartzeagatik izaten ahal dituzten eskubide guztiei uko eginen diete. Eskabide hori bost egun balioduneko epean igorri beharko dute, gainditu duten izangaien zerrenda bakarrak argitaratzen direnetik hasita. Aukera hori baliatu ezean, ulertuko da oposizio-lehiaketan puntuazio handiena lortu duten espezialitate eta hizkuntza aukeratzen dutela. Puntu-berdinketa gertatuz gero, deialdiaren lehenengo oinarriko 2. atalean agertzen den espezialitatearen eta hizkuntzaren araberako ordenari jarraikiko zaio.

–Deialdi honen bidez onetsitako oposizio-lehiaketa gainditzen duten izangaiek, baldin eta beste hezkuntza administrazio bateko kidego berean edo beste batean sartzeko oposizio-lehiaketa ere gainditzen badute eta aukeratzen badute beste administrazio horretan izendatzea praktiketako funtzionario, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari zuzendutako eskabidea aurkeztu beharko dute bost egun balioduneko epean, prozesua gainditzen duten izangaien zerrenda bakarrak onesten dituen ebazpena argitaratzen denetik hasita, deialdi honetan parte hartzeagatik izaten ahal dituzten eskubide guztiei uko egiteko. Uko egiten ez badiote, praktiketako funtzionarioentzako destinoa aukeratzeko ekitaldira ez agertzeak edo beste hezkuntza administrazio batean praktiketako funtzionario izateko izendapena onartzeak esan nahiko du oposizio-lehiaketa honi isilbidez uko egiten diotela.

5. Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako prozeduraren bitartez hautatutako izangaien bateragarritasunari buruzko txostena.

%33ko desgaitasuna edo hortik gorakoa duten izangaiak, desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako prozeduraren bitartez hautatuak izanez gero, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziara bideratuko dira, beren desgaitasun maila eta gainditutako oposizio-lehiaketaren kidego eta espezialitateari dagozkion lan eta eginkizunetan aritzeko gaitasuna bateragarriak diren baloratzeko.

Txostenean izangaia bateraezina dela adierazten bada, izangaiak oposizio-lehiaketan parte hartu izanaren ondoriozko eskubide guztiak galduko ditu.

Hamaikagarrena.–Praktiketako funtzionarioak izendatzea.

1. Giza Baliabideen Zerbitzuak praktiketako funtzionario izendatuko ditu hautatzen diren izangaiak, eta praktikak egiteko destinoa esleituko die, zerbitzuaren beharren arabera, gainditu duten espezialitateko eta hizkuntzako lanpostu hutsetan edo aldi baterako ordezkapenetarako lanpostuetan, edo, horrelakorik izan ezean, antzeko espezialitateetan.

Praktikaldia egiteko destinoa ekitaldi publiko batean aukeratuko da.

Lanpostu hutsak aukeratzeko orduan, %33ko desgaitasun aitortua edo handiagoa duten izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik.

Praktikaldia egiteko esleitzen diren destinoak behin-behinekoak izanen dira.

Praktiketako funtzionario izateko izendapena jaso eta karrerako funtzionario izendatu bitartean, izangaiek praktiketako funtzionarioen araubide juridiko-administratiboa izanen dute, betiere irakasle lanpostu batean aritzen badira.

2. Praktiketako funtzionarioak behartuta daude deitzen diren lekualdatze lehiaketetan parte hartzera, eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak zuzenean kudeatzen dituen ikastetxeetako lanpostuak eskatzera, praktiketako funtzionario izendatu diren espezialitatean eta hizkuntzan.

3. Hautatzen diren izangai guztiek Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak zuzenean kudeatzen duen ikastetxe batean aukeratu beharko dute behin betiko lehenengo destinoa. Lekualdatze lehiaketetan parte hartu ahal izateko, kasuan kasuko deialdiak xedatzen duenari jarraikiko zaio.

Hamabigarrena.–Praktikaldia.

1. Praktikaldiaren xedea da hautatutako izangaiek irakaskuntzarako gaitasuna ba ote duten egiaztatzea.

2. Praktikaldiaren barrenean, izangaiek zuzeneko irakaskuntzako aldi bat eta zenbait prestakuntza ikastaro egin beharko dituzte.

3. Praktikaldia Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ebazpenaren bidez arautuko da. Ebazpen horrek honako alderdi hauek bilduko ditu, besteak beste:

–Praktikaldia noiz hasiko den eta zenbat iraunen duen.

–Irakasle baten tutoretzapean eginen da, eta kalifikazio batzorde batek ebaluatuko du “gai” edo “ez gai” adierazita.

–Praktikaldiko funtzionarioa aldi baterako ezintasun egoera batean edo amatasun bajan gertatuz gero, edo eszedentzia berezian nahiz antzeko beste egoera batean, eta horrek praktikaldia normaltasunez egitea edo hura baloratzea galarazten badio, kalifikazio batzordeari eskatzen ahalko dio praktikaldia luza diezaiotela. Izangaiak praktikaldia hurrengo urtean egin dezala proposa dezake Kalifikazio Batzordeak, behin bakarrik. Horrelakoetan, benetan egindako praktikaldia hurrengo ikasturtean aintzat har diezaiotela erabaki dezake.

4. Praktikaldian “ez gai” kalifikazioa lortzen duten izangaiek karrerako funtzionario izendatzeko eskubide guztiak galduko dituzte. Horretarako, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ebazpen arrazoitua emanen du.

5. Praktikaldia bitartean praktiketako funtzionarioei osasun azterketa bat eginen zaie, irakaskuntzan egoki aritzeko behar den gaitasun fisikoa eta psikikoa dutela egiaztatzeko. Osasun azterketa hori gainditzen ez dutenek eskubide guztiak galduko dituzte Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen baten bidez karrerako funtzionario izendatuak izateko.

Hamahirugarrena.–Karrerako funtzionario izendatzea.

