73. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ERRIBERRI

Praktiketako funtzionarioaren izendapena

Erriberriko Udaleko alkateak, apirilaren 10ean eman 278/2018 Ebazpenaren bidez, praktiketako funtzionario izendatu du, Oinarrizko prestakuntza ikastaroan, Lyher Fernández Liberal. Hona hemen erabakiaren xedapen zatia:

Lehena.–Kalifikazio-epaimahaiak proposatu duen Lyher Fernández Liberal izangaia praktiketako funtzionario izendatzea Oinarrizko Prestakuntza Ikastaroan. Erriberriko Udaleko udaltzain-agente izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdiari dagokio, zeina 2017ko 183. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, irailaren 21ean.

Bigarrena.–Izendapenak 2018ko apirilaren 26tik aurrera izango du indarra, egun horretan hasiko baita Oinarrizko Prestakuntza Ikastaroa Nafarroako Segurtasun Eskolan. Eskola horretatik beretik adieraziko diote alkatetza honi, behar beste denborarekin, ikastaroa noiz bukatuko den.

Hirugarrena.–Ikastaroak dirauen bitartean, izendatutako izangaiak C mailaren hasierako soldatari dagokion lansaria jasoko du, bai eta, hala badagokio, familia laguntza ere, eta Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean kidetu eta alta emango zaio.

Halaber, funtzionarioentzat oro har ezarritako araubide juridikoaren xedapenetatik Nafarroako Segurtasun Eskolaren antolamendu eta funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen irailaren 12ko 113/2005 Foru Dekretuaren 48. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako zehaztapen horren arabera aplikatzen ahal zaizkionen menpe egongo da.

Laugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, kalifikazio-epaimahaiko kideei eta Nafarroako Segurtasun Eskolako zuzendariari, eta izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Erriberrin, 2018ko apirilaren 10ean.–Alkatea, Andoni Lacarra García.

Iragarkiaren kodea: L1804825