73. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 5134.etik 5139.era bitarteko lurzatiak birdoitzeko. Behin betiko onespena

Azagrako Udalak, 2018ko martxoaren 22an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen María Jesús Martínez Ortizek eta María Pilar Rodríguez Navarrok sustatutako xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 5134., 5135., 5136., 5137., 5138. eta 5139. lurzatietako lerrokadurak birdoitzeko.

Hau dena argitara ematen da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoa betez.

Azagran, 2018ko martxoaren 22an.–Alkatea, Ignacio Gutiérrez Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L1804148