1. Praktikaldia amaitutakoan, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak hautapen prozeduraren espedientea onetsiko du ebazpen bidez. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

2. Halaber, probak gainditu dituzten izangaien zerrendak Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministeriora igorriko dira, maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionario tituluak luza ditzan.

3. Izendapenaren ondorioak, praktikaldia zein ikasturtetan egin den, hurrengo ikasturteko irailaren 1ean hasiko dira; izan ere, karrerako funtzionarioek egun horretan berean hartu beharko dute destinoaren jabetza.

4. Hautapen prozesua gainditzen duten izangaiek Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren kudeaketa esparruan izan beharko dute lehenbiziko behin betiko destinoa, eta, horretarako, deitzen diren hurrengo lekualdatze lehiaketetan parte hartu.

Hamalaugarrena.–Hizkuntz profilen egiaztapena.

Hautapen prozeduran parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea bitartean, Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 11ko 32/2013 Foru Aginduaren arabera, hizkuntz profil bat (ingelesa, frantsesa edo euskara) egiaztatzeko tituluren bat aurkezten duten izangaiak behar diren berariazko profilekin identifikatuko dira.

Behar den berariazko profilarekin identifikatuko dira, orobat, Hezkuntza Departamentuan hori lehenagotik egiaztatu zuten izangaiak.

Hamabosgarrena.–Aurkeztutako dokumentazioa berreskuratzea.

1. Hautapen prozeduratik baztertzen diren izangaiek Hezkuntza Departamentura jo dezakete (Santo Domingo kalea, zk.g., 31001, Iruña) eskabidearekin batera aurkeztutako dokumentazioa berreskuratzeko, 2018ko irailaren 1etik 30era bitarte, betiere baztertua izatearen aurka errekurtsorik jarri ez badute.

Ondoko hauek dira hautapen prozeduratik baztertutako izangaitzat hartuko direnak:

–Deialdian eskatzen diren baldintzak ez betetzeagatik hautapen prozesutik baztertzen diren izangaiak.

–Aurkezpen ekitaldira joaten ez diren izangaiak.

Epe hori dokumentazioa eraman gabe bukatzen bada, izangaiak agiri horiek berreskuratzeari uko egin diola ulertuko da, horretarako eskubidea galduko du eta agiriak suntsituko dira.

2. Aurreko atalean sartzen ez diren izangaiek Giza Baliabideen Zerbitzuak zehazten duen egunean jasoko dituzte agiriak, Hezkuntza Departamentuaren webgunean (www.educacion.navarra.es) iragarkia agertu ondoren. Horretarako emandako epea dokumentazioa eraman gabe bukatzen bada, izangaiak agiri horiek berreskuratzeari uko egin diola ulertuko da, horretarako eskubidea galduko du eta agiriak suntsituko dira.

3. Izangaiek oposizioaldian aurkeztutako programazio didaktikoak ez dira inola ere itzuliko, hautapen prozedurako espedientearen zati direlako.

Hamaseigarrena.–Errekurtsoak.

Epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Ebazpen honen eta bere aplikazio egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Justiziako eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

II. TITULUA

Maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek kidego horretan espezialitate berriak eskuratzeko prozedura

Prozedura hau honako oinarri hauek gidatuko dute:

Lehena.–Arau orokorrak.

Maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek kidego horretan espezialitate berriak eskuratzeko prozeduraren deialdia egiten da.

Honako espezialitate hauetarako deialdia egiten da:

–Haur Hezkuntza.

–Lehen Hezkuntza.

Titulu honetan aurreikusita ez dagoen orotan, prozedura honi ebazpen honen I. tituluan xedatutakoa aplikatuko zaio.

Bigarrena.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

Espezialitate berriak eskuratzeko prozeduran onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte:

A) Maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioa izatea.

B) Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren kudeaketa esparruan izatea behin-behineko edo behin betiko destinoa.

Eszedentzian dauden funtzionarioen kasuan eta, orobat, kanpoko lanpostu bati atxikita edo antzeko egoeraren batean daudenen kasuan, baldintza hau destinoko azkeneko ikastetxean betetzea eskatuko da.

Hirugarrena.–Parte hartzeko eskabidea eta aurkeztu beharreko agiriak.

1. Prozedura honetan parte hartu nahi dutenek eskabide bat aurkeztuz eskatu beharko dute. Eskabidearen eredua interesdunen eskura izanen da Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuan. Parte hartzeko eskabidea eta ordainketa-gutuna Hezkuntza Departamentuaren webgunean (www.educacion.navarra.es) eta Nafarroako Gobernuarenean (www.navarra.es) ere egonen dira.

Parte hartzeko eskabidean izangaiek adierazi beharko dute titulu honen lehenengo oinarrian adierazitako espezialitateetatik zeinetan parte hartu nahi duten.

Prozedura honetako proba euskaraz egin nahi duten izangaiek halaxe adieraziko dute parte hartzeko eskabidean. Halakorik adierazi ezean, ulertuko da proba gaztelaniaz egin nahi dutela.

2. Izangaiek parte hartzeko eskabide bakar bat aurkeztuko dute, agiri hauekin batera:

A) Nortasun agiri nazionalaren edo nortasun agiri baliokidearen fotokopia. Agiri hori DIN-A4 neurriko paperean aurkeztu beharko da.

B) Parte hartzen duen espezialitate bakoitzeko ordainketa-gutun bat, laugarren oinarriaren 2. atalean ezarritakoaren arabera.

3. Espezialitate batean izena eman eta onartua izateak ez dio izangaiari bermatuko beste espezialitate batzuetara aurkeztu ahal izatea, ezartzen den prozeduraren antolaketak hori galarazten badu.

4. %33ko edo goragoko desgaitasuna duten izangaiek parte hartzeko eskabidean adierazi beharko dute zenbateko desgaitasuna duten eta hori frogatzeko organo eskudunak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko dute, denborari eta baliabideei dagokienez probak egiteko behar diren egokitzapenak eskatu ahal izateko.

Proba egiteko denbora eta baliabideetan behar dituzten egokitzapenei dagokienez, izangaiek aparteko orri batean adierazi beharko dute zein egokitzapen eskatzen duten.

%33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangai horiek Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziara bideratuko dira, probak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten zentzuzko egokitzapen eta doikuntzak zehazteko, desgaitasuna dutenek baldintza berdinetan parte har dezaten ziurtatzeko, probaren mamia aldatu gabe, betiere.

Laugarrena.–Eskabideak aurkeztea eta eskubideak ordaintzea.

1. Eskabidea zer organori zuzendu behar zaion eta aurkezteko tokia.

Eskabideak Giza Baliabideen Zerbitzuari zuzenduko zaizkio eta ondoko toki hauetakoren batean aurkeztu beharko dira: Hezkuntza Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo kalea, zk.g., Iruña), Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean, Nafarroako Gobernuaren gainerako erregistro bulegoetan (zerrenda 2014ko 46. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 7koan), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz.

Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian eginen da, postako langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzaten.

Atzerrian sinatutako eskabideak kasuan kasuko espainiar ordezkaritza diplomatiko eta kontsularren bidez tramitatzen ahalko dira, deialdi honen bosgarren oinarrian ezarritako epean. Interesdunak azterketa eskubideak ordaindu izanaren banketxeko frogagiria atxikiko dio eskabideari.

2. Azterketa egiteko eskubideak.

Eskabidearekin batera, azterketa egiteko eskubideengatik, espezialitate bakoitzeko, 40 ordu ordaindu izanaren egiaztagiria aurkeztu beharko da, ebazpen honen I. tituluaren bidez onetsi den maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren laugarren oinarriko 2. atalean ezarritako prozedurari jarraikiz. Ordainagiria aurkeztu ezean, izangaia baztertuta geldituko da.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko hogei egun naturaleko epea izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Seigarrena.–Izangaien onarpena.

1. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak.

Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, Giza Baliabideen Zerbitzuak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak onesten dituen ebazpena jendaurrean paratuko du Hezkuntza Departamentuaren iragarki-taulan eta webgunean (www.educacion.navarra.es), espezialitatez espezialitate. Zerrenda horietan parte-hartzaileen izen-deiturak azalduko dira, bai eta, baztertuz gero, horren arrazoiak ere.

Behin-behineko zerrenda horiek onesteko ebazpena argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan eta hurrengoetan aurreikusten diren ondorioetarako.

2. Izangaiek hamar egun balioduneko epea izanen dute, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazioak aurkezteko eta, kasua bada, baztertua izateko akatsa zuzentzeko. Era berean, beren datu pertsonalak ematean akatsak izan direla ohartu diren izangaiek epe horretan berean adierazten ahalko dute. Erreklamazioak Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuari bidaliko zaizkio eta laugarren oinarriko 1. atalean aipatzen diren tokietako edozeinetan aurkeztuko dira.

3. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak.

Aurreko atalean aipatutako erreklamazioak ebatzi ondoren, espezialitate bakoitzean onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrendak onesteko ebazpena emanen da.

Ebazpen hori Hezkuntza Departamentuaren iragarki-taulan argitaratuko da, eta departamentuaren webgunean: www.educacion.navarra.es.

Behin betiko zerrenda horiek onesteko ebazpena argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan eta hurrengoetan aurreikusten diren ondorioetarako.

Ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute interesdunek, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onesten dituen ebazpena onetsi ondotik egiaztatzen bada izangairen batek ez dituela baldintzak betetzen, bere jarduketak deuseztatu eginen dira, faltsukeria dela-eta legokiokeen erantzunbeharra galarazi gabe.

Zazpigarrena.–Hautapen organoak.

Prozedura honetako hautapen organoak ebazpen honen I. tituluko zazpigarren oinarrian adierazi diren hautapen batzordeak eta epaimahaiak izanen dira, eta, prozedura honi dagokionez, oinarri hartan ezartzen diren eginkizun berberak izanen dituzte.

Prozedura honetan deitutako espezialitateren batean, kidegoan sartzeko deialdian epaimahai bat baino gehiago izendatu badira, eta Hautapen Batzordea ere eratu baldin bada, prozedura horretako izangaien ebaluazioa 1. epaimahaiak eginen du, betiere izangaien kopurua ikusita epaimahai bat baino gehiago eratzea beharrezkoa ez bada.

Zortzigarrena.–Hautapen sistema.

Izangaiak aukeratutako espezialitateko gai bat azaldu beharko du, eta horren gainean eztabaidatu, ahoz betiere. Izangaiak aukeratuko du gaia, aurretik epaimahaiak zozketa bidez espezialitatearen gai zerrendatik aterako dituen hiru gaietatik bat hautatuz (III. eranskina). Gaiaren azalpenaren osagarri, gaiaren planteamendu didaktikoa egin beharko da, izangaiak aukeratzen duen ikasmailakoa, non gutxienez honako hauek adierazi beharko baititu: helburuak, oinarrizko gaitasunak garatzeko norberaren ekarpena, edukiak, ikaskuntza-irakaskuntza jarduerak eta ebaluazio jarduerak, baita horiek aurrera eramateko behar diren baliabideak ere.

Izangaiak bi ordu izanen ditu ariketa hau prestatzeko, eta egokia iruditzen zaion material osagarria erabiltzen ahalko du, berak ekarrita.

Azalpenak, gehienez, ordubete iraunen du, eta eztabaidak, gehienez, hamabost minutu. Izangaiak gidoi bat besterik ezin du erabili, bi orrikoa gehienez, azalpena bukatu eta gero epaimahaiari emanen diona.

Bederatzigarrena.–Proben hasiera eta garapena.

1. Hautapen prozesua epaimahaiaren aurrean eginen den aurkezpen ekitaldi baten bidez hasiko da, 2019ko maiatzetik aurrera.

Aurkezpen ekitaldira agertzen ez diren izangaiak hautapen prozeduratik baztertuko dira. Ez da zilegi izanen izangaien ordez beste pertsona batzuk agertzea.

Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen baten bidez, izangaiei dei eginen zaie aurkezpen ekitaldira ager daitezen. Ebazpen hori jendaurrean jarriko da Hezkuntza Departamentuaren iragarki-taulan eta webgunean (www.educacion.navarra.es), aurkezpen ekitaldia baino zazpi egun natural lehenago, gutxienez. Ebazpen horretan epaimahaien aurreko jarduketa noiz, zein ordutan eta non hasiko den adieraziko da.

Aurkezpen ekitaldia eginda, epaimahaiak izangai guztientzako deiak argitaratuko ditu aurkezpen ekitaldia egin den lekuan, proba egiteko non, noiz eta zer ordutan aurkeztu beharko duten adierazita.

Izangaiei dei bakarra eginen zaie epaimahaien aurreko jarduketak egiteko, eta agertzen ez direnak baztertu eginen dira. Ondorio horietarako, egun bererako deitutakoek deian ezarritako orduan eta lekuan agertu beharko dute epaimahaiaren aurrean.

2. Izangaiek parte hartzeko ordena alfabetikoki zehaztuko da; horretarako, Giza Baliabideen Zerbitzuak zozketaz bi letra aterako ditu, eta lehenengo abizenaren hasieran bi letra horiek dituen izangaia hasiko da, I. tituluko zazpigarren oinarriaren 2. atalean adierazitako moduan.

3. Epaimahaiak edozein unetan eskatzen ahalko die izangaiei beren nortasuna froga dezatela.

Hamargarrena.–Kalifikazioa.

Epaimahaiek “gai” edo “ez gai” kalifikazioa emanen diote probari. Espezialitate berria eskuratuko dute, bakar-bakarrik, “gai” kalifikazioa lortzen dutenek.

Epaimahaiek edo, zein den kasua, hautapen batzordeek “gai” kalifikazioa lortzen duten izangaien zerrendak proba egin den lokaleko iragarki-taulan jarriko dituzte, baita Hezkuntza Departamentuaren iragarki-taulan eta webgunean ere (www.educacion.navarra.es), eta organo dei-egileari igorriko dizkiote argitara ditzan.

%33ko desgaitasuna edo hortik gorakoa duten izangaiak Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziara bideratuko dira, beren desgaitasun maila eta “gai” izan diren espezialitateari dagozkion lan eta eginkizunetan aritzeko gaitasuna bateragarriak diren baloratzeko.

Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak izangaiak “gai” deklaratzen dituen ebazpena onetsiko du, bakoitzak eskuratu duten espezialitate berria adierazita; ebazpen hori Hezkuntza Departamentuaren iragarki-taulan eta www.educacion.navarra.es webgunean argitaratuko da. Eskatutako baldintzaren bat betetzen ez duten izangaiek deialdi honetan parte hartzeagatik legozkiekeen eskubide guztiak galduko dituzte.

Espezialitate berria prozedura honen bidez eskuratzen duten izangaiek ez dute praktikaldirik eginen.

Espezialitate berria eskuratzeak ez dakar aurretik eskuratutakoa(k) galtzea.

Hamaikagarrena.–Errekurtsoak.

Epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari zuzendua, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Ebazpen honen eta bere aplikazio egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Justiziako eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2018ko apirilaren 4an.–Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Francisco Javier Iglesias Álvarez.

I. ERANSKINA

Maisu-maistren kidegoan sartzeko merezimenduak baloratzeko baremoa

Merezimenduen balorazioan, izangaiek gehienez 10 puntu lortzen ahalko dituzte.

MEREZIMENDUAK

PUNTUAK

FROGAGIRIAK

I. ATALA.–IRAKASLE LANETAN EMANDAKO ZERBITZUAK (7,000 puntu gehienez).

1.1. Ikastetxe publikoetan, maisu-maistren kidegoko espezialitateetako irakasle lanetan emandako urte bakoitzeko:

Azpiatal honetan aipatzen diren lanpostuetan emandako hilabete edo urteko zatiki bakoitzeko: 0,0583 puntu.

0,700 puntu

Emandako zerbitzuen ziurtagiria, hezkuntza administrazioek luzatua. Kasu guztietan adierazi behar da zein kidegotarako izendatu zen, edo haren kode ofiziala, baita zerbitzuak hasi eta bukatu zireneko data zehatzak ere. Ez dira onartuko jabetza hartzeko eta zerbitzuak uzteko orriak.

Ziurtagiri horietan adierazten bada zerbitzuak publikoak ez diren ikastetxeetan eman direla, aipatu zerbitzuak bestelako ikastetxeetan emanak bailiran baloratuko dira, hots, 1.3 edo 1.4 azpiataletan ezarritakoaren arabera.

Zerbitzuak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamenturako eman badira, Giza Baliabideen Zerbitzuak ofizioz aurkeztuko du zerbitzuen orria, izangai bakoitzaren espediente pertsonalean dagoen dokumentazioari jarraikiz, parte hartzeko eskabidean berariaz eskatu behar izan gabe. Aitzitik, beste hezkuntza administrazio batean emandako zerbitzuak egiaztatu beharko dituzte izangaiek, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak zerbitzu horiek antzinatasun gisa aitortu baditu ere.

Hezkuntza eta Kultura Ministerioaren Nafarroako Zuzendaritza Probintzialerako 1990eko urriaren 1a baino lehen emandako zerbitzuen ziurtagiria interesdunek espresuki eskatu beharko dute.

1.2. Ikastetxe publikoetan, maisu-maistren kidegokoak ez diren espezialitateetako irakasle lanetan emandako urte bakoitzeko:

Azpiatal honetan aipatzen diren lanpostuetan emandako hilabete bakoitzeko edo urteko zatiki bakoitzeko: 0,0292 puntu

0,350 puntu

1.3. Maisu-maistren kidegoaren hezkuntza maila edo etapa bereko espezialitateetan, bestelako ikastetxeetan, irakasle lanetan emandako urte bakoitzeko:

Azpiatal honetan aipatzen diren lanpostuetan emandako hilabete bakoitzeko edo urteko zatiki bakoitzeko: 0,0125 puntu.

0,150 puntu

Ikastetxearen ziurtagiria, edo hura emateko eskumena duen organoarena, Hezkuntza Ikuskapen Zerbitzuak ontzat emana, bertan espezialitatea, hezkuntza maila eta zerbitzuen benetako iraupena ageri direla, hasi eta bukatu zireneko data zehatzak adierazita. Ziurtagiri horiei oniritzia emateko, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak lan bizitzari buruzko txosten eguneratua eta kontratuak aurkez ditzatela eskatuko die interesdunei.

Unibertsitateko irakasle gisa egindako lana frogatzeko, ikastetxearen ziurtagiria beharko da, honako hauek adieraziko dituena: zerbitzuak noiz hasi eta bukatu ziren, data zehatzak adierazita, eta zerbitzu horiek irakasle gisa eman dituela.

1.4. Maisu-maistren kidegoaren hezkuntza maila edo etapakoak ez diren espezialitateetan, bestelako ikastetxeetan, irakasle lanetan emandako urte bakoitzeko:

Azpiatal honetan aipatzen diren lanpostuetan emandako hilabete bakoitzeko edo urteko zatiki bakoitzeko: 0,0083 puntu.

0,100 puntu

I. atala osatzen duten xedapenak:

1. Atal honen ondorioetarako, gehienez hamar urte hartuko dira kontuan, eta haietako bakoitza azpiatal bakar batean baloratuko da.

2. Hona hemen definizio batzuk:

–Ikastetxe publikoak (1.1 edo 1.2 azpiatalak, kasuan-kasuan): hezkuntza administrazioek sortu eta finantzatutako sare publikoan sartutako ikastetxeak, alegia, Estatuko eta autonomia erkidegoetako Administrazioan hezkuntza arloan eskudunak diren departamentu edo kontseilaritzek sortu eta finantzatuak. Ikastetxe publikoak dira, orobat, Espainiar Estatuak atzerrian dituen ikastetxeak.

–Bestelako ikastetxeak (1.3 edo 1.4 azpiatalak, kasuan-kasuan): titulartasun pribatuko ikastetxeak, hezkuntzakoak ez diren administrazioenak (toki administrazioarenak, esate baterako) eta unibertsitate publikoak eta pribatuak.

3. Ez dira kontuan hartuko interesdunek izenpetutako kontratuen fotokopien bidez soilik frogatzen diren zerbitzuak, ezta ikastetxe pribatuek edo udal ikastetxeek emandako ziurtagiriak ere, nahiz eta Gizarte Segurantzari kotizatutakoaren ziurtagiriak erantsi, bertan Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ontzat eman dituela agertzen ez bada.

4. Ez dira kontuan hartuko zerbitzuak hasi eta bukatu zireneko data zehatzak (eguna, hilabetea eta urtea) ez dituzten ziurtagiriak, nahiz eta bertan adierazi zerbitzuen iraupena ikasturte batekoa izan dela.

5. Zerbitzuak zein kidego edo mailatan eman diren zehazten ez bada, beste kidego edo hezkuntza maila batean emandakotzat joko dira.

6. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan emandako zerbitzuak 1.2 azpiatalean edo 1.4 azpiatalean baloratuko dira, kasuan-kasuan.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa gorabehera, zerbitzuak ikastetxe publikoetan eman badira eta Hezkuntza Administrazioak egindako ziurtagiriak adierazten badu maisu-maistren kidegoan edo kidego horretan baizik ez dagoen espezialitate batean eman direla, 1.1. azpiatalean baloratuko dira. Bestalde, zerbitzuak bestelako ikastetxeetan eman badira eta ziurtagiriak adierazten badu irakasletzako diplomadun gisa eman direla, 1.3 azpiatalean baloratuko dira.

7. Atzerrian emandako zerbitzuak kasuan kasuko herrialdeko Hezkuntza Ministerioak edo Espainiar Estatuak Atzerrian duen Administrazio Orokorrak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatuko dira. Bertan honako hauek adierazi beharko dira: eman den hezkuntza maila eta irakasgaia, emandako zerbitzuen iraupena eta horiek hasi eta bukatu zireneko data zehatzak. Hezkuntza maila edo irakasgaia frogatzen ez bada edo maisu-maistren kidegoko espezialitateetako batekin bat ez badator, ulertuko da zerbitzuak beste hezkuntza maila edo kidego bateko espezialitateetan eman direla. Ziurtagiri horiek gaztelaniazko itzulpenarekin batera aurkeztu beharko dira. Zinpeko itzultzaileek egin beharko dituzte itzulpen horiek.

8. Atal honen ondorioetarako, puntuak ezin izanen dira pilatu zerbitzuak aldi berean ikastetxe batean baino gehiagotan eman badira.

II. ATALA.–PRESTAKUNTZA AKADEMIKOA (gehienez ere 5,000 puntu).

2.1. Alegatutako tituluaren ikasketa-espedientea:

Azpiatal honetan, maisu-maistren kidegoan sartzeko orokorki eskatzen den titulazio mailaren arabera izangaiak alegatzen duen tituluaren ikasketa-espedientearen batez besteko nota baloratuko da bakar-bakarrik, honela kalkulatua:

Izangaiak ziurtagiri akademiko pertsonala igorri beharko du, non titulazioan lortutako batez besteko nota agertuko den.

Betiere, aurkeztutako ikasketen ziurtagirian ageri den batez besteko nota hartuko da kontuan.

0tik 10era bitarteko eskala

0tik 4ra bitarteko eskala

6tik 6,99ra bitarte

1,5etik 1,99ra bitarte

1,000 puntu

7tik 8,49ra bitarte

2tik 2,74ra bitarte

1,250 puntu

8,5etik 10era bitarte

2,75etik 4ra bitarte

1,500 puntu

Batez besteko nota zenbakien bidez adierazten ez bada, baliokidetza hauek aplikatuko dira:

Nahikoa: 5,5 puntu.

Ongi: 6,5 puntu

Oso ongi: 7,5 puntu.

Bikain: 9 puntu.

Ohorezko matrikula: 10 puntu.

Ikasketa-espedientean ez bada berariaz agertzen batez beteko nota edo ikasketen ziurtagiri pertsonala aurkezten ez bada, eta, horren ordez, tituluaren fotokopia aurkezten bada, ulertuko da izangaiaren batez besteko nota Nahikoa dela.

2.2. Graduondoak, doktoretza eta aparteko sariak:

2.2.1. Ikasketa aurreratuen ziurtagiri-diplomagatik (apirilaren 30eko 778/1998 Errege Dekretua), master titulu ofizialagatik (urtarrilaren 21eko 56/2005 Errege Dekretuaren arabera, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren arabera edo abuztuaren 5eko 1002/2010 Errege Dekretuaren arabera lortua), ikertzeko nahikotasunagatik edo beste edozein titulu baliokiderengatik, betiere titulu horiek irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko baldintza gisa eskatu ez badira:

2.2.2. Doktore titulua izateagatik:

2.2.3. Doktoretzan aparteko saria lortzeagatik:

1,000 puntu

1,000 puntu

0,500 puntu

Tituluaren fotokopia, edo, hala badagokio, titulua emateko eskubideak ordaindu izanaren egiaztagiria.

Ikertzeko nahikotasunari edo Ikasketa aurreratuen ziurtagiri-diplomari dagokionez:

–Unibertsitatearen ziurtagiria, ikertzeko nahikotasuna aitortzen duena, eskuratuta izanez gero urtarrilaren 23ko 185/1985 Errege Dekretuaren arabera.

–Ikasketa aurreratuen ziurtagiri-diploma, eginak izanez gero apirilaren 30eko 778/1998 Errege Dekretuaren arabera.

2.3. Unibertsitateko beste titulu batzuk:

Unibertsitateko titulazio ofizialak, irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko baldintza gisa alegatutako berberak ez badira, honela baloratuko dira:

2.3.1. Lehen zikloko titulazioak:

Diplomaturako, ingeniaritza teknikoko edo arkitektura teknikoko titulu bakoitzeko edo legez horien baliokide den titulu bakoitzeko, eta lizentzia, arkitektura edo ingeniaritza bateko lehen zikloari dagozkion ikasketengatik:

Azpiatal honetan ez dira behin ere baloratuko izangaiek aurkezten dituzten mota horretako lehen tituluak edo ikasketak.

1,000 puntu

Kidegoan sartzeko alegatutako tituluaren fotokopia, bai eta merezimendu gisa alegatzen diren guztiena ere, edo, bestela, titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria.

Lehen zikloko titulazioak puntuatuko badira, ezinbestekoa izanen da diplomadun tituluaren fotokopia aurkeztea, edo, bestela, lizentzia, ingeniaritza edo arkitektura bateko lehenbiziko hiru ikasmailetako edo lehen zikloko irakasgai guztiak egin eta gainditu direla azaltzen duen ziurtagiri akademiko pertsonala. Egokitzapen ikastaroa gainditua izatea ez da hartuko lehen zikloko titulaziotzat.

Lizentziadun, ingeniari edo arkitekto tituluaren fotokopia aurkezten bada, aintzat hartuko dena bigarren zikloko titulazioari dagokion puntuazioa izanen da soilik, salbu aurreko paragrafoan aipatzen den ikasketen ziurtagiria eransten bada 2.3.1 azpiatalaren arabera baloratzeko.

Unibertsitateko gradudun titulu ofizialaren fotokopia aurkezteak balioko du, bakar-bakarrik, bigarren zikloko titulazioari dagokion puntuazioa aitortzeko, salbu eta behar den ikasketa-ziurtagiria aurkezten bada, unibertsitateko gradudun titulu ofiziala lortzeko kreditu guztiak egin eta gainditu dituela egiaztatzen duena; kasu horretan, 2.3.1 azpiatalari dagokion puntuazioa ere emanen zaio.

Gradudun titulua ez da baloratuko baldin eta titulu hori lortu bada ikasketa-arlo bereko unibertsitateko titulu bat (diplomatura edo lizentzia) daukatenentzat bideratutako egokitzapen ikastaro bat eginez.

Titulazio berean oinarritzen diren espezialitate desberdinak ez dira titulu desberdintzat hartuko.

Titulu berari dagozkion aipamenak ez dira gradutzat hartuko.

2.3.2. Bigarren zikloko titulazioak:

Lizentzien, ingeniaritzen, arkitekturen edo unibertsitateko gradudun titulu ofizialen bigarren zikloko ikasketengatik edo legez horien baliokide diren tituluengatik:

Bigarren ziklokoak bakarrik diren titulazioak eta ondorio guztietarako unibertsitateko lizentziadun tituluaren baliokidetzat jotzen diren tituluak bigarren ziklo baten gisa baloratuko dira bakarrik.

1,000 puntu

2.4. Araubide bereziko irakaskuntzetako eta berariazko lanbide heziketako titulazioak:

Hizkuntza Eskola Ofizialek, Musikako Kontserbatorio Profesionalek eta Goi Mailakoek eta Arte Eskolek ematen dituzten araubide bereziko irakaskuntzen titulazioak, baita berariazko lanbide heziketakoak ere, ondoren aipatzen denari jarraikiz baloratuko dira, betiere irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko baldintza gisa alegatu ez badira edo alegatutako titulua lortzeko ezinbestekoak izan ez badira:

a) Musikako edo Dantzako titulu profesional bakoitzeko:

b) Hizkuntza Eskola Ofizialek emandako maila aurreratuko ziurtagiri bakoitzeko:

c) Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikari titulu bakoitzeko:

d) Lanbide Heziketako goi mailako teknikari titulu bakoitzeko:

e) Goi mailako kirol teknikari titulu bakoitzeko:

0,500 puntu

0,500 puntu

0,200 puntu

0,200 puntu

0,200 puntu

Merezimendu gisa alegatutako tituluaren fotokopia edo titulua emateko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria, baita kidegoan sartzeko alegatu den titulua lortzeko beharrezkoak izan diren titulu guztien fotokopia konpultsatua ere.

Hizkuntza Eskola Ofizialek luzatutako maila aurreratuko ziurtagiriak ez dira baloratuko, baldin eta izangai berak hizkuntza bereko maila goragoko beste titulu edo ziurtagiri bat aurkezten badu eta horren balorazioa 3.2 azpiatalean aurreikusi baldin bada.

Izangaiak lortu nahi duen lanpostua euskaraz eman beharrekoa bada, Hizkuntza Eskola Ofizialek luzatutako euskara maila aurreratuko ziurtagiria ez da baloratuko.

II. atala osatzen duten xedapenak:

1. Titulazioak atzerrian lortu badira, titulazio horien fotokopia aurkeztu beharko da, homologazioa egiaztatzen duen agiriarekin batera.

2. Titulu batek Goi mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruan duen maila baliokidetzeko asmoz azaroaren 21eko 967/2014 Errege Dekretuaren arabera luzatutako ziurtagiriak ez dira baloratuko.

III. ATALA.–BESTE MEREZIMENDU BATZUK

(2,000 puntu gehienez).

3.1. Etengabeko prestakuntza (1,000 puntu gehienez):

Gainditutako etengabeko prestakuntzako eta hobekuntzako ikastaroak, eskuratu nahi den espezialitatearekin, eskolaren antolaketarekin, hezkuntzari aplikatutako teknologia berriekin, didaktikarekin, psikopedagogiarekin edo hezkuntzako soziologiarekin loturik egonez gero, hezkuntza eskumen osoa duten administrazio publikoek edo unibertsitateek antolatu badituzte, edo hezkuntza administrazioekin elkarlanean ari diren entitateek antolatutako etengabeko prestakuntzako planean sartutako jarduerak edo kasuan kasuko hezkuntza administrazioak onartutako jarduerak, 10 orduko:

Musikako espezialitaterako bakarrik, musikako kontserbatorioek antolatutako ikastaroak berdin-berdin baloratuko dira.

Ondorio horietarako, prestakuntza jarduera guztietako orduen batuketa eginen da, eta ez da puntuaziorik emanen 10 ordutik beheitiko hondarrarengatik. Besterik adierazten ez bada, prestakuntza jarduerak kreditutan azaltzen direnean, ulertuko da kreditu bakoitzak 10 orduko balioa duela.

3.1 azpiatal honetan ez dira inolaz ere baloratuko titulu akademiko baten (doktoretza barne), “master” baten edo graduatuondoko beste titulazio baten curriculuma osatzen duten ikastaro edo irakasgaiak. Ikastaro horiek amaitu eta dagozkien tituluak eskuratuta, titulu horiek, egoki bada, 3.1 azpiatalaren arabera baloratuko dira (778/1998 Errege Dekretuaren eta Unibertsitateei buruzko 6/2001 Lege Organikoa aldatu duen apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoaren 34.1 artikuluaren arabera lortutako titulu ez-ofizialak), edo, hala denean, 2.2 atalaren arabera (urtarrilaren 21eko 56/2005 Errege Dekretuaren, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren edo abuztuaren 5eko 1002/2010 Errege Dekretuaren arabera lortutako titulu ofziala bada).

0,020 puntu

Ikastaroen ziurtagiria, kasuan kasuko erakunde edo zentroak luzatua, non ikastaroaren kreditu edo orduak espresuki adieraziko baitira. Etengabeko prestakuntzaren planeko jardueretan edo hezkuntza administrazioak onartu dituenetan espresuki adierazi beharko da kasuan kasuko jarduera plan horretan sartuta dagoela edo hezkuntza administrazioak onartua dela; bestela, hori gabe, homologazioa edo onarpena erantsi beharko da.

Ez dira baloratuko ordu edo kredituen iraupena jasotzen ez duten ziurtagiriak.

3.2. Euskararen, ingelesaren, frantsesaren eta alemanaren ezagutza egiaztatzeko titulazioak (2,000 puntu gehienez):

3.2.1. Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera, euskararen, ingelesaren, frantsesaren edo alemanaren C2 maila egiaztatzen duen ziurtagiria (Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 28ko 30/2011 Foru Aginduan ezarri direnetako bat):

3.2.2. Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera, euskararen, ingelesaren, frantsesaren edo alemanaren C1 maila egiaztatzen duen ziurtagiria (Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 28ko 30/2011 Foru Aginduan ezarri direnetako bat):

3.2.3. Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera, euskararen, ingelesaren, frantsesaren edo alemanaren B2 maila egiaztatzen duen ziurtagiria (Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 28ko 30/2011 Foru Aginduan ezarri direnetako bat):

1,000 puntu

0,750 puntu

0,500 puntu

Organo eskudunak luzaturiko ziurtagiriaren fotokopia. Ez da beharrezkoa izanen ziurtagiriaren zinpeko itzulpena aurkeztea.

3.2 azpiatala osatzen duten xedapenak:

1. 3.2 azpiatal honetan, ez dira inolaz ere baloratuko ez unibertsitateko titulazioak, ez Hizkuntzen Eskola Ofizialek emandako maila aurreratuko ziurtagiriak, izan ere, horien balorazioa berariaz jasota dago merezimendu baremoaren 2.3 eta 2.4 ataletan, hurrenez hurren.

2. Hizkuntza berari dagozkion titulu edo ziurtagiri bat baino gehiago aurkezten badira, eta maila desberdinekoak badira, goreneko mailakoa besterik ez da baloratuko.

3. Hizkuntza berari dagozkion titulu edo ziurtagiri bat baino gehiago aurkezten badira, eta maila berekoak badira, hizkuntza horren ezagutza behin baizik ez da puntuatuko.

4. Euskaraz eman beharreko lanpostuetara lehiatuz gero, ez da euskara titulu bakar bat ere baloratuko.

Merezimenduen baremo osorako xedapenak:

1. Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako burutuak dauden eta behar den epean aurkezten diren merezimenduak baizik ez dira baloratuko.

2. Gaztelaniara itzuli beharko dira atzerriko hizkuntza batean idatzitako agiriak edo beste autonomia erkidego bateko hizkuntza ofizial berekian idatzitakoak, salbu eta euskarazkoak eta atzerriko hizkuntza baten ezagutza egiaztatzen duten titulazio edo ziurtagiriak. Zinpeko itzultzaileek egin beharko dituzte itzulpen horiek, eta agiriarekin batera aurkeztu beharko dira.

3. Izangaiek merezimenduak egiaztatzeko aurkezten dituzten agiriek ez dute zertan jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak izan; agiri horien fotokopia arruntak aurkezten ahalko dira eskabideak aurkezteko epearen barnean. Hala ere, Administrazioak noiznahi eskatzen ahalko dizkie izangaiei parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztutako agirien jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak.

4. Merezimendu bera ezin da inolaz ere atal edo azpiatal batean baino gehiagotan baloratu.

5. Betebehar bat frogatzeko aurkezten den dokumentazioa ez da merezimendu gisa baloratzen ahalko.

II. ERANSKINA

Proba praktikoaren ezaugarriak

1.–Haur Hezkuntza.

Epaimahaiak proposatutako zenbait eskola-egoeraren gaineko kasu praktiko bat ebatzi beharko da. Esku-hartze arrazoitu eta oinarritu bati buruz proposatuko diren galdera batzuei idatziz erantzun beharko zaie, Nafarroako Foru Komunitatean espezialitateaz indarrean dagoen araudiari dagokionez eta haren esparru teorikoaren barrenean. Gainera, izangaiak egiten dituen antolaketa eta didaktika arloko proposamenak baloratuko dira, horien bidez epaimahaiak frogatuko baitu izangaiaren prestakuntza zientifikoa eta eskola arloko estrategiak noraino menperatzen dituen.

2.–Lehen Hezkuntza.

Epaimahaiak proposatutako zenbait eskola-egoeraren gaineko kasu praktiko bat ebatzi beharko da. Esku-hartze arrazoitu eta oinarritu bati buruz proposatuko diren galdera batzuei idatziz erantzun beharko zaie, Nafarroako Foru Komunitatean espezialitateaz indarrean dagoen araudiari dagokionez eta haren esparru teorikoaren barrenean. Izangaiak egiten dituen antolaketa eta didaktika arloko proposamenak baloratuko dira, horien bidez epaimahaiak frogatuko baitu izangaiaren prestakuntza zientifikoa eta eskola arloko estrategiak noraino menperatzen dituen.

III. ERANSKINA

Espezialitateetako gai zerrendak

Hautapen prozedura honetan maisu-maistren kidegoko espezialitateei dagozkien indarreko gai zerrendak aplikatuko dira:

–1993ko irailaren 9ko Aginduaren I. eranskina (irailaren 21eko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Gai zerrendan LOGSEri buruz dauden aipamen guztiak indarrean dagoen Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoari buruzkoak direla ulertu behar da.

IV. ERANSKINA

Programazio didaktikoaren eta unitate didaktikoaren edukia

A) Programazio didaktikoa.

Programazio didaktikoa izangaiak parte hartzen duen espezialitateko arlo baten curriculumari, Nafarroako Foru Komunitatean indarra duenari, buruzkoa izanen da. Bertan, gutxienez, helburuak, gaitasunak, edukiak, ebaluazio irizpideak eta metodologia azaldu beharko dira, bai eta hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleei arreta emateko moduak ere.

Programazio didaktikoa kasuan kasuko espezialitateko maisu-maistrek irakasteko eskumena duten hezkuntza etaparako prestatuko da, eta etapa horretako curriculumaren ikasturte oso bateko garapena jasoko du. Gutxienez 12 unitate didaktiko zenbakitu eduki beharko ditu.

Programazio didaktikoa prestatzeko, izangaia deialdi honen V. eranskinean aipatzen den araudian oinarritu beharko da.

Programazio didaktikoak, izangaiak aurkeztu nahi dituen eranskinak barne, gehienez ere 50 folio izanen ditu, zenbakituak eta DIN-A4 formatuan, alde bakar batetik idatziak lerroarte arruntarekin, 12 puntuko neurriko Arial letra erabilita, trinkotu gabe.

B) Unitate didaktikoa.

Unitate didaktikoan, gutxienez honako hauek zehaztuko dira: ikaskuntzaren helburuak, edukiak, irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak, ebaluaziorako irizpideak eta prozedurak, lotuta dauden gaitasunak eta horien garapen maila. Lehen Hezkuntzako ikasleentzako unitate didaktikoetan, kalifikatzeko irizpideak.

V. ERANSKINA

Programazio didaktikoa prestatzeko araudia

–23/2007 Foru Dekretua, martxoaren 19koa, Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako bigarren zikloko irakaskuntzetako curriculuma ezartzen duena (2007ko 51. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 25ekoa).

–60/2014 Foru Dekretua, uztailaren 16koa, Nafarroako Foru Komunitatean Lehen Hezkuntzako curriculuma ezartzen duena (2014ko 174. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 5ekoa).

–47/2009 Foru Agindua, apirilaren 2koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Haur Hezkuntzako bigarren zikloan diharduten ikasleen ebaluazioa arautzen duena (2009ko 52. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 1ekoa).

–72/2014 Foru Agindua, abuztuaren 22koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan, pribatuetan eta pribatu itunduetan Lehen Hezkuntzan ari diren ikasleak ebaluatu eta hurrengo mailara pasatzeko arauak ezartzen dituena (2014ko 187. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 24koa).

–93/2008 Foru Agindua, ekainaren 13koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan aniztasunari nola erantzun arautzen duena (2008ko 93. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 30ekoa).

Iragarkiaren kodea: F1804674